Mikel Zerulario
Mikel Zerulario | |||
---|---|---|---|
1043 - 1059 ← Alexius of Constantinople (en) - Constantine Leichoudes (en) → | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Konstantinopla, 1005 | ||
Herrialdea | Bizantziar Inperioa | ||
Bizilekua | Konstantinopla | ||
Heriotza | Konstantinopla, 1059ko urtarrilaren 21a (53/54 urte) | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | apezpikua | ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Erlijioa | kristautasun ortodoxoa |
Mikel Zerulario[1] (grezieraz: Μιχαήλ Α' Κηρουλάριοςou; Konstantinopla, c. 1000 - ib., 1059ko urtarrilaren 21a) Konstantinoplako aitagoia izan zen.
1043an izendatu zuten Konstantinoplako aitagoi. Mikel IV.aren kontra izan zen matxinada baten ondorioz Elizaren babesera bildu zen. Konstantino IX.aren isilmandataria zen, eta eragin handia zuen herriarengan. Ez zuen Erromaren nagusigoa onartu, eta, 1054an, Leon IX.a aita santuak eskumikatu zuen. Hala eta guztiz ere, sinodo bat bildu zuen eta horrela zisma bermatuta geratu zen urte hartan bertan. Teodoraren eta Mikel VI.aren erregealdietan (1055-1057) Zerulario aginpidetik baztertua egon zen. Isaak Komneno, Asiako enperadore izendatu berria, bere osteekin Konstantinoplarantz zihoala, Migel VI.a tronutik eraisteko matxinadan parte hartu zuen. Handik hara eta bolada batez, Zerulario izan zen Konstantinoplako nagusi, eta Isaak I.a Komnenoren aurkarien kontra jardun zuen. Baina, haren eragina itzaliz joan zen, eta enperadorearen kontra aritu zen. Enperadoreak Imbrosen atxilo hartu zuen, eta epaimahaiaren aurrera agertu aurretik hil zen.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Artikulu hau Bizantziar Inperioko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |