Bernard Dort
Itxura
Bernard Dort | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Metz, 1929ko irailaren 29a |
Herrialdea | Frantzia |
Heriotza | Parisko 14. barrutia, 1994ko maiatzaren 5a (64 urte) |
Heriotza modua | berezko heriotza: HIESarekin loturiko arazogatik hildakoa |
Hezkuntza | |
Heziketa | Pariseko Letren Fakultatea Sorbona Berria Unibertsitatea - Paris 3 1971) doctorate in France (en) : teatrologia École nationale d'administration (1951 - 1953) |
Hezkuntza-maila | doctorate in France (en) |
Doktorego ikaslea(k) | Georges Banu (en) Chantal Meyer-Plantureux (en) Sally Jane Norman (en) Catherine Naugrette (en) |
Hizkuntzak | frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | unibertsitateko irakaslea, antzerki-kritikaria eta theatre manager (en) |
Enplegatzailea(k) | Sorbona Berria Unibertsitatea - Paris 3 (1976 - 1994) Goi Mailako Antzezpen-Kontserbatorio Nazionala (1981 - 1988) |
Bernard Dort (Metz, 1929ko irailaren 29a - Paris, 1994ko maiatzaren 5a) frantses antzerki-kritikaria izan zen. Antzerki eta operako kritikaria izan zen. Sorbonako Antzerki Ikerlanetarako Institutuan irakasle jardun zuen. Dramaturgia eskolak ere eman zituen. Estrasburgoko Antzoki Nazionaleko literatura-aholkularia izan zen, eta hainbat antzerki-lan itzuli zuen. Unibertsitatearen eta antzerki-munduaren arteko zubi-lana egin zuen, eta argitalpen ospetsu hauetan idatzi zuen: Temps modernes, Cahiers du Sud, Cahiers de la Comédie-Française eta Le Monde dimanche. Lecture de Brecht liburua idatzi zuen.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.