Edukira joan

Raman Pratasevitx

Wikipedia, Entziklopedia askea
Raman Pratasevitx
Bizitza
JaiotzaMinsk1995eko maiatzaren 5a (29 urte)
Herrialdea Bielorrusia
BizilekuaMinsk
Polonia
Lehen hizkuntzaerrusiera
Familia
Bikotekidea(k)
LeinuaHouse of Protasewicz (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaLyceum of the Belarusian National Technical University (en) Itzuli 2011)
Faculty of Journalism of the Belarusian State University (en) Itzuli
Hizkuntzakerrusiera
bielorrusiera
poloniera
Jarduerak
Jarduerakeditorea, kazetaria, militante politikoa, erredaktoreburua eta Preso politikoa
Lantokia(k)Europa
Enplegatzailea(k)European Radio for Belarus (en) Itzuli
Radio Free Europe/Radio Liberty
Nexta (en) Itzuli
KidetzaYoung Front (en) Itzuli

IMDB: nm12602636 Twitter: pr0tez Instagram: roma_protez Telegram: belamova VK: roman_protez Edit the value on Wikidata

Raman Dzmitryevitx Pratasevitx[1] (bielorrusieraz: Раман Дзмітрыевіч Пратасевіч) edo Roman Dmitrievitx Protasevitx[1] (errusieraz: Роман Дмитриевич Протасевич) (Minsk, Bielorrusia, 1995eko maiatzaren 5a) bielorrusiar kazetaria eta Aliaksandr Lukaxenkaren gobernuaren aurkako ekintzailea da.

Aliaksandr Lukaxenka Bielorrusiako presidentearen gobernuaren aurkako ekintzailea da gaztetik. 2010eko hamarkadan Lukaxenkaren aurkako protestetan parte hartu zuen. VKontakte sare sozialean Lukaxenkaren aurkako talde baten administratzaileetako bat izan zen 2012ra arte, agintaritzak taldea hackeatu zuen arte. Bielorrusiako Estatu Unibertsitatean Kazetaritza ikastera joan zen, baina hasi eta gutxira kanporatu zuten. 2017an Kurapatyn egin zen baimenik gabeko ekitaldi batean parte hartu izanaz akusatu zuten, baina epaiketan zurigarria zuela frogatu ahal izan zuen.

Nahiz eta kazetari ikasketak ez eduki, Euroradio.fm hedabiderako argazkilari lanetan aritu zen. Horrez gain, Radio Free Europe/Radio Liberty hedabidearen Bielorrusiako edizioan ere egin zuen lan. 2019an Poloniara erbesteratu egin zen. 2020ko urtarrilaren 22an jakinarazi zuen Poloniari asilo politikoa eskatu ziola.

2020az geroztik Nexta Telegrameko informazio kanala kudeatzen zuen Sciapan Pucila sortzailekidearekin batera. 2020ko abuztuan, Bielorrusiako presidentetzarako hauteskundeetan zehar, herrialdeko agintaritzak Interneterako sarbidea eteten saiatu zen. Orduantxe kanala Bielorrusiako gobernuaren aurkako protesten informazio-iturri nagusietako bat bilakatu zen eta protestak koordinatzen hasi zen. 2020ko azaroaren 5ean Pucila eta biak istilu masiboak antolatu izanaz akusatu zituzten. 2020ko azaroaren 19an Bielorrusiako KGBak bien izenak terroristen-zerrendan jarri zituen.

2021eko maiatzaren 23an atxilotu zuen Bielorrusiako poliziak hura zihoan hegazkina desbiderarazi eta Minsken lurrerarazi eta gero.[2]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]