Fruto Vivas
Fruto Vivas | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | José Fructoso Vivas Vivas |
Jaiotza | La Grita (en) , 1925eko urtarrilaren 21a |
Herrialdea | Venezuela |
Heriotza | 2022ko abuztuaren 23a (97 urte) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Venezuelako Unibertsitate Zentrala |
Jarduerak | |
Jarduerak | arkitektoa |
José Fructoso Vivas Vivas, ezagunagoa Fruto Vivas izenagatik (Municipio Jáuregui, Táchira, Venezuela, 1928ko urtarrilaren 21a - 2022ko abuztuaren 23a) venezuelar arkitektoa izan zen. XX. mendearen bigarren erdiko venezuelar arkitekto bikainenetako bat, bere arkitektura-proiektuengatik ez ezik baita kritikari eta irakasle gisa egindako lanagatik ere.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Venezuelako Unibertsitate Zentralean egin zituen ikasketak. Carlos Guinard, Tomás José Sanabria, Cornelis Zitman, Carlos Raúl Vilanueva eta beste maisu batzuen eragina nabari da bere lanetan. 1955ean, bere lan nagusietako bat proiektatu zuen: Tachira Cluba, Caracasen, venezuelar arkitektura populistaren moldeari jarraituz. Bere beste lan aipagarrienetako bat Santo Domingoko (Merida) Moruco Hotela da. 1987ko Arkitektura Sari Nazionala jaso zuen.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.