Melinda Culea
Melinda Culea | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Western Springs, 1955eko maiatzaren 5a (69 urte) |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Lehen hizkuntza | ingelesa |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Peter Markle (en) (1996 - |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | aktorea, telebista-aktorea, zinema aktorea, idazlea eta marrazkilaria |
melindaculea.com | |
Melinda Culea (Western Springs (Illinois), AEB, 1955eko maiatzaren 5a - ) aktore estatubatuarra da, 1980. hamarkadako The A-Team telesailean Amy-ren rola betetzeagatik ezaguna.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Modelo lanetan hasi zen eta 1981ean egin zuen debuta aktore gisa telebistarako Dear Teacher telesailaren atal pilotoan. 1983. urtean The A-Team telesailean Amy Allen kazetariaren rola betetzeko aukeratua izan zen eta lehenengo denboraldi osoa eta bigarrenaren erdia egin zituen bertan. Hasieran paper nabarmena izan bazuen ere haren pertsonaia garrantzia galduz joan zen, besteak beste George Peppardek ez zuelako ongi ikusten emakumezko baten papera telesailean.
Hurrengo urteetan hainbat telesailetan gonbidatu gisa aritu zen eta Glitter (1984-85), Knots Landing (1988-90) eta Brotherly Love (1995) telesailetan ohiko aktorea izan zen.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Aktorearen IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Melinda Culea |