Sagrario Vera Gordo
Sagrario Vera Gordo | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Malcocinado, 1920 |
Herrialdea | Espainia |
Heriotza | Huelva, 1945 (24/25 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | partisanoa |
Sagrario Vera Gordo (Malcocinado, Badajoz, 1920ko irailaren 18a - Valdelamusa, Cortejana, Huelva, 1945eko ekainaren 8a) 1940-45 urteetan frankismoaren aurkako gerrillan parte hartu zuen. Guardia Zibilek tiroz hil eta haren gorpua jendearen eskarniorako ikusgai jarri zuten.[1]
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Haren aita, José Vera Parra, jornalaria eta ikazkina izan zen lanbidez. 1939tik errepublikaren alde borrokatzeagatik preso egon zen: kartzelatik irten eta gutxira hil zen, 1940ko hamarkadaren hasieran.[2]
Amak, Fernanda Gordo Galindok (ezizenez, La Jabalina) eta bi ahizpek 1936ko udan herria utzi egin behar izan zuten eta errefuxiatu errepublikar gisa joan ziren Sevilla, Huelva eta Badajoz mendietan barrena, historialariek Zortzimilako ko zutabea zein Heriotzaren zutabea izenez ezagutzen duten taldeko partaide gisa.[3] Irailean erasoa jasan zuen zutabeak Reina eta Fuente del Arco arteko leku batean, 80 pertsona hil eta 2.000 inguru harrapatu zituzten. Sagrariok 16 urte zituen eta ama eta ahizpa Salvadorarekin atxilotu egin zuten. Adingabea izateagatik, ez zuten epaitu. Ama atxilotu zuten, ordea, eta herrialdeko hainbat espetxetan egon ondoren, 1939an aske utzi, baldintzapean eta Malcocinadora itzuli zen alabekin.
Aita hil ondoren, 1940ko hasieran, Vera Gordo familia ikatza ekoizteko eskubidea zuen arrantxo batera joan zen bizitzera, Alta mendilerroko iparraldeko lekurik helezin eta gogorrenetakora, Kordobako probintziara, Malcocinadoren mugara.[1]
Sagrariok 1940ko udaberrian izan zuen lehen harremana gerrillarekin, eta haren familiak lotura eta laguntza eskaini zion, bai janari-hornidurarako, bai intendentziarako, arropak garbitzeko eta konpontzeko. Hortik sortu zen Sagrario eta Chato de Huelva libertarioaren arteko harremana. Sagrario eta Salvadora ahizpak sukaldari eta garbitzaile gisa aritu ziren Guardia Zibilaren Piconcilloko langileriarentzat, eta, beraz, gerrillariek lehen eskuko informazioa zuten.
Sagrariok gerrillarekin bat egitea erabaki zuen El Chato mutil lagunarekin batera, 1941eko azaroan bere ama eta Salvadora eta Jesús neba-ahizpak atxilotzean. Paco gerra izenarekin egindako ekintza ugaritan parte hartu zuen lehenengo urteetan, kalibre txikiko pistolaz armaturik, milizianaz jantzita eta txapela buruan zuela, Guardia Zibilaren zenbait atestatutan deskribatzen denez. Atestatu horiek inputatuta egon zen hainbat auzi judizialetatik datoz.
Ama 1943ko abenduan askatu zuten eta Sagrario menditik jaitsi eta harekin joan zen Sevillara bizitzera; bizitza normala zeraman, baina ezkutuan. 1944an, hilabete batzuk eman zituzten Kordobako Pizarro kaleko etxebizitza batean, Chatoren arrebaren eztei bidaia aprobetxatuz. Etxe horretara iristen zen gerrillak bidaltzen zuen gutuneria.
Sagrario eta ama berriro Sevillara itzuli ziren martxoaren amaieran, harik eta 1944ko uztailean Sagrario gerrillarekin elkartu zen arte, Chato de Huelva bikotekidearekin batera. 1945ean odol isurketen garaia heldu zen: hor, gerrillariak eraitsi egin zituzten guardia zibilak antolatutako segaden ondoren. "Chato de Huelva" taldeak bizirik zirauen, baina oso txikia zen jada. Sagrario bertan zen.
Ekainaren 8an, lotune bat atxilotu ondoren, taldekideak aurkitu zituzten Barranco de Agua Agria izeneko tokian. Guardia Zibilak hesituta, eta ordu eta erdiko tiroketaren ostean, Chato de Huelva eta Sagrario Vera hil egin zituzten, eta haien gorpuak jendaurrean jarri zituzten denbora batez, Abastos plazaren ondoan.[4]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b «Sagrario Vera Gordo» historiamujeres.es (Noiz kontsultatua: 2022-11-03).
- ↑ Txantiloi:Local «La guerrilla antifranquista en Extremadura» www.elsaltodiario.com (Noiz kontsultatua: 2022-11-03).
- ↑ (Gaztelaniaz) La Columna de los 8000. 2020-04-28 (Noiz kontsultatua: 2022-11-03).
- ↑ cuadernosmanchegos.com/guerrilleros-manchegos-las-mujeres-en-la-guerrilla. .
Bibliografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- José Antonio Jiménez Cubero, ¡A vida o muerte! Guerrillas antifranquistas en las sierras del norte de Sevilla. 1937-1951. 2016.
- Francisco Moreno Gómez, Resistencia armada contra Franco.Tragedia del maquis y la guerrilla.El centro-sur de España: De Madrid al Guadalquivir. 2001.