Edukira joan

Txikipedia:Azala

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ongi etorri Txikipediara
Umeentzako euskarazko entziklopedia txiki eta askea
Gaur 2024ko azaroaren 23a, Larunbata da
eta 7.547 artikulu ditugu.
Jaitsi Txikipedia Aplikazioa >>>>>
Android

iOS
🔎  Gaiak

📷  Irudi nabarmendua
Hilabeteko argazkia

Ikasi Otsorekin zer den berotegi efektua

📰  Artikulu nabarmendua
Berotegi-efektua (negutegi-efektua ere deitu izan zaio, baina ez da gomendatzen) lurrazala eta haren gaineko airea berotzen direnean gertatzen da. Airean dauden gasek eguzkiaren energia harrapatzen dutenean atmosferak berotegi baten antzera funtzionatzen duelako deitzen zaio horrela. Atmosferan beroa harrapatzen duten gas horiei berotegi-efektuko gas deitzen zaie. Berotegi-efektuko gas ohikoenak uraren lurruna, karbono dioxidoa eta metanoa dira.

Lurrak, ozeanoek eta landareek eguzki-energia xurgatzen dute; energia horren zati bat bero bihurtu eta askatu egiten dute. Berotegi-efektuko gasek beroa harrapatzen dute eta ez diote espaziora joaten uzten; berotegi-efektuko gas horiek gabe, beroa espaziora bueltatuko litzateke.

Beraz, Lurra berotzeko modu natural horri berotegi-efektua deitzen zaio, landare-berotegiek bezala funtzionatzen duelako. Izan ere, berotegietan, kristalezko edo plastikozko pareta gardenei esker, Eguzkiaren beroa sartzen da eta zati bat bertan geratzen da; horrela, giro epela sortzen da berotegietan, eta epeltasun horrek mesede egiten dio landareen hazkundeari.



📰  Artikuluren bat egin nahi?
🐺  Ikasi Otsorekin!
🙋  Laguntza behar duzu?
🎲  Ausazko hitza (bota dadoa)
tigre
(Zool.) Asian bizi den ugaztun karniboroa, tamaina handikoa eta marra beltz bertikalez jantzitako ilaje arre-gorrixka duena. Korrikalari eta igerilari ona da eta ugaztun handiak harrapatu eta jaten ditu (Panthera tigris)

Itzulpenak lortu Elhuyarren

💡  Ba al dakizu?
Konparazio erabilgarri batzuk: