Joana Frantziakoa
Itxura
Joana Frantziakoa | |||
---|---|---|---|
1352 - | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Châteauneuf-sur-Loire, 1343ko ekainaren 24a | ||
Heriotza | Évreux, 1373ko azaroaren 3a (30 urte) | ||
Hobiratze lekua | Saint-Denisko basilika | ||
Familia | |||
Aita | Joanes II.a Frantziakoa | ||
Ama | Bonne de Luxembourg | ||
Ezkontidea(k) | Karlos II.a Nafarroako erregea (1352ko otsaila - | ||
Seme-alabak | |||
Haurrideak | |||
Leinua | Valois leinua | ||
Jarduerak | |||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Erlijioa | katolizismoa |
Joana Frantziakoa edo Joana Valoisekoa, (Châteauneuf-sur-Loire, 1343ko ekainaren 24 – Évreux, 1373ko azaroaren 3), Nafarroako erregina ezkontidea izan zen. Aita Joanes II.a Frantziakoa eta ama Bona Luxenburgokoa zituen.
Ezkontza eta seme-alabak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Karlos II.arekin ezkondu zen 1352ko otsailean, Brieko Vivier gazteluan.
Zortzi seme-alaba izan zituzten:
- Maria (Gares, 1355 – 1420), Tuteran 1393ko urtarrilaren 20an Alfonso Aragoikoa Gandiako dukearekin ezkondu zena.
- Karlos III.a Nafarroakoa (1361 – 1425).
- Bona (1364 – 1389).
- Petri (Évreux, 1366ko martxoaren 31 – Bourges, 1412ko uztailaren 29), Alençonen 1411ko apirilaren 21an Piarres II.a Alençongoaren alaba Katalinarekin ezkondu zena.
- Filipe (1368 – ?), gaztea hilda.
- Joana (1370 – 1437), Joanes V.a Bretainiakoarekin eta Henrike IV.a Ingalaterrakoarekin ezkondu zena.
- Blanka (1372 – Erriberri, 1385).
- Elisabet, Lizarran moja izandakoa.