Edukira joan

Anna Chancellor

Wikipedia, Entziklopedia askea
Anna Chancellor

(2018)
Bizitza
JaiotzaRichmond1965eko apirilaren 27a (59 urte)
Herrialdea Erresuma Batua
Familia
AitaJohn Paget Chancellor
AmaAlice Jolliffe
Ezkontidea(k)Nigel Willoughby (en) Itzuli  (1993 -  1998)
Redha Debbah (en) Itzuli  (2010 -
Seme-alabak
Haurrideak
Hezkuntza
HeziketaLondon Academy of Music and Dramatic Art
St Mary's School (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakzinema aktorea eta aktorea

IMDB: nm0151250 Allocine: 29288 Rottentomatoes: celebrity/anna_chancellor Allmovie: p195452 IBDB: 35014 Edit the value on Wikidata

Anna Theodora Chancellor (1965eko apirilaren 27a)[1] britainiar aktorea da. Ezaguna da, batez ere, 1994. urtean Hugh Grantekin batera Four Weddings and a Funeral (euskaraz Lau Ezkontza eta Hileta Bat) filman «Duckface» pertsonaia interpretatzeagatik. Caroline Bingley gisa egindako lanarengatik ere aitortua izan da, 1995eko Pride and Prejudice (Harrotasuna eta aurreiritzia) filmean eta Juliet Shaw pertsonaia Spooks espioi telesailean egindako lanarengatik.[2]

Anna John Paget Chancellorren eta Mary Alice Jolifferen alaba da (William Jolliffe 4. Hylton baroiaren alaba). Amaren aldetik, Herbert Henry Asquith lehen ministroaren bir-birbiloba da Anna eta bere aitaren aldetik Winchilsea eta Nottinghameko kondearen bir-biloba da. Bere osaba Alexander Chancellor kazetari eta komentatzailea da eta bere arbasoetako bat izan zen Jane Austen idazle ospetsua.

Bizitza pribatua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hogeita bat urte zituela, Londresko Musika eta Arte Dramatikoen Akademian egin zuen hirugarren urtea, haurdun geratu eta bertan behera utzi zituen ikasketak. 1988an Annak bere alaba Poppy Chancellor izan zuen, Jock Scott poeta eskoziarrarekin izandako harremanaren ondorioz; baina, harremana amaitu egin zen.

1993an Nigel Willoughby kamarografoarekin hasi zen irteten, Boddington's-eko iragarki bat egiten ari zela ezagutu zuena; bikotea urte horretan bertan ezkondu zen, baina 1999. urtean dibortziatu zen.

Geroago, Redha Debbah soinu teknikariarekin elkartu zen. Bikotea 2010ean ezkondu zen.[3][4]

Antzerkian, zineman eta telebistan hainbat paperetan aritu da Anna; telebistan, 1995ean, Pride and Prejudice (Harrotasuna eta aurreiritzia) filmaren moldaketaren protagonista izan zen, eta, 2002an, Tipping the Velvet filmean agertu zen. 2005ean, Spooks telesail dramatikoan parte hartu zuen, eta Juliet Shaw pertsonaia zan zen.[5][6]

Telebistan hainbatetan agertu da: Jupiter Moon, Karaoke serietxoan, Cold Lazarus, The Dreamers, Inspector Morse, Agatha Christie: Poirot, Suburban Shootout komedia satirikoa eta Kavanagh QC telesaileko atal batzuetan.

Zineman egin paper gogoangarrienetako bat «Duckface» izan zen 1994ko Cuatro bodas y un funeral (Lau Ezkontza eta Hileta Bat) komedian, Hugh Grant eta Andie MacDowellekin batera.[7]

Agente Cody Banks 2: Destino Londres filmean eta Breaking thriller erromantikoan egin zuen lan Chancellorrek.

Staggered eta The Man Who Knew Too Little komedietan ere agertu zen Bill Murrayrekin, eta The Hitchhiker’s Guide to the Galaxy filmean Questular Rontok interpretatu zuen.

1999an, Heart filmean aritu zen; 2001ean, Crush lanean aritu zen; Glynnis Payneren pertsonaia egin zuen, eta 2003an, What a Girl Wants filmean agertu zen, Amanda Bynesekin batera. 2008an, Marple: Murder Is Easy telesailetan aritu zen, Shirley Henderson aktorearekin batera, eta My Family telesailean, Zelda Nobbs pertsonaia interpretatuz. 2009an House Husbands komedian lan egin zuen.

2011n The Hour telesailtxoan agertu zen, eta Lix Storm korrespontsalaren papera egin zuen 2012ra arte.[8]

2012an, Pramface telesailean parte hartzen hasi zen Janet Derbyshire pertsonaia interpretatzeko.

2014an, Fleming: The Man Who Would Be Bond telesailtxoan sartu zen, eta Monday tenientearen papera egin zuen, John Godfrey almirantearen idazkari eta Ian Flemingen bitartekari gisa.[9]

2015eko uztailean iragarri zuten Annak This Beautiful Fantastic filmean parte hartuko zuela.[10]

2024an My Lady Jane seriean Lady Frances Grey pertsonaia interpretatu zuen.[11]

Telebistako serieak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Urtea Izenburua Pertsonaia Oharrak
2024 My Lady Jane Lady Frances Grey 8 kapitulu[11]
2016- ... New Blood Eleanor Davies 7 kapitulu
2016 Shetland Phyllis Brennan 2 kapitulu
2014 Mapp & Lucia Emmeline "Lucia" Lucas 3 kapitulu - miniseriea
2014 Downton Abbey Lady Anstruther atala # 5.1
2014 Penny Dreadful Claire Ives "Closer Than Sisters" atala
2012-2014 Pramfacea Janet Derbyshire 14 kapitulu
2014 Fleming: The Man Who Would Be Bond Monday tenientea 4 atal - miniseriea
2014 Inside Number 9 Anna Chancellor "Sardines" atala
2013 A Touch of Cloth Hope Goodgirl 2 kapitulu
2011-2012 The Hour[12] Lix Storm 12 kapitulu
2011 Hidden Elspeth Verney 4 kapitulu
2011 Lewis Judith Suskin "The Gift of Promise" atala
2011 Waking the Dead Lucy Christie 2 kapitulu
2011 Hustle Wendy Stanton "Silent Witness" atala
2010 Miranda Helena "New Low" atala
2009-2010 Law & Order: UK Evelyn Wyndham 2 atal: "Honour Bound" eta "Anonymous"
2010 Silent Witness CS Karen Somerville 2 kapitulu
2008 Nire Family Zelda Nobbs "Cards on the Table" atala
2005-2007 Spooks Juliet Shaw 15 kapitulu
2006-2007 Suburban Shootout Diamond esku-ohea 11 atal
2006 Rebus Amanda MORRISON "Let It Bleed" atala
2003 Blue Dove Maria Bishop telesail txiki
2003 Fortysomething Estelle Slippery 6 atal - Hugh Laurierekin batera
2001 The Cazalets Diana Mackintosh 6 kapitulu
1999 The Vice Christina Weir medikua 5 kapitulu
1995-1997 Kavanagh QC Julia Piper 11 atal
1996 Cold Lazarus Anna Griffiths 3 atal - Frances de Tourrekin batera
1996 Karaokea - 2 kapitulu
1990-1996 Juppiter Moon Mercedes Page 47 kapitulu
1995 Pride and Prejudice Miss Bingley 6 kapitulu
1993 Comedy Playhouse Julia. "The Complete Guide to Relationships" atala
1993 Agatha Christie's Poirot Virginie Mesnard "The Chocolate Box" atala
1992 Inspektor Morse Sally Smith "Cherubim & Seraphim" atala
Urtea Izenburua Pertsonaia Oharrak
2022 La señora Harris va a París Lady Dant Lesley Manville, Isabelle Huppert, Jason Isaacs, Lambert Wilson eta Lucas Bravorekin batera
2015 This Beautiful Fantastic - Tom Wilkinson, Jessica Brown-Findlay, Andrew Scott, Jeremy Irvine eta Sheila Hancockekin batera
2013 How I Live Now Izeba Penn Saoirse Ronan, Tom Holland, Corey Johnson eta George MacKayrekin batera
2012 We'll Take Manhattan Lucie Clayton Peter Firth, Helen McCrory, Aneurin Barnard eta Fiona Buttonekin batera
2011 Hysteria Bellamy andrea Gemma Jones, Maggie Gyllenhaal eta Hugh Dancy-rekin batera
2010 More Afraid of You Lucy Laburra
2010 Critical Eye Laura Hugh Bonnevillerekin batera
2009 House Husbands Sandra John Hannah, Marsha Thomason eta Archie Panjabirekin batera
2008 Marple: Murder Is Easy Lydia Horton Shirley Hendersonekin batera
2007 Christmas at the Riviera Diane -
2007 St. Trinian's Bagstock andereñoa Rupert Everett eta Gemma Artertonekin batera
2007 Baker Street Irregular Irene Adler Jonathan Prycerekin batera
2006 The Secret Life of Mrs. Beethoon Elizabeth Dorling -
2006 Breaking and Entering Kate Jude Law, Robin Wright Penn, Ed Westwick eta Juliette Binochekin batera
2005 The Best Man Dana Stuart Townsend, Amy Smart eta Seth Greenekin batera
2005 Feeder Medikua -
2005 The Hitchhiker's Guide to the Galaxy Rontok questularra Zooey Deschanel, Mos Def, Warwick Davis eta Stephen Fryrekin batera
2004 Roman Road Maddy Bancroft -
2004 Agent Cody Banks 2 Lady Josephine Kenworth Frankie Muniz eta Keith Allenekin batera
2003 Nahasia - -
2003 The Dreamers Ama Eva Greenekin batera
2003 Doc Martin and the Legend of the Cloutie Nicky Bowden -
2003 What a Girl Wants Glynnis Payne Patrick Stewart, Amanda Bynes, Colin Firth eta Kelly Prestonekin batera
2002 Tipping the Velvet Diana Lethaby[13] Keeley Hawesekin batera
2001 Crush Molly Cartwright Andie MacDowell eta Imelda Stauntonekin batera
2000 Longitude Muriel Gould Jeremy Irons eta Michael Gambonekin batera
1999 Heart Nicola Farmer Christopher Eccleston eta Bill Patersonekin batera
1997 The Man Who Knew Too Little Barbara Ritchie Bill Murray, Peter Gallagher eta Alfred Molinarekin batera
1997 FairyTale: A True Story Peter Pan Peter O'Toolerekin batera
1994 Ellington Ally Stone -
1994 Princess Caraboo Mrs. Peake Phoebe Cates eta Jim Broadbentekin batera
1994 Staggered Carmen Svennipeg -
1994 Tom & Viv Emakumea Willem Dafoe, Miranda Richardson eta Rosemary Harrisekin batera
1994 Lau ezkontza eta hileta bat Henrietta "Duckface" Hugh Grant, Andie MacDowell, John Hannah eta Kristin Scott Thomasekin batera
1993 Century Emakumea Polizia Estazioan Clive Owen, Miranda Richardson eta Lena Headeyrekin batera
1989 Killing Dad or How to Love Your Mother Zerbitzaria -
Urtea Izenburua Oharrak
2005 A Waste of Shame: The Mystery of Shakespeare and His Sonnets Anne Hathaway - Rupert Graves, Tom Sturridge, Tom Hiddleston eta Indira Varma aktoreekin batera
Urtea Lana Pertsonaia Zuzendaria Antzokia
2011 The Last Of The Duchess - - Hampstead Theatre
2009 The Observer - - National Theatre
2008 Never So Good - - National Theatre
2006 Mammals Lorna - Osford Playhouse Theatre
2001, 2002 Boston Marriage - - Donmar theatre
1998 Black Comedy - - Comedy Theatre

Sariak eta hautagaitzak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Urtea Kategoria Saria Seriea/Obra Emaitza
2012 Actress supporting BAFTA saria The Hour Hautagaia[14]
1997 Best actress in a Supporting Role Laurence Olivier Theatre Saria - Hautagaia

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]