This Is England
This Is England | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 2006 |
Izenburua | This Is England |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Erresuma Batua |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | sarbide-bizipena, film dramatikoa eta krimenezko filma |
Iraupena | 100 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Shane Meadows |
Gidoigilea(k) | Shane Meadows |
Antzezlea(k) | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Mark Herbert (en) |
Konpainia ekoizlea | Warp Films (en) Film4 Productions (en) |
Ekoizle eragilea | Paul Trijbits (en) Tessa Ross (en) |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Ludovico Einaudi |
Argazki-zuzendaria | Danny Cohen |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Midlands |
Argumentu nagusia | Skinheada, Estereotipo maskulinoa, coming of age (en) eta self-discovery (en) |
Historia | |
Jasotako sariak | |
This Is England (euskaraz: «Hau Ingalaterra da») 2006an Shane Meadowsek zuzendu eta idatziriko filma da, zinemagile honek berak 2002an Once Upon a Time in the Midlands (euskaraz Behin batean Midlandsen) filma ere zuzendu eta idatzi zituen. Filma hau 1980ko hamarkada hasierako gazte skinhead ingeles batzuei buruzkoa da.
Filma honek skinhead mugimendua arrazakeriaren aurkako ikuspuntu batetik erakusten digu.
Argudioa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Filma 80. hamarkadako Ingalaterran girotuta dago, Malvinetako Gerra garaian hain zuzen ere, bertan 12 urtetako Shaun izeneko gaztetxoa (Thomas Turgoose) agertzen da, honi aipatutako gerra horretan aita hil ostean hiriz aldatzen delarik.
Hiri berrian daraman bizitza ez zaio gehiegi atsegin, bere ikasgelako kideekin etengabeko borrokak izaten baititu, hauek bere itxura eta hilberria den aitarekin sartzen baitira. Egun batez, Shaunek skinhead gazte talde bat ezagutzen du, hauen buruzagia Woody delarik, hauek gaztetxoa hain lur jota ikusirik alaitzeko asmoz beren taldean "adoptatzea" erabakitzen dute. Orduan Shaunek euren antzera skinhead bilakatzea erabakitzen du.
Handik aste batzuetara Combo agertzen da, taldeko antzinako kidea, haur espetxean hiru urtez egon ondoren ideia nazionalista eta zeozer arrazistekin aurkezten delarik, eta handik aurrera, taldea bitan banatuko da: batzuk beren ideia antiarrazistak mantentzen dituztenak, eta besteak Combok integratu nahi duen ideologia arrazista eta nazionalista mota dutenak. Comboren hitzek Shaun konbentzitzen dute eta Malvinetan hilberria den bere aitaren heriotzak sortzen dion atsekabeaz probestuko da, Shaunek "bere aitarekiko harrotasunarengatik" buruzagi berriaren alboan gelditzea erabakitzen du (Combok egiteko esan zion bezala). Denbora igaro hala, Shaunek gauzatu duen akatsa aurkituz joango da.
Aktoreak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Thomas Turgoose : Shaun
- Stephen Graham : Combo
- Jo Hartley : Cynthia
- Andrew Shim : Milkyok
- Vicky McClure : Lol
- Joseph Gilgun : Woody
- Andrew Ellis : Gadget
- Perry Benson : Meggy
- George Newton : Banjo
- Frank Harper : Lenny
- Rosamund Hanson : Smell
- Jack O'Connell : Pukey Nicholls
- Kriss Dosanjh : M. Sandhu
- Kieran Hardcastle : Kes
- Michael Socha : Harvey
- Hannah Walters : saleroslearen laguntzailea
- Sophie Ellerby : Pob
Bitxikeriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Filmaren zati handi bat Nottingham hiriko St. Anne barrutian filmatu zen, bertan abandonatu edo hustutako etxeak agertzen dira, hain justu Nottinghamshire konderrian dagoen Royal Air Forceko Bingham base militar ohian.
Filma hainbat nazioarteko zinemaldietan proiektatu zen, Londreskoa barne, eta Grimsby Whitgiften filmean agertzen den antzerkian proiektatzeko baimen berezia izan zuen.
BBFC elkarteak filma "18 urtez gainekoen" mailan ezarri zuen, bertan hizkera zatarra eta bortizkeri arrazistaren aipamena egiten baitzen. Halere, Bristol, Camden eta Westminster bezalako hiriek hau ez onartzea erabaki dute, filma gaztetxo edo nerabe txurien ikuslegora ailegatu behar delakoaren iritzikoak baitira, beren ikuspegia aldatzeko helburuz.
Filma hau Turgoosen amari eskaini zitzaion, hau 2005eko abenduaren 29an hil baitzen; hark filma ikusteko aukera izan baino lehen.
Aurretik Thomas Turgoose aktoreak ez zuen skinhead mugimendua batere ezagutzen.
Combo (Stephen Graham) antzezten duen aktoreak skinhead arrazistaren papera egiten du; benetako bizitzan bere aita beltza da, nahiz eta bere hazpegierarengatik honela ez dirudien.
Filmean zehar entzun litekeen filma Toots & The Maytals jamaikar taldea eta The Specials eta Uk Subs ingeles taldeena da.
Mugimenduaren hastapenak (bi zatiena edota bi zatien banaketa) quadrophenian (the who) ikusgai dago.
Sariak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Filma honek britainiar filmagintza independentearen sarietako filma onenaren saria irabazi zuen, Thomas Turgoose etorkizun oparoena duen aktorea hasiberriaren saria lortu zuelarik.
Estreinaldia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Filma hau Hego Euskal Herriko zinema eta antzokietan 2008ko urtarrilaren 4ean estreinatu zen, hain justu ere Ingalaterran DVDan kaleratu zen egunaren ondoren.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 2006ko filmak
- Shane Meadowsek zuzendutako filmak
- Shane Meadowsek idatzitako filmak
- Thomas Turgoosek antzeztutako filmak
- Stephen Grahamek antzeztutako filmak
- Vicky McClurek antzeztutako filmak
- Jack O'Connellek antzeztutako filmak
- Chanel Cresswellek antzeztutako filmak
- Frank Harperrek antzeztutako filmak
- Michael Sochak antzeztutako filmak
- Erresuma Batuko film dramatikoak
- Arrazakeriari buruzko filmak
- Falklandetako Gerrari buruzko filmak
- Skinheadei buruzko filmak
- Ingalaterran girotutako filmak