Samuel Eichelbaum
Itxura
Samuel Eichelbaum | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Villa Domínguez (en) , 1894ko azaroaren 14a |
Herrialdea | Argentina |
Heriotza | Buenos Aires, 1967ko maiatzaren 4a (72 urte) |
Hobiratze lekua | La Chacarita hilerria |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | antzerkigilea, gidoilaria, kazetaria, idazlea, literatura-kritikaria eta itzultzailea |
Lantokia(k) | Buenos Aires |
Enplegatzailea(k) | La Vanguardia (en) |
Samuel Eichelbaum (Villa Domínguez, Entre Ríos, 1894ko azaroaren 14a - Buenos Aires, 1967ko maiatzaren 4a) Argentinako antzerkigilea izan zen.
Kazetaria, antzerki-kritikaria eta zuzendaria izan zen. Bere obrak Buenos Aires hiriaren hazkundearen gorabeherak islatzen ditu. Obra ugari idatzi zuen: El lobo manso (1906, Otso otzana), La mala sed (1920, Egarri gaiztoa), Dos brasas (1957, Bi txingar) eta Subsuelo (1967, Lurpea).
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.