Mariano Ansó
Mariano Ansó | |||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
1937ko abenduaren 11 - 1938ko apirilaren 5a ← Manuel Irujo - Ramón González Peña →
1936ko martxoaren 9a - 1939ko otsailaren 2a Barrutia: Gipuzkoa Hautetsia: Espainiako Bigarren Errepublikako 3. legegintzaldia
1931ko uztailaren 13a - 1933ko urriaren 9a Barrutia: Nafarroa Hautetsia: Espainiako Bigarren Errepublikako 1. legegintzaldia
1931ko ekaina - 1931ko urria ← Modesto Velasco Segredo - Nicasio Garbaio → | |||||||||
Bizitza | |||||||||
Jaiotza | Iruñea, 1899ko urtarrilaren 21a | ||||||||
Herrialdea | Nafarroa Garaia, Euskal Herria | ||||||||
Heriotza | Iruñea eta Biarritz, 1981eko abuztuaren 29a (82 urte) | ||||||||
Hezkuntza | |||||||||
Hizkuntzak | gaztelania | ||||||||
Jarduerak | |||||||||
Jarduerak | politikaria eta abokatua | ||||||||
Lantokia(k) | Madril | ||||||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||||||
Alderdi politikoa | Acción Republicana Izquierda Republicana |
Mariano Fructuoso Ansó Zuntzarren (Iruñea, 1899ko urtarrilaren 21a - ibidem, 1981eko abuztuaren 29a) abokatu eta politikari errepublikarra. Iruñeko lehen alkate errepublikarra izan zen 1931an.
1931ko Gorte Konstituziogileetan diputatu atera zen Nafarroako barrutian. Bertan Julian Besteiroren presidentetzapean, gorteetako mahaiko 3. idazkari hautatu zuten. Ideologikoki Manuel Azañaren alderdietan partaide izan zen: 1931n Acción Republicana, 1935etik aitzina Izquierda Republicanan. 1936an parlamentura itzuli zen, Gipuzkoa ordezkatuz. Legegintzaldi honetan Defentsa Batzordeko presidente izan zen.
Gerra Zibilean Manuel Irujo Ministroaren justizia idazkari eta Justizia Ministro, Irujo ordezkatuz, izendatu zuen Juan Negrínek bere lehen eta bigarren kabineteetan, hurrenez hurren. Gerraostean Miarritzera (Lapurdi) joan zen bizitzera.
Lanak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Yo fui ministro de Negrín, 1976. Espejo de España sarian finalista.
Artikulu hau Nafarroa Garaiko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |