África de las Heras
África de las Heras | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | África de las Heras Gavilán |
Jaiotza | Ceuta, 1909ko apirilaren 27a |
Herrialdea | Espainiako Bigarren Errepublika Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna |
Heriotza | Mosku, 1988ko martxoaren 8a (78 urte) |
Hobiratze lekua | Khovanskoye Cemetery (en) |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Giovanni Antonio Bertoni (en) Felisberto Hernández |
Bikotekidea(k) | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | espioia |
Jasotako sariak | |
Zerbitzu militarra | |
Parte hartutako gatazkak | Ekialdeko Frontea Bigarren Mundu Gerran |
África de las Heras (Ceuta, 1909ko apirilaren 27a - Mosku, 1988ko martxoaren 8a) espainiar espioia izan zen. Madrilen egin zituen ikasketak, baina 1923an Melillara joan behar izan zuen, hara bidali baitzuten bere aita, zigortuta, ideia liberalak zituelako eta Primo de Riveraren aurka zegoelako. 1932an, Madrilen, ehundegi batean hasi zen lanean, Espainiako Alderdi Komunistako kide egin zen, eta Asturiasko meatzarien matxinadan parte hartu zuen. Espainiako Gerra Zibilean, Espainiako espioi sobietarren buru Alexandr Orloven gidaritzapean aritu zen. Dirudienez, Leon Trotski buruzagi boltxebikearen atxiloketan parte hartu zuen, hura Mexikon zela, Stalinek deportaturik. 1939-1941 bitartean, Moskura joan zen, eta Errusiako Espioi Zerbitzu Federalaren aginduetara jarri zen, Maria Pavlovna izena hartuta. Bigarren Mundu Gerraren ondoren, Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuneko Segurtasun Komisariotzako kide gisa, atzerrira bidali zuten, Patria izena hartuta. Berlinen izan zen, Parisen, Espainian eta Uruguain. Azken herrialde horretan jarri zen bizitzen, eta legez kanpokoen (babes diplomatikorik gabeko espioiak) taldearen arduradun izendatu zuten Hispanoamerika eta Europarako. 1956an Giovanni Antonio Bertonirekin ezkondu zen, Moskuko buruzagiek hala aginduta. Senarra hil zenean, Errusiara itzuli zen.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.