Sylvia Fedoruk
Sylvia Fedoruk | |||
---|---|---|---|
1989 - 1994 ← Frederick Johnson (en) - Jack Wiebe → | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Canora (en) , 1927ko maiatzaren 5a | ||
Herrialdea | Kanada | ||
Heriotza | Saskatoon, 2012ko irailaren 26a (85 urte) | ||
Hezkuntza | |||
Heziketa | Saskatchewango Unibertsitatea Walkerville Collegiate Institute (en) | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | fisikaria, curling jokalaria, unibertsitateko irakaslea, politikaria eta medikua | ||
Jasotako sariak | ikusi
|
Sylvia Olga Fedoruk (Canora, Saskatchewan, Kanada, 1927ko maiatzaren 5a - Saskatoon, Saskatchewan, Kanada, 2012ko irailaren 26a) kanadar zientzialaria izan zen,[1] fisikaria, irakaslea, politikaria, atleta eta curling jokalaria. Saskatchewaneko 17. gobernadoreordea izan zen.[2][3][4][5]
Minbiziaren tratamendurako lehen kobalto 60 unitateak prestatu zituen taldeko kidea izan zen.[6]
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ukrainako etorkinen alaba. Ontarion bizi zelarik, irakasle batek zientzia-ikasketak egitera bultzatu zuen. 1949an Fisikako lizentziatura bat jaso zuen Saskatchewango Unibertsitatean, eta 1951n maistratasun bat.
Atletismoan ibili zen gaztaroan.[2]
Ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Zientzialari
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Sylvia Fedoruk Saskatchewango Unibertsitateko medikuntza-programan sartu zen. 35 urtez Saskatchewan Cancer Fondationeko (Minbiziaren Aurkako Saskatchewango Fundazioa) buru izan zen. Garai hartan, Fedoruk doktoreak Kobalto 60 unitatearen garapenean eta eskaneatzeko aurrenetako makina nuklearretako baten garapenean jardun zuen lanean.
Saskatchewango Minbiziaren Klinikako fisikaria izan zen eta Saskatchewaneko Minbiziaren Klinikako Fisika Zerbitzuen zuzendaria. Saskatchewan Unibertsitatean onkologia irakasle eta fisikako kide elkartua izan zen. Munduko lehen kobalto 60 unitatea eta medikuntza nuklearra esploratzeko lehen makinetako bat garatzen parte hartu zuen.
Kanadako Energia Atomikoaren Kontrol Batzordeko lehen emakume kidea izan zen.
1986tik 1989ra Saskatchewango Unibertsitateko errektorea izan zen. Bera izan zen Saskatchewango Unibertsitatean postu hori bete zuen lehen emakumea.[7]
Curling jokalari
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1971 eta 1972 artean Curling Kanadako Damen Elkarteko presidentea izan zen. 1986an, Kanadako Curling Ospearen Aretoan sartu zuten, eraikitzaile gisa, eta Saskatchewan-eko Merituaren Ordena eman zioten. 1961ean, lehen 'D' diamante txapelketa irabazi zuen Saskatchewaneko taldearentzat, hirugarren postuan.
Aintzatespenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1986an, Kanadako Curling Ospearen Aretoan sartu zuten.
- 1986an Urteko Emakume izendatu zuen Kristau Emakume Gazteen Erakundeak (YWCA).
- 1987an, Kanadako Ordenako Ofizial izendatu zuten.[8]
- Bere izeneko eskola dago Saskatoon herrian (Kanada).
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Gaztelaniaz) Stadler, Marta Macho. (2015-05-05). «Sylvia Olga Fedoruk, física» Mujeres con ciencia (Noiz kontsultatua: 2024-09-29).
- ↑ a b (Ingelesez) «Sylvia Olga Fedoruk» www.thecanadianencyclopedia.ca (Noiz kontsultatua: 2024-09-29).
- ↑ Athlete, scientist Sylvia Fedoruk dies at 85
- ↑ (Ingelesez) «The Honourable Sylvia Fedoruk | CMHF» www.cdnmedhall.ca (Noiz kontsultatua: 2024-09-29).
- ↑ (Ingelesez) «New biography sheds light on Fedoruk’s 'radiant life'» news (Noiz kontsultatua: 2024-09-29).
- ↑ (Ingelesez) «Fedoruk Centre advances nuclear research» 620 CKRM 2024-09-22 (Noiz kontsultatua: 2024-09-29).
- ↑ http://scaa.usask.ca/gallery/uofs_events/articles/1986.php Events in the History of the University of Saskatchewan
- ↑ http://archive.gg.ca/honours/search-recherche/honours-desc.asp?lang=e&TypeID=orc&id=518 Governor General of Canada Archives