Edukira joan

Berazubiko estadioa

Koordenatuak: 43°07′56″N 2°04′43″W / 43.13213333°N 2.07856389°W / 43.13213333; -2.07856389
Wikipedia, Entziklopedia askea
Berazubiko estadioa
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa
UdalerriaTolosa
Koordenatuak43°07′56″N 2°04′43″W / 43.13213333°N 2.07856389°W / 43.13213333; -2.07856389
Map
Inaugurazioa1923

Berazubiko estadioa, Gipuzkoako Tolosa udalerrian dagoen atletismo eta futboleko estadio bat da.

Berazubi eta Iurre auzoen artean dago, Berazubi kalearen 1. zenbakian, Oria ibaia eta Berazubiko zubiaren alboan.

1923an eraiki zen. Beraz, Berazubi Euskal Herrian nahiz Espainiar Estatuan eraikitako lehenbiziko atletismo estadioa izan zen. Bertan, Espainiako Atletismo Txapelketa ugari ospatu ziren (1924, 1925, 1926, 1932, 1934, 1935, 1944 eta 1959). Jatorriz, 5 kaletako atletismo pista zuen, gerora 6ra handitua, eta erdiko belardian futbol zelaia, bertan betidanik Tolosa Futbol Klubak jokatu izan du.

1956an 3.000 ikusleentzako edukiera duen tribuna eraiki zen. 2012. urtean eraberritua izan zen.

Instalakuntzak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]