Betolatza
Betolatza | |
---|---|
Euskal Herria | |
Kokapena | |
Herrialdea | Araba |
Udalerria | Arratzua-Ubarrundia |
Geografia | |
Koordenatuak | 42°56′N 2°40′W / 42.93°N 2.67°W |
Garaiera | 546 m |
Betolatza Zuia-Gorbeialdea eskualdean dagoen Arratzua-Ubarrundia udalerriko herrietako bat da. Ubarrundia udalerri zaharrean zegoen.
Geografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gasteizetik 13 km iparralderantz, mendien txikien artean eta 546 metroko alturan dago. Bertara ailegatzeko A-240 autobidean, Luku parean, errepidetxo bat hartzen dute.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Betolatzari buruzko lehenengo aipamenak XI. mendekoak dira, izan ere Donemiliagako goldea agirian Betellogaha zuen izena eta, agiri horretan jasota dagoenez, «duas regas» (bi golde hortz) ematen zizkien San Millán de Yusoko monasterioari eta San Millán de Susoko monasterioari. Ubarrundiako ermandade eta udalerrian izan zen, Arrazua-Ubarrundian sartu arte.
Egungo Jasokundearen parrokia 1964an sagaratu zuten, ia hondaturik zegoen Erdi Aroko eliza ordezkatuz.
-
Jasokundearen eliza
-
Jasokundearen eliza
-
Jasokundearen eliza
Demografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Betolatzako biztanleria |
---|
Garraioa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Eskualdeko Garraioa sareak linea bat ditu herrian:
|
Ekonomia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Herriko jarduera nagusia laborantza (zereal) da.
Kultura
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Herriko jaiak abuztuaren 29an ospatzen dute San Joan Lepogabetuaren omenez.
Betolatzar ezagunak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Joanes Tolosakoa: XVI. mendeko agustindar aszeta
- Joan Perez de Betolatza: XVI. mendeko euskal idazlea
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Arratzua-Ubarrundiako herriak | ||
---|---|---|
Arroiabe • Arzubiaga • Betolatza • Dura • Landa • Langara Ganboa • Luku • Mendibil • Uribarri Ganboa • Zirao • Zurbao |
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Artikulu hau Arabako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |