Sebastian Amorrortu
Sebastian Amorrortu | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Bilbo, 1867ko urtarrilaren 20a |
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria |
Heriotza | 1949ko maiatzaren 4a (82 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara |
Jarduerak | |
Jarduerak | inprimatzailea eta argitaratzailea |
Sebastian Amorrortu Beitia (Bilbo, 1867ko urtarrilaren 20a - ?, 1949ko maiatzaren 4a) inprimatzailea izan zen. Gaztetandik inprimategietan lan eginik, hogeita lau urteetatik bere inprimategia izango zuen «Librería y Editorial Euzko-Ixarra», abertzaleen idazlanak argitaratzeko argitaletxe garrantzitsuena izan zena. Haren moldiztegitik irten ziren Bizkaitarra, EAJk propaganda politikorako kaleratu zuen lehen egunkariaren ale guztiak. Halaber, Sabin Aranak izendatu zuen lehen Euskeldun Batzokijako batzorde-zuzendariko diruzaina (1894ko uztailaren 15a) izan zen. Argentinara emigratu zuen 1910ean. Buenos Airesen kokatu zuen gerora garrantzitsua izan zen Amorrortu inprimategia. Euskal kulturari buruzko liburu garrantzitsuak argitaratu zituen, batez ere Ekin. Biblioteca de Cultura Vasca izeneko sailean.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.