Edukira joan

Amado Lázaro

Wikipedia, Entziklopedia askea
Amado Lázaro
Bizitza
JaiotzaTolosa Okzitania1831ko abuztuaren 7a
Herrialdea Espainia
Heriotza1902ko ekainaren 8a (70 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakbideetako ingeniaria eta hirigilea
Jasotako sariak

Amado de Lázaro y Figueras (Tolosa Okzitaniakoa, 1831ko abuztuaren 7a - 1902ko ekainaren 8a) espainiar ingeniaria izan zen.[1]

1854an amaitu zuen Ubideetako eta Portuetako ingeniari karrera, eta lehen destinoa Gasteizen jaso zuen, eta, ondoren, Bizkaian. Bertan, inguru horretako herri-lanak ikuskatzeko zerbitzuaren arduraduna izan zen. Urte horretan bertan, Portugaleteko hiribildua zabaltzeko eta eraikitzeko proiektua egin zuen. Bermeoko, Lekeitioko eta Ondarroako portuak hobetzeko proiektuak ere agindu zitzaizkion, baita Bizkaiko portuen planoak egiteko ere. Amado Lázaro hamar urtez egon zen Bilboko itsasadarreko eta portuko obren buru.

Lehenengo ingeniari izaten jarraitu zuen, eta gero 2. mailako ingeniari buru, eta 1863an Tarragonako probintziako buru izatera pasa zen. Antza denez, bertakoa zen bere familia. 1867an Bartzelonan finkatu zuen bizilekua, Budako itsasargiaren eraikuntza gertutik zaintzeko.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Real Academia de la Historia. «Amado de Lázaro y Figueras».
Biografia
Espainia
Artikulu hau Espainiako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.