Edukira joan

Anna of the North

Wikipedia, Entziklopedia askea
Anna of the North

(2018)
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakAnna Lotterud
JaiotzaGjøvik1989ko ekainaren 8a (35 urte)
Herrialdea Norvegia
Lehen hizkuntzanorvegiera
Hezkuntza
Hizkuntzaknorvegiera
ingelesa
Jarduerak
Jarduerakabeslaria eta egile abeslaria
Jasotako sariak
Musika instrumentuaahotsa

annaofthenorth.com
IMDB: nm10790535 Facebook: annaofthenorth Twitter: anna_ofthenorth Instagram: annaofthenorth Youtube: UCfknyfYWO50xJovhXjOheDw Bandcamp: annaofthenorthSouncloud: annaofthenorth Spotify: 1mSJCvDX0W7Dn7S9C6vmvI iTunes: 889999020 Last fm: Anna+of+the+North Musicbrainz: 4d7db1c4-3c00-4140-8c83-c6d99cfdecf4 Songkick: 8353363 Discogs: 4959950 Allmusic: mn0003316117 Deezer: 5975270 Edit the value on Wikidata
Anna of the North, 2018an.

Anna Lotterud, izen artistikoa Anna of the North duena (Gjøvik, 1989ko ekainaren 8a) abeslari eta kantautore norvegiarra da. Elektropop estiloa jorratzen du eta ingelesez abesten du[1].

Anna Lotterud Gjøvik hirian jaio zen, Oslotik gertu iparraldera kokaturik dagoena. Diseinu grafiko ikasketak egin zituen[2] eta Melbournera joan zen ikasketekin jarraitzera. Australian zegoela Brady Daniell-Smith musika ekoizle zeelandaberritarra ezaugutu zuen[1] eta biek Anna of the North bikotea osatu zuten.

2014ko ekainean "Sway" singlea atera zuten eta arrakasta handia izan zuen interneten[3]. 2016an "The Dreamer" eta "Baby" singleak atera zituen eta Kygo DJ norvegiarrarekin Europan zehar kontzertu bira egin zuen[4]. Handik gutxira "Us" eta "Oslo" single berriak atera zituen[2][5].

2017 urteko maiatzean bere orain arteko disko luze bakarra argitaratu zuen, Lovers izena duena[1]. Disko honetako singleak Someone eta Lovers izan ziren. Urte berean Tyler, The Creator rapero estatubatuarraren "Boredom" aeta "911/Mr. Lonely" abestietan hartu zuen parte[6]. The Late Show with Stephen Colbert telesaioan azaldu zen Tyler, The Creatorrekin batera gonbidatu gisa[7].

2017an bertan bere abesti ezagunenen bertsio akustikoak atera zituen, Someone, Us, Sway eta Baby abestiak besteak beste. 2018an cover batzuk ere ezarri zituen interneten, Nothing Compares 2 U[8] adibidez.

2019an "Leaning on myself" singlea atera zuen, Dream Girl izeneko disko berriaren aurrekari[9].

  • Lovers (2017)
  • Dream Girl (2019)

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b c (Ingelesez) «Anna of the North» Interview Magazine 2017-07-24 (Noiz kontsultatua: 2019-02-12).
  2. a b Txantiloi:En-UK Dunn, Francesca. (2016-08-18). «10 things you need to know about anna of the north» I-D (Noiz kontsultatua: 2019-02-12).
  3. (Ingelesez) Subscribe. «Anna of the North unveils debut single 'Sway'» DIY (Noiz kontsultatua: 2019-02-12).
  4. Txantiloi:En-UK Dunn, Francesca. (2016-08-18). «10 things you need to know about anna of the north» I-D (Noiz kontsultatua: 2019-02-12).
  5. (Ingelesez) «Anna of the North straddles mainstream and mysticism with “Us”» The Line of Best Fit (Noiz kontsultatua: 2019-02-12).
  6. (Ingelesez) «How Anna Of The North Made This Year’s Chillest Heartbreak Record» The FADER (Noiz kontsultatua: 2019-02-12).
  7. (Ingelesez) «Watch Tyler, The Creator Play “911” On The Piano With Steve Lacy And Anna Of The North» The FADER (Noiz kontsultatua: 2019-02-12).
  8. (Ingelesez) Anna of the North – Nothing Compares 2 U. (Noiz kontsultatua: 2019-02-12).
  9. «Escucha "Leaning On Myself", nuevo single de Anna of the North | Noticias» El Quinto Beatle 2019-02-07 (Noiz kontsultatua: 2019-02-12).
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Anna of the North Aldatu lotura Wikidatan