Robert Brough
Robert Brough | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Invergordon, 1872ko martxoaren 20a |
Herrialdea | Britainia Handia eta Irlandako Erresuma Batua |
Heriotza | Sheffield, 1905eko urtarrilaren 21a (32 urte) |
Hobiratze lekua | San Machar katedrala |
Hezkuntza | |
Heziketa | Gray's School of Art (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | margolaria |
Robert Brough (Invergordon, Ross eta Cromarty, 1872ko martxoaren 20 – 1905eko urtarrilaren 21a)[1] margolari eta ilustratzaile eskoziarra izan zen.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Aberdeen ikasi zuen, eta litografia tailer batean, Messrs Gibb & Co., lanean ari zen bitartean, Gray's School of Art instituzioren gaueko ikastaroetara joaten zen. Sei urte geroago Eskoziako Errege Akademian sartu zen, lehenengo urtean Stuart margolaritza saria, Chalmers beka eta konposizioko Maclame-Walters domeina eskuratuz. Parisen, Académie Julianen, bi urte egon zen. Denbora horretan J. P. Laurens eta Benjamin-Constant agindupean egon zen. 1894an Aberdeenen estudioa ireki zuen. Haren espezialitateak erretratuak eta marrazki satirikoak ziren. 1896an Mr. W. D. Ross-i egin zion erretratu baten ospea asko zabaldu zen. Geroago, Fantaisie en Folie margolanarekin, Royal Academyn arrakasta izan zuen. Lan hori Tate Galleryn erakutsi zuen. Bere beste bi margolan, Twixt Sun eta Moon and Childhood of St. Anne of Brittany Venezian erakutsi ziren. Brough 1905ean hil zen, Cudwortheko (Yorkshire) tren geltokian istripu batean.[2]
Estiloa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bere margolanetan nabaria zen tradizio frantsesaren eragina eta Henry Raeburn moduko artisten ezagutza. Dena dela, Braughek bere eragin pertsonala ezarri zuen bere lanetan.
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Fantaisie en Folie, 1897, Tate Gallery.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Robert Brough hilobia, St Machars Cathedral
- ↑ https://en.wikisource.org/wiki/1911_Encyclopædia_Britannica/Brough,_Robert
Kanpo loturak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Robert Brough |
- (Ingelesez): Robert Broughen margolanak.