Gipuzkoako Aizkolari Txapelketa
Gipuzkoako Aizkolari Txapelketa | |
---|---|
Kirola | aizkora proba |
Antolatzailea | Gipuzkoako Herri Kirol Federazioa |
Sorrera | 1990 |
Eremua | Gipuzkoa |
Tokia | aldakorra |
Lana | 1993tik (gizonezkoek): 4 kanaerdiko 4 60 ontzako 2 72 ontzako 2022tik (emakumezkoek): |
Errekorra | 24:55 (Anjel Arrospide, 1993, gizonezkoak)
9:39 (Nerea Arruti, 2022, emakumezkoak) |
Garaipen gehien | Gizonezkoak: Joxe Mari Olasagasti (13) Emakumezkoak: Nerea Arruti (3) |
Txapelduna | Gizonezkoak: Julen Alberdi (2024) Emakumezkoak: Nerea Arruti (2024) |
Gipuzkoako Aizkolari Txapelketa Gipuzkoako aizkolarien artean jokatzen den txapelketa nagusia da.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1990ean abiatu zen Gipuzkoako Aizkolari Txapelketa, eta Joxe Mari Olasagastik irabazi zuen Anjel Arrospideren aurretik. Bi urteko hutsunearen ondoren, berriz abiatu zen txapelketa eta Arrospidek mendekua hartu zuen. Ordutik aurrera urtero hasi zen jokatzen, 2000. urtean izan ezik. 2000eko eta 2010eko hamarkadetan, Joxe Mari Olasagasti eta Iñaki Azurmendi izan ziren nagusi; lehenbizikoak 13 txapel ditu denera, eta bigarrenak 6.
2022an emakumezkoen txapelketa ere jokatu zen lehenengo aldiz.
Gizonezkoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Palmaresa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hauek izan dira orain arteko edizioetako garaileak[1]:
Urtea | Eguna | Lekua | Lana | Txapelduna | Bigarrena |
---|---|---|---|---|---|
1990 | Irailaren 22a | Urretxu | 6 kanaerdiko eta 6 60 ontzako | Joxe Mari Olasagasti (25´06´´) | Anjel Arrospide (25´44´´) |
1991- 1992 |
ez ziren jokatu | ||||
1993 | Urriaren 30a | Elgoibar | 4 kanaerdiko, 4 60 ontzako eta 2 oinbiko |
Anjel Arrospide (24´55´´) | Joxe Mari Olasagasti (25´41´´) |
1994 | Azaroaren 1a | Berastegi | 4 kanaerdiko, 4 60 ontzako eta 2 oinbiko |
Anjel Arrospide (28´09´´) | Joxe Mari Olasagasti (29´10´´) |
1995 | Abenduaren 26a | Elgoibar | 2 kanaerdiko, 2 60 ontzako eta 2 oinbiko (1) |
Joxe Mari Olasagasti (17´46´´) | Joxemiel Peñagarikano (18´28´´) |
1996 | Urriaren 6a | Beizama | 4 kanaerdiko, 4 60 ontzako eta 2 oinbiko |
Joxe Mari Olasagasti (28´05´´) | Joxemiel Peñagarikano (30´36´´) |
1997 | Irailaren 21a | Aia | 4 kanaerdiko, 4 60 ontzako eta 2 oinbiko |
Joxemiel Peñagarikano (27´14´´) | Juan Manuel Erasun (32´36´´) |
1998 | Abenduaren 13a | Urretxu | 4 kanaerdiko, 4 60 ontzako eta 2 oinbiko |
Joxe Mari Olasagasti (27´10´´) | Joxemiel Peñagarikano (28´55´´) |
1999 | Irailaren 11 | Donostia | 4 kanaerdiko, 4 60 ontzako eta 2 oinbiko |
Joxe Mari Olasagasti (27´24´´) | Joxemiel Peñagarikano (28´22´´) |
2001 | Uztailaren 1a | Leaburu | 4 kanaerdiko, 4 60 ontzako eta 2 oinbiko |
Joxe Mari Olasagasti (28´27´´) | Joxemiel Peñagarikano (30´52´´) |
2002 | Abenduaren 13a | Urretxu | 4 kanaerdiko, 4 60 ontzako eta 2 oinbiko |
Joxe Mari Olasagasti (28´53´´) | Iñaki Azurmendi (29´25´´) |
2003 | Azaroaren 1a | Itziar (Deba) | 4 kanaerdiko, 4 60 ontzako eta 2 oinbiko |
Iñaki Azurmendi (26´58´´) | Joxemiel Peñagarikano (27´01´´) |
2004 | Abenduaren 13a | Urretxu | 4 kanaerdiko, 4 60 ontzako eta 2 oinbiko |
Joxe Mari Olasagasti (30´28´´) | Iñaki Azurmendi (34´10´´) |
2005 | Irailaren 3a | Donostia | 4 kanaerdiko, 4 60 ontzako eta 2 oinbiko |
Joxe Mari Olasagasti (30´19´´) | Joxemiel Peñagarikano (32´16´´) |
2006 | Uztailaren 2a | Leaburu | 2 kanaerdiko, 4 60 ontzako eta 2 oinbiko (2) |
Joxe Mari Olasagasti () | Fausto Mugerza (30´56´´) |
2007 (3) | Irailaren 1a | Donostia | 4 kanaerdiko, 4 60 ontzako eta 2 oinbiko |
Joxe Mari Olasagasti (33´06´´) | Iñaki Azurmendi (34´06´´) |
2008 | Irailaren 6a | Donostia | 4 kanaerdiko, 4 60 ontzako eta 2 oinbiko |
Iñaki Azurmendi (33´19´´) | Joxe Mari Olasagasti (34´35´´) |
2009 | Irailaren 5a | Donostia | 4 kanaerdiko, 4 60 ontzako eta 2 oinbiko |
Joxe Mari Olasagasti (32´09´´) | Iñaki Azurmendi (32´25´´) |
2010 | Irailaren 4a | Donostia | 4 kanaerdiko, 4 60 ontzako eta 2 oinbiko |
Iñaki Azurmendi (32´56´´) | Joxe Mari Olasagasti (34´39´´) |
2011[2] | Irailaren 11 | Bedaio (Tolosa) | 4 kanaerdiko, 4 60 ontzako eta 2 oinbiko |
Joxe Mari Olasagasti (30´19´´) | Joseba Otaegi (32´54´´) |
2012[3] | Urriaren 12a | Donostia | 4 kanaerdiko, 4 60 ontzako eta 2 oinbiko |
Joseba Otaegi (27´01´´) | Iñaki Azurmendi (27´31´´) |
2013[4] | Uztailaren 26a | Mendaro | 4 kanaerdiko, 4 60 ontzako eta 2 oinbiko |
Iñaki Azurmendi (30´45´´) | Jose Mari Olasagasti (31´55´´) |
2014[5] | Uztailaren 26a | Mendaro | 4 kanaerdiko, 4 60 ontzako eta 2 oinbiko |
Mikel Larrañaga (34´25´´) | Jose Mari Olasagasti (35´34´´) |
2015[6] | Uztailaren 26a | Mendaro | 4 kanaerdiko, 4 60 ontzako eta 2 oinbiko |
Iñaki Azurmendi () | Mikel Larrañaga () |
2016[7] | Uztailaren 26a | Mendaro | 4 kanaerdiko, 4 60 ontzako eta 2 oinbiko |
Mikel Larrañaga (29´28´´) | Iñaki Azurmendi (32´34´´) |
2017[8] | Uztailaren 26a | Mendaro | 4 kanaerdiko, 4 60 ontzako eta 2 oinbiko |
Iñaki Azurmendi (31´21´´) | Mikel Larrañaga (31´37´´) |
2018[9] | Uztailaren 26a | Mendaro | 4 kanaerdiko, 4 60 ontzako eta 2 oinbiko |
Ugaitz Mugertza (33´13´´) | Iñaki Azurmendi (34´10´´) |
2019[10] | Uztailaren 26a | Mendaro | 4 kanaerdiko, 4 60 ontzako eta 2 oinbiko |
Julen Alberdi "Txikia IV.a" (31´26´´) | Mikel Larrañaga (31´47´´) |
2021[11] | Azaroaren 14a | Beasain | 4 kanaerdiko, 4 60 ontzako eta 2 oinbiko |
Mikel Larrañaga (29´38´´) | Eneko Otaño (30´31´´) |
2022[12] | Urriaren 1a | Oñati | 4 kanaerdiko, 4 60 ontzako eta 2 oinbiko |
Mikel Larrañaga (31`02`` % 71) | Julen Alberdi "Txikia IV.a" (33`22`` % 17) |
2023 | Ekainaren 10a | Aia | 4 kanaerdiko, 4 60 ontzako eta 2 oinbiko |
Julen Alberdi "Txikia IV.a" (30`39``) | Mikel Larrañaga (31`39``) |
2024[13] | Uztailaren 26a | Mendaro | 4 kanaerdiko, 4 60 ontzako eta 2 oinbiko |
Julen Alberdi "Txikia IV.a" (31`35``) | Mikel Larrañaga (32`27``) |
(1) Besteetan bezala 4 kanaerdiko, 4 60 ontzako eta 2 oinbiko moztera jokatu beharra zegoen; baina, enbor batzuk egokiak ez zirela eta, sail bakoitzetik bi kanaerdiko eta bi 60 ontzako erretiratu zituzten.
(2) Besteetan bezala 4 kanaerdiko, 4 60 ontzako eta 2 oinbiko moztera jokatu beharra zegoen; baina, enbor batzuk egokiak ez zirela eta, sail bakoitzetik bi kanaerdiko kendu zituzten[14].
(3) Finaleko denborarik onena Unai Otañok egin zuen (32´02´´); halere, dopinaren aurkako kontrolean positibo eman zuenez, txapela kendu zioten[15]
Garaipenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Aizkolaria | Garaipenak | Urteak |
---|---|---|
Jose Mari Olasagasti | 13 | 1990, 1995, 1996, 1998, 1999, 2001, 2002, 2004, 2005, 2006, 2007, 2009, 2011 |
Iñaki Azurmendi | 6 | 2003, 2008, 2010, 2013, 2015, 2017 |
Mikel Larrañaga | 4 | 2014, 2016, 2021, 2022 |
Anjel Arrospide | 2 | 1993, 1994 |
Joxemiel Peñagarikano | 1 | 1997 |
Joseba Otaegi | 1 | 2012 |
Ugaitz Mugertza "Mugertza II.a" | 1 | 2018 |
Julen Alberdi "Txikia IV.a" | 3 | 2019, 2023, 2024 |
Emakumezkoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2022an izan zen emakumezkoen txapelketaren lehenengo ekitaldia. Bertan hiru aizkolari ziren parte hartzekoak; baina, batek jokatzeari uko egin zion lesio baten ondorioz eta bi parte-hartzaile aritu ziren.
Urtea | Eguna | Lekua | Lana | Txapelduna | Bigarrena |
---|---|---|---|---|---|
2022[16] | Urriaren 9a | Aia | bi 36 ontzako eta bi 45 ontzako | Nerea Arruti (09:39) | Irati Astondoa (11:35) |
2023[17] | Urriaren 8a | Aia | bi 36 ontzako eta bi 45 ontzako | Nerea Arruti (14:07) | Oihana Fernandez de Barrena (19:14) |
2024 | Azaroaren 3a | Aia (Urdaneta) | bi 36 ontzako eta bi 45 ontzako | Nerea Arruti (10:38) | Oihana Fernandez de Barrena (12:34) |
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Antton Espelosin (2009): Aizkora apostuak eta txapelketak.
- ↑ «Olasagastik berreskuratu egin du txapela» kirolak.gipuzkoa.eus (Noiz kontsultatua: 2021-11-28).
- ↑ Otaegi es el nuevo campeón cuando menos lo esperaba Diariovasco.com
- ↑ Emaitzak, 2013ko Gipuzkoako 1. mailako aizkora txapelketa Herrikirolakgipuzkoa.eu
- ↑ Emaitzak, 2014ko Gipuzkoako 1. mailako aizkora txapelketa Herrikirolakgipuzkoa.eu
- ↑ Gipuzkoako bosgarren txapela jantzi du Iñaki Azurmendi aizkolariak goierri.hitza.eus
- ↑ Mikel Larranaga nagusi Gipuzkoako Lehen Mailako Aizkolari Txapelketan urolakosta.hitza.eus
- ↑ Iñaki Azurmendi Gipuzkoako txapeldun goierri.hitza.eus
- ↑ Vasca, EiTB Radio Televisión Pública. «Ugaitz Mugertza: 'Hemen, sufrimendu gabe ez dago ezer'» www.eitb.eus (Noiz kontsultatua: 2018-08-15).
- ↑ «Julen Alberdi 'Txikia IV.a' Gipuzkoako txapeldun - Azkoitia» Maxixatzen.eus (Noiz kontsultatua: 2019-07-27).
- ↑ «Mikel Larrañagak jantzi du Gipuzkoako Aizkora Txapelketako txapela» ehkirola.eus (Noiz kontsultatua: 2021-11-28).
- ↑ «Gipuzkoako txapela jantzi du berriro Mikel Larrañagak - Azpeitia» uztarria.eus (Noiz kontsultatua: 2022-10-02).
- ↑ «Mikel Larrañagak bigarren egin du Gipuzkoako Aizkora Txapelketaren finalean - Azpeitia» azpeitiaguka.eus (Noiz kontsultatua: 2024-07-28).
- ↑ Berria diariovasco.com-en
- ↑ Berria gara.net-en
- ↑ «Lur Errekondok irabazi du emakumeen Gipuzkoako lehendabiziko Harri jasotze Txapelketa - Aia orio» Karkara.eus (Noiz kontsultatua: 2022-10-09).
- ↑ «Nerea Arruti eta Ainitze Zumeta garaile, Gipuzkoako Lehen Mailako Aizkora eta Harri Txikien Txapelketetan - Aia» Karkara.eus (Noiz kontsultatua: 2023-10-12).