Edukira joan

Nanae Sasaya

Wikipedia, Entziklopedia askea
Nanae Sasaya
Bizitza
JaiotzaAshibetsu (en) Itzuli1950eko urtarrilaren 31
Herrialdea Japonia
Heriotza2024ko ekainaren 8a (74 urte)
Heriotza modua: lung small cell carcinoma (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakmangaka
Lan nabarmenak
KidetzaYear 24 Group (en) Itzuli

Musicbrainz: 1a1511b1-b449-41b0-b3ac-0996ac17d361 Edit the value on Wikidata

Nanae Sasaya (japonieraz: ささや ななえ Sasaya Nanae?) , Nanaeko Sasaya (japonieraz: ささや ななえこ Sasaya Nanaeko?) izengoitiaz ere ezaguna, (Ashibetsu, 1950eko urtarrilaren 312024ko ekainaren 8a) japoniar mangaka izan zen, Year 24 Group taldeko kidea.

1950eko urtarrilaren 31n jaio zen Sorachi suprefeturako Ashibetsu hirian, eta familiako lau seme-alabetatik gazteena zen. Aitak seme-alabak irakasle izatea nahi zuen arren, Sasayak mangaka karrera egitea erabaki zuen[1]. 20 urte zituela, Ribon manga aldizkarian hasi zen lanean, non beldurrezko istorioengatik ezaguna egin zen[2]. Year 24 Group-en sartu zen, 1970eko hamarkadan sortutako emakumezko komikigile taldean[2].

1990ean, Sasayak Excellence saria irabazi zuen Okamehachimoku (おかめはちもく) manga sail autobiografikoagatik[3][4]. 1994an, Atsuko Shiina kazetariaren Oya ni Naruhodo Muzukashii Koto wa Nai (親になるほど難しいことはない) haurren tratu txarrei buruzko liburua irakurri zuen eta komikietarako egokitu zuen Kōritsuita Me (凍りついた瞳) izenburuarekin. 1996an You manga aldizkariak komiki hori serializatu zuen, eta 2000ko maiatzaren 24an haurren tratu txarraren aurkako lege berrien onarpenean eragin omen zuen[1]. 2004an Avon Educational Award saria irabazi zuen[4].

1996an Nanaeko Sasaya izengoitia erabiltzen hasi zen[2]. 2017an Kyotoko Seika Unibertsitateko manga fakultatean irakatsi zuen[5].

Birikako minbiziaren ondorioz hil zen 2024ko ekainaren 8an, 74 urte zituela[6].

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b (Japonieraz) «CRT 栃 木 放送 土 曜 ち ゃ っ か り 亭 本 日 の お 客 様 漫画家 さ さ や な な え こ さ ん» Tochigi Broadcasting Co., Ltd jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2005-03-01) (Noiz kontsultatua: 2024-08-04).
  2. a b c (Ingelesez) Thorn, Rachel. (2010). «The Magnificent Forty-Niners» A Drunken Dream and Other Stories. Seattle: Fantagraphics Books, VII or. ISBN 978-1-60699-377-4..
  3. (Japonieraz) «歴 代 受 賞 者 (日本 漫画家 協会 賞 お よ び 文 部 科学 大臣 賞)» Japanese Cartoonists Association (Noiz kontsultatua: 2024-08-04).
  4. a b (Ingelesez) «Dash―Original Manga Drawings in another form―Higashiura Mitsuo, Asuka Sachiko, Sasaya Nanaeko, Tadatsu Yoko» Kyoto International Manga Museum (Noiz kontsultatua: 2024-08-04).
  5. (Japonieraz) «平成29年度 報告会レポート・実施報告書 「マンガ原画アーカイブのタイプ別モデル開発」 京都精華大学» Agency for Cultural Affairs 2018-05-11 (Noiz kontsultatua: 2024-08-04).
  6. (Japonieraz) «漫画家ささやななえこさん死去、74歳…「おかめはちもく」「凍りついた瞳」» Yomiuri 2024-06-17 (Noiz kontsultatua: 2024-08-04).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Biografia
Japonia
Artikulu hau Japoniako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.