Daniel Bovet
Itxura
Daniel Bovet (Fleurier, Suitza, 1907ko martxoaren 23a - Erroma, Italia, 1992ko apirilaren 8a) Suitzako botikaria izan zen.
Alergiak sortzen dituen arazoak neutralizatzen dituzten hainbat osagai aurkitu zituen 1937an. Arazo horiek histamina deituriko gai batek sortzen dituela frogatu zuen, eta antihistaminikoa asmatu zuen. Bestalde, curarea kirurgian nola erabili asmatu zuen. Curare-ak giharrak geldiarazten ditu, baina dosi egokian erabiliz gero giharrak lasaitu egiten ditu. Antihistaminikoen eta curare-aren inguruan egindako ikerketengatik medikuntzako eta fisiologiako Nobel saria jaso zuen 1957an.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2016-10-11 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]