1981eko Irlandako gose greba
1981eko Irlandako gose greba Ipar Irlandako gatazka garaian irlandar errepublikar presoek burututako protestaldien ondorioz bututako gose-greba bat izan zen. Protestaldi hau 1976an Britainiar Gobernuak irlandar preso errepublikarrei Kategoria Bereziaren Estatusa ukatu zienean Burusien protesta delakoarekin hasi zen. 1978an euren pisontziak hustutzen ari zirela preso batzuk erasotuak izan zirenean, protesta Protesta zikina deitzera iragan zen, honetan presoak euren buruak garbitzeari uko egin eta beren espetxe geletako hormak euren gorotzez estali zituzten. 1980an 53 egun iraun zituen gose greba batean parte hartu zuten.[1]
1981ean bigarren gose greba bati ekin zioten eta laisterrera irlandar presoak eta Erresuma Batuko Margaret Thatcher lehen ministroaren arteko norgehiagoka batean bilakatu zen. Gose greba honetan zehar grebalarietako bat zen Bobby Sands presoa Erresuma Batuko Parlamenturako legebiltzarkide hautatu zuten, honek mundu osoko hedabideen berehalako jakinmina piztu zuelarik.[2] Behin hamar preso hil ondoren, gose grebaren deialdia bertan behera utzi zen. Sands bera hildakoen artean zegoen eta bere hiletara 100.000 pertsona inguru bertaratu ziren. Gose grebak irlandar nazionalismoaren politika erradikalizatu zuen eta ordurarte gutxiengoan zegoen Sinn Féin alderdia, Ipar Irlandan indar politiko garrantzitsua izatera igaro zen.[3]
Gose greban zehar hildako presoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1981eko udarako jada honako 10 gose grebalari hauek hil ziren:
Izena | Talde armatua | Jaiolekua | Gose grebaren hasiera | Heriotzaren data | Gose greban iraundako egunak |
---|---|---|---|---|---|
Bobby Sands | IRA | Newtownabbey | martxoaren 1a | maiatzaren 5a | 66 egun |
Francis Hughes | IRA | Bellaghy | martxoaren 15a | maiatzaren 12a | 59 egun |
Raymond McCreesh | IRA | Camlough | martxoaren 22a | maiatzaren 21a | 61 egun |
Patsy O’Hara | INLA | Derry | martxoaren 22a | maiatzaren 21a | 61 egun |
Joe McDonnell | IRA | Belfast | maiatzaren 8a | uztailaren 8a | 61 egun |
Martin Hurson | IRA | Cappagh | maiatzaren 28a | uztailaren 13a | 46 egun |
Kevin Lynch | INLA | Dungiven | maiatzaren 23a | abuztuaren 1a | 71 egun |
Kieran Doherty | IRA | Belfast | maiatzaren 22a | abuztuaren 2a | 73 egun |
Thomas McElwee | IRA | Bellaghy | ekainaren 8a | abuztuaren 8a | 62 egun |
Michael Devine | INLA | Derry | ekainaren 22a | abuztuaren 20a | 60 egun |
Patologiako jatorrizko agiriak grebalarien heriotza "euren buruei behartuaraziko gosez" izan zela erregistratu zuten. Gerora aipu hori moldatua izan zen eta gose greban parte hastu zuten senitartekoen protesten ondorioz soilik "gosez" hil zirela berridatzi zen. Aldiz forenseek "euren buruei behatuarazitako gosez" berediktua mantendu zuten.[4]
Beste gose grebalariak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Nahiz eta gose greban zehar hamar gizonek bizia galdu izan, beste hamairuk protesta hura hasi baina osasun arazo edo euren senideen eskaeren bitartez erretiratuak izan ziren. Haietako askok gerora ere, iragandako gose grebaldiaren eraginez ondorio ezberdinak jasan izan dituzte: bai liseriketa arazoak, bai eta ikusmen edota ezintasun fisiko nahiz neurologikoak ere.[5][6]
Izena | Talde armatua | Gose grebaren hasiera | Gose grebaren amaiera | Gose greban iraundako egunak | Erretiratzeko arrazoiak |
---|---|---|---|---|---|
Brendan McLaughlin | IRA | maiatzaren 14a | maiatzaren 26a | 13 egun | Ultzera zulatua eta hesteetako odoljarioa |
Paddy Quinn | IRA | ekainaren 15a | uztailaren 31a | 47 egun | Senideek erretiratua |
Laurence McKeown | IRA | ekainaren 29a | irailaren 6a | 70 egun | Senideek erretiratua |
Pat McGeown | IRA | uztailaren 9a | abuztuaren 20a | 42 egun | Senideek erretiratua |
Matt Devlin | IRA | uztailaren 14a | irailaren 4a | 52 egun | Senideek erretiratua |
Liam McCloskey | INLA | abuztuaren 3a | irailaren 26a | 55 egun | Bere senideek konorterik gabe gelditu ezkero erretiratu egingo zutela esan zuten |
Patrick Sheehan | IRA | abuztuaren 10a | urriaren 3a | 55 egun | Gose grebaren amaiera |
Jackie McMullan | IRA | abuztuaren 17a | irailaren 3a | 48 egun | Gose grebaren amaiera |
Bernard Fox | IRA | abuztuaren 24a | irailaren 24a | 32 egun | Giltzurrun hutsegitea |
Hugh Carville | IRA | abuztuaren 31a | urriaren 3a | 34 egun | Gose grebaren amaiera |
John Pickering | IRA | irailaren 7a | urriaren 3a | 27 egun | Gose grebaren amaiera |
Gerard Hodgkins | IRA | irailaren 14a | urriaren 3a | 20 egun | Gose grebaren amaiera |
James Devine | IRA | irailaren 21a | urriaren 3a | 13 días | Gose grebaren amaiera |
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ The Hunger Strike of 1981 - A Chronology of Main Events. CAIN. 2007ko maiatzaren 26a. (Ingelesez)
- ↑ Remembering Bobby Sands. David McKittrick. The Independent. 2006ko maiatzaren 5a.
- ↑ Provos The IRA & Sinn Féin. Taylor, Peter. Bloomsbury Publishing. 1997. 251–252 orrialdeak. isbn = 0-7475-3818-2 (Ingelesez)
- ↑ Suicide and Self-Starvation. O'Keeffe, Terence. 1984. Philosophy. 59. bilduma, 229. zbk. 349–363 orrialdeak. 10.1017/S0031819100069941 agiria. (Ingelesez)
- ↑ Hunger striker in fight for sight. Allison Morris. The Irish News. 2006ko urriaren 6a. (Ingelesez)
- ↑ Ex-IRA hunger striker criticises 'celebrations'. Tom Peterkin. The Daily Telegraph. 2006ko urriaren 7a. (Ingelesez)
Ikus gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bilbiografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1981eko Irlandako gose grebari buruzko webgunea (Ingelesez)
- Bobby Sands fundazioa (Ingelesez)