Cèlia Suñol i Pla
Cèlia Suñol i Pla | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Celia Suñol y Pla |
Jaiotza | Bartzelona, 1899ko maiatzaren 5a |
Herrialdea | Katalunia |
Heriotza | Bartzelona, 1986ko ekainaren 8a (87 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | katalana gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea |
Jasotako sariak | ikusi
|
Cèlia Suñol i Pla (Bartzelona, 1899ko maiatzaren 5a – ibidem, 1986ko ekainaren 8a) kataluniar idazlea izan zen[1].
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Antoni Suñol i Pla politikariaren eta Antònia Pla i Manenten alaba, Cèlia Suñol i Pla Bartzelonan jaio zen 1899an[2]. Nerabea zela, gurasoak hil zitzaizkion. 1921ean tuberkulosia hartu zuen eta Suitzara joan zen sendabidearen bila. Han Kaj Hansen ezagutu zuen, eta 1922an harekin ezkondu zen Danimarkan. Urtebete geroago Kataluniara joan ziren, eta han seme bat izan zuten, Antoni. 1929an Hansen hil zen. Geroago Cèlia Suñol Joaquim Figuerolarekin ezkondu zen, eta 1931n Rosa alaba izan zuten. 1932an Kataluniako Generalitateko Kultura Saileko idazkari bilakatu zen. 1945ean Joaquim Figuerola hil zen. Bi urte geroago, Cèlia Suñol i Plak Joanot Martorell saria irabazi zuen (gaur egun Sant Jordi saria) Primera part eleberriarengatik. 1950ean L'home de les fires i altres contes argitaratu zuen. Hirurogeita bost urterekin ikusmena galdu zuen. 1986an hil zen, 87 urte zituela[3].
Lanak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Primera part (1947)[4]
- L'home de les fires i altres contes (1950)
- El bar / El Nadal d'en Pablo Nogales (hil ostekoa, 2016)
Sariak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1947: Joanot Martorell saria
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Katalanez) «Cèlia Suñol i Pla» Enciclopèdia.cat (Noiz kontsultatua: 2024-10-05).
- ↑ (Katalanez) Homenatge a Arthur Terry. 2 L'Abadia de Montserrat, 252 or. ISBN 978-84-8415-064-0. (Noiz kontsultatua: 2024-10-05).
- ↑ (Katalanez) «Cèlia Suñol (1899-1986)» Associació d'Escriptors en Llengua Catalana (Noiz kontsultatua: 2024-10-05).
- ↑ (Katalanez) «Adesiara Editorial reedita la tragèdia romàntica 'Primera part' de Cèlia Suñol amb els fragments censurats pel franquisme» 3cat 2014-11-06 (Noiz kontsultatua: 2024-10-05).