Edukira joan

George Laurence

Wikipedia, Entziklopedia askea
George Laurence
Bizitza
JaiotzaKanada1905eko urtarrilaren 21a
Herrialdea Kanada
BizilekuaKanada
HeriotzaKanada1987ko azaroaren 6a (82 urte)
Hezkuntza
HeziketaDalhousie University (en) Itzuli
Tesi zuzendariaErnest Rutherford
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakfisikaria eta fisikari nuklearra

George Craig Laurence (Charlottetown, 1905eko urtarrilaren 21a - Deep River, 1987ko azaroaren 6a) kanadar fisikaria izan zen.

Dalhousie eta Cambridgen egin zituen ikasketak; azken unibertsitate horretan Ernest Rutherford fisikari handia izan zuen maisu. 1939-1940an, ia bakar-bakarrik, grafito eta uraniozko erreaktore atomikoa eraikitzen ahalegindu zen Ottawan, 1942an ikertzaile-talde anglo-frantziarrarekin elkartu zen, eta 1945ean Estatu Batuetatik kanpoko lehen ZEEP erreaktorea eraiki zuten Chalk Riverren. 1946-1947 urteetan Kanadaren ordezkaritzako kide izan zen NBEaren Energia Atomikoaren Batzordean, eta gero Chalk Riverreko Laborategi Nuklearreko goi-zientzialari eta Energia Atomikoaren Kontrol Batzordeko presidente (1961-70) izendatu zuten.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]