Edukira joan

Otomandar Dinastia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Osmanliar Dinastia» orritik birbideratua)
Otomandar Inperioaren armarria.
Tughraren idazkeran arabiar kaligrafiaren garapena erakusten duen animazioa. Kasu honetan Mahmut II.a sultanari dagokio.

Otomandar Dinastia edo Osmanen Etxeak (otomandar hitza Osman izenetik datorrelarik) Otomandar Inperioa gobernatu zuen 1281etik 1923raino, Osman I.arekin hasiz (bere aita zen Ertuğrul kontatu gabe), dinastia bera 1383 arte aldarrikatu ez zen arren, Murad I.ak bere burua sultan izendatu zuenean. Hori baino lehen, tribu-dinastia Söğüt bezala ezagutua izango zen ziur asko, baina turkieraz Osmanli bezala berrizendatua izan zen Osman I.aren omenez, otomandar gisa erabiltzen den forma euskara batuan.

Sultana zen inperioko errege eta gobernari bakarra, ofizialki behintzat. Titulu asko zituen, Osmanen Etxeko Subiranoa, sultanen sultana, kanen kana kasu, eta, 1517tik aurrera "fededunen komandantea" eta "Unibertsoko Jaunaren profetaren (Mahoma) oinordekoa, hau, da, kalifa, eta Inperioak kaliferria esan nahi zuen, Estatu Islamiarra.

Nabarmendu beharra dago lehen gobernariek sekula ez zutela euren burua sultan deitu, baizik eta bey.

Dinastiako gobernarien zerrenda

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Gobernari aurre otomandarrak
Suleiman (-1227) (bey)
Ertugrul (1227-1281) (bey)
Gobernari otomandarrak
Osman I.a Gazi (12811326) (bey)
Orhan I.a Gazi (13261359; bey) Ibrahim I.a (16401648)
Murad I.a "jainkotiarra" (13591389; Sultana 1383tik) Mehmed IV.a (16481687)
Bāyāzīd I "Tximista" (13891402) Suleiman II.a (16871691)
Interregnoa (Fetret Devri) edo Triunbiratua (1402-1413) Ahmed II.a (16911695)
Mehmed I.a Çelebi (14131421) Mustafa II.a (16951703)
Murad II.a (14211444) (14461451) Ahmed III.a (17031730)
Mehmed II.a "Konkistatzailea" (14441445, 14511481) Mahmud I.a (17301754)
Bāyāzīd II (14811512) Osman III.a (17541757)
Selim I.a (15121520; 1517tik aurrera kalifa) Mustafa III.a (17571774)
Suleiman Bikaina edo "Legegilea" (15201566) Abd-ul-Hamid I.a (17741789)
Selim II.a (15661574) Selim III.a (17891807)
Murad III.a (15741595) Mustafa IV.a (18071808)
Mehmed III.a (15951603) Mahmud II.a edo Mahmut II.a (18081839)
Ahmed I.a (16031617) Abd-ul-Mejid (18391861)
Mustafa I.a (16171618) Abdul Aziz (18611876)
Osman II.a (16181622) Murad V.a (1876)
Mustafa I.a (16221623) Abdul Hamid II (18761909)
Murad IV.a (16231640) Mehmed V.a (Reşad) (19091918)
Eskuinean jarraitzen du Mehmed VI.a (Vahideddin) (19181922)
Osmanen Etxeko Buruak Inperioaren ondoren
Abdul Mejid II.a (1926-1944; soilik Kalifa bezala)
Ahmed IV.a Nihad (1944-1954)
Osman IV.a Fu'ad (1954-1973)
Mehmed Abd-ul-Aziz II.a (1973-1977)
Ali Vâsib (1977-1983)
Mehmed VII.a Orhan (1983-1994)
Ertuğrul Osman V (1994-2009)

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]