Gojong Koreakoa
Gojong Koreakoa (Unhyeon jauregia, Hanseong, 1852ko uztailaren 25a - Deoksu jauregia, Keijō, 1919ko urtarrilaren 21a) Koreako errege eta enperadorea izan zen.
Yi Ha-eung semea izan zen eta Joseongeko errege izendatu zuten Cheoljong erregea ondorengorik gabe hil ondoren 1864an.
1867an, Ganghwako ituna sinatu zuen Japoniarekin, eta horri esker Japoniak Korea bereganatu zuen urte batzuk geroago. 1895ean japoniarrek Myeongsong emaztea hil zuten.
Armada, ekonomia eta hezkuntza eraberritu zituen, baina erreformen moteltasunak Independence Clubaren aurka jarri zuen. 1897an Koreako Inperioa aldarrikatu zuen eta herrialdea Txinako Qing dinastiaren menpetik askatu zuen.
Japoniarrak behin baino gehiagotan saiatu ziren hiltzen eta abdikatzera behartzen. Azkenean, 1907an bere seme Sunjongen alde abdikatu eta jauregian giltzapetu zuten. Susmatzen da japoniar agenteek hil zutela.