Miriam Ezagui
Miriam Ezagui | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | 1986ko apirilaren 27a (38 urte) |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Familia | |
Familia | ikusi
|
Jarduerak | |
Jarduerak | TikToker (en) eta erizaina |
Enplegatzailea(k) | New Yorkeko ospitale presbiterianoa |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | Hasidismoa |
Miriam Malnik-Ezagui (1986ko apirilaren 27a[1]) estatubatuar emagin eta Interneteko ospetsua da, judu ortodoxoen bizimoduari eta tradizioei buruzko bideoengatik ezaguna.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Miriam Malnik Marylanden hazi zen, oso sinestun ez zen familia judu batean. 9 urte zituela, bere familia ortodoxo bihurtu zen[2].
Miriamen amona Lilly Appelbaum Malnik da, hamalau hilabetez Auschwitz kontzentrazio-esparruan preso egon zen eta Holokaustotik bizirik atera zen belgikarra[3]. Aitona, Abraham Malnik, lituaniarra zen eta Holokaustotik bizirik atera zen baita ere[4]. Haren osaba-izeba zaharrak Holokaustoan hil ziren[3].
Miriam Ezaguik emagin gisa lan egiten du New Yorkeko Ospitale Presbiterianoan eta bere negozioa zuzentzen du, Birthing With Miriam, erditze aurreko klaseak eskaintzen dituen programa[2][5][6].
2020ko maiatzean hasi zen sare sozialetarako bideoak grabatzen[7]. 2024ko datuen arabera, 614.000 jarraitzaile baino gehiago ditu Instagramen eta 2 milioi inguru TikToken[8][9][10]. Bere lehen bideoak haurrak soinean eramatean zentratuta zeuden, baina 2022ko otsailean antisemitismoari eta identitate juduari buruzko bideo batzuk egin zituen[1][7]. Ezaguiren bideo gehienak juduen kulturaren, erlijioaren, historiaren eta praktiken ingurukoak dira[11][12][13].
2022ko apirilean bere amona filmatzen hasi zen, Bigarren Mundu Gerran eta kontzentrazio-esparru batean bizitzeaz hitz egin zuena[7][14]. Bideo horietako batek 23 milioi ikustaldi baino gehiago jaso ditu[15][16].
2023ko irailean, Hey Alma aldizkariak tiktoker judu onena izendatu zuen[17].
2024ko apirilean, Bizien Martxan parte hartu zuen TikTokek bultzatutako bidaia baten baitan. Bidaian zehar, Auschwitz bisitatu zuen, bere amona preso zegoen kontzentrazio-esparrua[18].
Aron Ezagui paramedikuarekin ezkonduta dago eta bost alaba ditu[5][2][19][20]. New Yorkeko Brooklyn auzoan bizi dira[21]. Judu ortodoxoak dira eta hasidismoaren erlijio-praktika tradizionalak jarraitzen dituzte[1][22].
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b c (Ingelesez) «Miriam Ezagui, 37, TikTok star» Jewish Telegraphic Agency 2023-05-16 (Noiz kontsultatua: 2024-08-15).
- ↑ a b c (Ingelesez) Slater, Georgia. «Orthodox Mom, Who Gives Glimpse Into Family Life, Never Expected Videos to Go Viral: 'Humbling' (Exclusive)» People 2023-12-19 (Noiz kontsultatua: 2024-08-15).
- ↑ a b (Ingelesez) Ehrenhaft, Ethan. «‘I want the world to see’: Holocaust survivor shares Auschwitz stories on TikTok» Stars and Stripes 2023-02-28 (Noiz kontsultatua: 2024-08-15).
- ↑ (Ingelesez) «Abraham and Lilly Malnik collection» EHRI (Noiz kontsultatua: 2024-08-15).
- ↑ a b (Ingelesez) Bradley, Sian. «This couple never share a bed – and say it makes their sex life ‘passionate and spicy’» Metro 2023-01-02 (Noiz kontsultatua: 2024-08-15).
- ↑ (Ingelesez) «Birthing Made Simple» Birthing With Miriam (Noiz kontsultatua: 2024-08-15).
- ↑ a b c (Ingelesez) Karpen, Elizabeth. «TikTok influencer Miriam Ezagui teaches the masses about her Orthodox lifestyle» The Jerusalem Post 2023-05-10 (Noiz kontsultatua: 2024-08-15).
- ↑ (Ingelesez) «Miriam Ezagui (@miriamezagui)» TikTok (Noiz kontsultatua: 2024-08-15).
- ↑ (Ingelesez) «Miriam Malnik-Ezagui (@miriam.ezagui)» Instagram (Noiz kontsultatua: 2024-08-15).
- ↑ (Ingelesez) Lieber, Chavie. «Orthodox Jews Are Finally Having Their Pop Culture Moment» The Wall Street Journal 2023-09-18 (Noiz kontsultatua: 2024-08-15).
- ↑ (Ingelesez) «She never sleeps with her husband in the same bed. Thanks to this, their sex life is 'passionate and spicy'» 247 News Agency (Noiz kontsultatua: 2023-03-23).
- ↑ (Ingelesez) Lambert Adler, Rivkah. «Meet TikTok, Instagram's Orthodox Jewish women content creators» The Jerusalem Post 2022-08-20 (Noiz kontsultatua: 2024-08-15).
- ↑ (Ingelesez) «What happens if you accidentally eat non-Kosher food? Jewish Tiktoker explains» The Jerusalem Post 2023-01-12 (Noiz kontsultatua: 2024-08-15).
- ↑ (Ingelesez) Lieberman, Hallie. «Did Nazis make these Jewish women infertile?» Forward 2022-09-12 (Noiz kontsultatua: 2024-08-15).
- ↑ (Ingelesez) Diamond, Jillian. «Chabad of Ellicott City Honors Holocaust Survivor Grandma» Baltimore Jewish Times 2023-03-01 (Noiz kontsultatua: 2024-08-15).
- ↑ (Ingelesez) «Holocaust survivor Lilly Malnik» The Baltimore Sun 2023-02-27 (Noiz kontsultatua: 2024-08-15).
- ↑ (Ingelesez) «The Winners of This Year’s Jewish Pop Culture Awards» Hey Alma 2023-09-07 (Noiz kontsultatua: 2024-08-15).
- ↑ (Ingelesez) Zaltzman, Lior. «Orthodox TikTok Influencer Miriam Ezagui Posts Dramatic Video from Auschwitz» Kveller 2024-05-08 (Noiz kontsultatua: 2024-08-15).
- ↑ (Ingelesez) Zaltzman, Lior. «Orthodox TikTok Influencer Miriam Ezagui Posts Dramatic Video from Auschwitz» Kveller 2024-05-08 (Noiz kontsultatua: 2024-08-15).
- ↑ (Ingelesez) Zaltzman, Lior. «Orthodox Influencer Miriam Ezagui Welcomes 5th Baby!» Kveller 2024-08-09 (Noiz kontsultatua: 2024-08-15).
- ↑ (Ingelesez) Reast, Amy; Dalton, Nia. «'I never share a bed with my husband - it keeps our sex life spicy and passionate'» Mirror 2023-01-02 (Noiz kontsultatua: 2024-08-15).
- ↑ (Ingelesez) Smith, Daniel. «Mum says never sharing a bed with her husband makes their relationship stronger» HullLive 2023-01-02 (Noiz kontsultatua: 2024-08-15).