Manez Saint-Jean
Itxura
Manez Saint-Jean | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Uztaritze, 1844ko azaroaren 15a |
Herrialdea | Lapurdi, Euskal Herria |
Lehen hizkuntza | euskara |
Heriotza | Uztaritze, 1909ko apirilaren 27a (64 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | bertsolaria eta garraiolaria |
Izengoitia(k) | Katxo |
Manez Saint-Jean Etxegarai[1], ezizenez Katxo[2] (Uztaritze, 1844ko azaroaren 15 - Uztaritze, 1909ko apirilaren 27) bertsolaria izan zen.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Martin Saint Jean eta Jeanne Etchegarayren semea. Ezer gutxi dakigu bere bizitzaz. Ez zen ezkondu; lanbidez ibaietako garraiatzailea eta pobre bizi izan zen. Bizitokia Uztaritzeko Hiribehere auzoko Uhaldea etxea zuen[3].
Lanak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bere bertso lanaz ez dago datu askorik. Bat-batekoan aritu zen; Lore Jokoetan hirugarren saria irabazi zuen Saran 1871n antolatutakoetan.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Frantseserako sortutako grafian Etchegaray.
- ↑ Ez konfunditu ezizen bera duen Manez Etxeto ezagunagoarekin.
- ↑ Beñat Soulé: Neurtizlari Bertsulari Iparraldez, Euskaltzaleen biltzarra-Erroteta, 2011. 82. or.