Edukira joan

Abdulhamid I.a

Wikipedia, Entziklopedia askea
Abdul Hamid I.a» orritik birbideratua)
Abdulhamid I.a


Otomandar Inperioko sultana

1774ko urtarrilaren 21a - 1789ko apirilaren 7a
Mustafa III.a - Selim III.a
Bizitza
JaiotzaTopkapı jauregia1725eko martxoaren 20a
Herrialdea Otomandar Inperioa
HeriotzaKonstantinopla1789ko apirilaren 7a (64 urte)
Hobiratze lekuaTomb of Abdul Hamid I (en) Itzuli
Heriotza modua: bihotz-gutxiegitasuna
Familia
AitaAhmed III.a
AmaRabia Şermi Kadin
Bikotekidea(k)
Seme-alabak
Haurrideak
LeinuaOsmanliar Dinastia
Hezkuntza
Hizkuntzakturkiera
Jarduerak
Jarduerakagintaria eta kalifa
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioaislama

Abdulhamid I.a ( 1725eko martxoaren 20a1789ko apirilaren 7a) Otomandar Inperioaren 27. sultana.

Ahmed III.aren (170330) semea izan zen, eta bere anaia Mustafa III.a (175774) oinordetu zuen 1774ko urtarrilaren 21ean, eta agintean egon zen 1789a arte.

Otomandar errege-etxeetan ohitura zen bezala, Abdulhamid giltzapetua egon zen bizitzako lehenengo 43 urteak, bere lehengusuek (Mahmut I.ak eta Osman III.ak) eta anaiak (Mustafa III.ak) agintzen zuten bitartean. Giltzapetua egon zen bitartean, bere amak (Rabia Semi-k) hezi zuen.

Anaia hiltzean, tronua oinordetu zuen eta baita Errusiaren aurkako gerra bat ere. Gerra hori otomandarrentzat kaltegarria izan zen, eta azkenean, Küçük Kaynarca-ko ituna sinatu behar izan zuten, Krimea, Moldavia eta Valakia galduz (1774).

Administrazioa, armada eta hezkuntza berritzen saiatu zen. Finantzak onbideratu zituen, jenizaroen errolda bat egin zuen, eta itsas armada hobetu zuen. Matxinada ugari gainditu zituen, batez ere, Egiptokoa (1786-87).

1787an berriro ekin zitzaion Errusiaren aurkako gerrari, baina oraingoan, Austriaren laguntzarekin. Suediak eta Prusiak gatazkan parte hartu bazuten ere, laguntza txikia eman zuten. Otomandarrek bolada batean gogor egin arren, 1788an Otxakov hiria galdu zuten. Lau hilabete geroago Abdul Hamid hil egin zen 64 urte zituela.

Nahiz eta porrot ugari izan zituen, otomandarrek estimu handia zioten Abdul Hamidi, bere izaera baketsu eta erlijiosoagatik. Hori dela-eta, "santu" ezizena irabazi zuen.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Abdulhamid I.a Aldatu lotura Wikidatan
  • Emazteak: Ayse Sine-perver, Haseki, Hatice Ruh-xa, Huma Xa, Ayse, Binnaz, Dilpezir, Mehtabe, Misl-i Na-yab, Mu'teber, Nevres, eta Mihriban
  • Semeak: Mustafa IV.a (180708), Mahmut II.a (180839), Murat, Nusret, Mehmet, Ahmet, eta Solima.
  • Alabak: Esma, Emine, Rabia, Saliha, Alimsah, Durusehvar, Fatma, Meliksah, Hibetullah eta Zekiye.