Wikipedia:Txokoa
Ongi etorri Wikipediako Txokora. Hemen aurkituko duzu eztabaidatzeko, proiektuak sortzeko eta galderak egiteko leku on bat. Orri hau Wikipedia honetako mota guztietako hizketaldi eta galderetarako da. Hala ere, artikulu jakin bati buruz edo beste wikilari batekin eztabaidatzeko, erabil ezazu artikulu horren edo wikilari horren eztabaida orria; Txokoa hainbat orriri eragiten dioten eztabaida orokorretarako da.
Wikipedian berria bazara, hobe duzu lehenik eta behin maiz egiten diren galderak irakurtzea.
Artxiboa ordenatzeko beharra
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kaixo! Beno, ba itzularazi dut jada Txokoa eredu zaharrera, baina oraingo teknologiarekin. Laster Flow/Structured Discussions (guk erabiltzen genuen eztabaidarako beste sistema) kenduko dute, eta komenigarria zen horrela egitea. Laguntza eskatu nahiko nuke, hala ere, artxiboa pixka bat txukuntzeko. Hemen jarri dut lotura bat, baina ez dakit hau den modurik onena erakusteko. Iraganean hilabeteka genuen artxiboa... eta gero tarte batean lautan banatu genuen txokoa, gero berriro bateratzeko. Nire ustez komenigarria izango litzateke guztia bateratuta izatea, hilabeteka antolatuta, 2005etik gaur egunera. Norbait animatzen bada horrekin laguntzera, aurrera.
Bestetik, ez dakit goiko eskumako lotura nahikoa den artxiborako, edo beste zerbait gehitu beharko ote genukeen. Theklan (eztabaida) 10:50, 13 azaroa 2024 (CET)
- Artxiboan hilabeteka mantendu dut dena Flow sartu genuen arte. Lau zatitan zeudenak ere batu ditut, nik uste koherenteagoa dela horrela. Bestetik laguntza eskatu dut Flow hori artxibatzeko, badirudi WMF ari dela, orain abandonatuko dutela. Theklan (eztabaida) 17:48, 13 azaroa 2024 (CET)
Euskaraz ez dauden baina beste hizkuntza askotan dauden artikuluak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hemen bilaketa eder bat: https://w.wiki/Bv7y Theklan (eztabaida) 12:52, 13 azaroa 2024 (CET)
Lanbide bakoitzean emakumeentzat eta gizonentzat kategoria bana sortu beharra?
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kaixo! Theklanek ohartarazi dit 2014an bozketa bidez onartutako jarraibide bat ez dugula Euskal Wikipediako politiketan jaso. Ikusita hamar urte igaro direla eta orduko hartan ozta-ozta onartu zela (eta hala eztabaidan nola bozketan emakumezko bakar batek ere parte hartu gabe! Garai hartan ez baitzegoen euskal wikilari emakumezkorik...), uste dut orain gure politiketan jaso aurretik berriz eztabaidatu beharko litzatekeela. Eta, adostasunik badago, bozkatu eta onartu.
Hemen dago jasota 2014ko eztabaida eta bozketa. Onartu zen jarraibidea ondorengo hau izan zen:
« | Oro har, emakumezkoak batetik eta gizonezkoak bestetik bereizten dituzten kategoriak ez sortzea gomendatzen da; guztiok gara gizakiak eta sexua ez da bereizketa egokia askotan. Hala ere, halako kategoria bat sortzeko beharra ikusten baduzu, sortzeko eskubidea baduzu. Eskubide hori erabiltzeak betebehar hauek ekarriko dizkizu:
Betebehar horiek bete ezean, kategoria horiek ezabatu egingo dira. |
» |
Eutsi wikipediagintzari. --- Xabier Armendaritz 2024-11-14, 10:07 (UTC)
- Kaixo! Eta geroztik askotan sortu ditugu emakumezkoen kategoriak, baina ez dakit koherente izan ote garen gizonezkoenak sortzen. -Theklan (eztabaida) 11:23, 14 azaroa 2024 (CET)
The Signpost: 18 November 2024
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- News and notes: Open letter to WMF about court case breaks one thousand signatures, big arb case declined, U4C begins accepting cases
- News from the WMF: Wikimedia Foundation and Wikimedia Endowment audit reports: FY 2023–2024
Sign up for the language community meeting on November 29th, 16:00 UTC
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hello everyone,
The next language community meeting is coming up next week, on November 29th, at 16:00 UTC (Zonestamp! For your timezone <https://zonestamp.toolforge.org/1732896000>). If you're interested in joining, you can sign up on this wiki page: <https://www.mediawiki.org/wiki/Wikimedia_Language_and_Product_Localization/Community_meetings#29_November_2024>.
This participant-driven meeting will be organized by the Wikimedia Foundation’s Language Product Localization team and the Language Diversity Hub. There will be presentations on topics like developing language keyboards, the creation of the Moore Wikipedia, and the language support track at Wiki Indaba. We will also have members from the Wayuunaiki community joining us to share their experiences with the Incubator and as a new community within our movement. This meeting will have a Spanish interpretation.
Looking forward to seeing you at the language community meeting! Cheers, Srishti 20:54, 21 azaroa 2024 (CET)
450.000 artikulu urtea amaitu aurretik?
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kaixo! Estatistikak begiratzen, badirudi hilabetea 448.000 artikuluren muga gaindituta amaituko dugula. Ederra izango litzateke urtea amaitzea 450.000 artikulurekin, ezta? Wikiproiektu:500.000_artikulu bisitatu dezakezue artikuluen proposamen baterako. Theklan (eztabaida) 21:47, 23 azaroa 2024 (CET)