Marie Tourte-Cherbuliez
Marie Tourte-Cherbuliez | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Marie-Isaline Cherbuliez |
Jaiotza | 1793ko apirilaren 12a |
Herrialdea | Suitza |
Heriotza | 1863ko abuztuaren 19a (70 urte) |
Familia | |
Haurrideak | ikusi
|
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea, itzultzailea eta literatura-kritikaria |
Marie Tourte-Cherbuliez, jaiotzez Marie-Isaline Cherbuliez, (Geneva, 1793ko apirilaren 12a – Plainpalais, 1863ko abuztuaren 19a) suitzar haur eta gazte literaturako idazlea, itzultzailea eta literatura kritikaria izan zen[1][2].
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Marie-Isaline Cherbuliez 1793ko apirilaren 12an jaio zen Genevan. Abraham Cherbuliez liburu-saltzailearen eta Louise-Sara Cornuauden sei seme-alabetatik zaharrena zen. Antoine-Élisée eta Joël Cherbuliez nebekin batera, Genevako elite intelektualaz inguratuta hezi zen. 1816an, Barthélemy-Isaac Tourterekin ezkondu zen[1]. Hiru seme-alaba izan zituen harekin, Abraham Tourte estatu kontseilaria barne[1][3].
Marie Tourte-Cherbuliezek Johann Heinrich Pestalozzi miresten zuenez, haurrentzako liburuak idazten hasi zen. Jeremias Gotthelfen lanen kritika ere egin zuen Bulletins littérairesen. 1850ean bere Le fils de Tell (Der Knabe des Tell, 1846) eleberri historikoa frantsesera itzuli zuen. Idazlan honen frantsesezko lehen itzulpena izan zen Suitzan eta espiritu abertzalea goratzen laguntdu zuen[1].
Jane Marcet eta Anthony Trollope idazle britainiarren lanak ere itzuli zituen eta William Makepeace Thackerayren lanen kritikak egin zituen[1].
Norberak idatzi zituen liburuek hezkuntzan, familia-balioetan eta erlijio-bertuteetan oinarritzen dira, Annette Gervais. Scènes de famille (1835) eta La fille du pasteur Raumer. Scènes familières (1848) bezala[1]. Bere istorioek neska gazte bat izan ohi dute protagonista. Harrera ona izan zuten kritikarien partetik. Liburu batzuk alemanera eta ingelesera itzulita daude[1].
Marie Tourte-Cherbuliez Plainpalaisen hil zen, Genevatik gertu, 1863ko abuztuaren 19an[1].
Lanak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Journal d'Amélie, ou dix-huit mois de la vie d’une jeune fille. Scènes de famille (bi liburukitan, 1834)
- Annette Gervais. Scènes de famille (1835)
- Contes et récits pour la jeunesse (1836)
- La fille du pasteur Raumer. Scènes familières (1848)
- L’enfant patriote (1851)
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b c d e f g h (Frantsesez) Derron, Marianne. «Marie Tourte-Cherbuliez» Dictionnaire historique de la Suisse (DHS) 2020-04-08 (Noiz kontsultatua: 2024-12-04).
- ↑ (Alemanez) «Marie-Isaline Tourtre-Cherbuliez» Fembio (Noiz kontsultatua: 2024-12-04).
- ↑ (Frantsesez) «Cherbuliez» Amiel (Noiz kontsultatua: 2024-12-04).