Edukira joan

Antonio Janigro

Wikipedia, Entziklopedia askea
Antonio Janigro

Bizitza
JaiotzaMilan1918ko urtarrilaren 21a
Herrialdea Italiako Erresuma  (1918ko urtarrilaren 21a -  1946ko ekainaren 18a)
 Italia  (1946ko ekainaren 18a -  1989ko maiatzaren 1a)
HeriotzaMilan1989ko maiatzaren 1a (71 urte)
Familia
Ezkontidea(k)Jelka Stanič (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaMilan Conservatory (en) Itzuli
Mozarteum
State University of Music and Performing Arts Stuttgart (en) Itzuli
Hizkuntzakitaliera
Ikaslea(k)
Jarduerak
Jarduerakorkestra zuzendaria, musika-irakaslea eta biolontxelista
Enplegatzailea(k)Robert Schumann Hochschule (en) Itzuli
Musika instrumentuatxeloa

IMDB: nm3105293 Musicbrainz: 0c61dd1d-b36d-4d57-bcc7-ce443503447a Discogs: 931384 Allmusic: mn0001305405 Edit the value on Wikidata

Antonio Janigro (Milan, Italia, 1918ko urtarrilaren 21a - Ib., 1989ko maiatzaren 1a) biolontxelo-jotzaile eta orkestra-zuzendaria izan zen.

Diran Alexanianekin biolontxeloa ikasi ondoren, Parisen, bakarkako kontzertuak ematen hasi zen. 1939an, Jugoslavian harrapatu zuen gerrak, eta Zagreben gelditu zen. Bertako kontserbatorioko irakasle izan zen, 1954 arte. 1948an, orkestra-zuzendaritzan hasi zen, eta geroago, Zagrebeko Bakarlariak taldea sortu zuen. 1954tik 1967ra bitartean berak zuzendu zuen hamabi hariz eta klabezin batez osatutako taldea. Munduko hari-orkestrarik onenetakoa izan zen, eta barrokoko errepertorioa berpiztu zuen.

Aldi berean, Zagrebeko Irratiko Orkestra Sinfonikoa sortu eta zuzendu zuen (1954-1964). 1965tik 1967ra bitartean Milango l'Angelicum orkestraren zuzendari izan zen, 1968tik 1971ra, Sarreko Irratiaren Ganbera Orkestrarena, eta 1971tik 1974ra bitartean Salzburgoko Mozarteumeko Camerata Academicarena. Horrekin batera, bere biolontxelo-jotzailearen karrera ere aurrera eraman zuen, Dinu Lipatti, Carlo Zecchi eta Jörg Demus lagun zituela.

1950eko hamarkadan hirukoa osatu zuen Paul Badura-Skoda piano-jotzailearekin eta Jean Fournier biolin-jotzailearekin. Irakaskuntzak ere garrantzi handia izan zuen bere zereginetan: 1965tik 1974ra bitartean Düsseldorfko Robert-Schumann Kontserbatorioan, 1971tik aurrera Salzburgoko Mozarteumen, eta 1975etik aurrera Stuttgarteko Musika Eskola Nagusian. Ganbera-musika eta errepertorio barrokoa izan zituen Janigrok gogokoen.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]