Edukira joan

Johann Joachim Winckelmann

Wikipedia, Entziklopedia askea
Johann Joachim Winckelmann

Bizitza
JaiotzaStendal1717ko abenduaren 9a
Herrialdea Prusiako Erresuma
HeriotzaTrieste1768ko ekainaren 8a (50 urte)
Hobiratze lekuaTriesteko katedrala
Heriotza moduagiza hilketa: labankada
HiltzaileaFrancesco Arcangeli (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaKöllnisches Gymnasium (en) Itzuli
(1736 -
Martin Luther University Halle-Wittenberg (en) Itzuli
(1738 - 1740) : Teologia
Jenako Unibertsitatea
(1741 - 1742) : medikuntza
Hizkuntzakalemana
frantsesa
Jarduerak
Jarduerakarte-historialaria, liburuzaina, arkeologoa, historialaria, idazlea eta in-home tutor (en) Itzuli
Lan nabarmenak
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa

Johann Joachim Winckelmann (Stendal, Prusiako Erresuma, 1717ko abenduaren 9a - Trieste, Italia, 1768ko ekainaren 8a) alemaniar arkeologoa eta historialaria izan zen.

Teologiako eta medikuntzako ikasketak egin ondoren Heinrich von Bünau kondearen bibliotekari egin zen eta garai hartan hasi zen antzinateko arteari buruzko ikerketak egiten. Grezia eta Erromako kulturaz arduratuta, Italiara abiatu zen 1755. urtean eta urte berean Gedanken über die Nachahmung der griechischen Werke in der Malerei und Bildhauerkunst (Arte grekoaren imitazioaren inguruko gogoetak pintura eta eskulturan) saiakera idatzi zuen, Greziako artea goresten zuen lana.

Archinto kardinalaren zerbitzuan jarri zen Erroman eta Vatikanoko bibliotekari izendatu zuten. Arte klasikoari buruzko bilduma oparoenetako baten jabe zen Albani kardinalaren idazkari eta antzinateko tresneriaren ikuskatzaile nagusi izan zen. Italiako arkeologia gune garrantzitsuenetan izan zen (Napoli, Ponpeia, Herkulano) eta sarrera izan zuen, halaber, Erromako arte altxor garrantzitsuenak aztertzeko. Datu eta berri ugari jaso ahal izan zituen, eta beste obra batzuen artean Geschichte der Kunst des Altertums (1764, Antzinateko artearen historia) bilduman argitaratu zituen.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Johann Joachim Winckelmann Aldatu lotura Wikidatan