Edukira joan

Yolanda Vargas Pozo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Inprimatzeko bertsioa dagoeneko ez dago onartuta, eta baliteke errepresentazio erroreak izatea. Egunera itzazu zure nabigatzaileko laster-markak, eta horren ordez erabil ezazu nabigatzaileko inprimatze funtzio lehenetsia.
Yolanda Vargas Pozo

Bizitza
JaiotzaTolosa1954ko maiatzaren 4a (70 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakigerilaria
Yolanda Vargas

Yolanda Vargas Pozo (Tolosa, Gipuzkoa, 1954ko maiatzaren 4a) igerilaria, Espainiako txapeldun izan zen 1970ean, 100 metro bizkar proban gazte mailan. Tolosako aurreneko emakume irabazlea izan zen. Sortu berria zen Tolosa CF klubeko igeriketa sailean parte hartu zuen eta konpetizioan aritu zen, emakumeek konpetitzea ia ezinezkoa zen garai batean.[1]

Bizitza

Yolanda Vargas Pozo Tolosan jaio zen 1954ko maiatzaren 4an. Hamaika urterekin igeriketan hasi zen Tolosako lehen igerilekuan, Berazubin. Oso gazte hasi zen lanean lantegi batean, hamabost urte besterik ez zituela. Adin horretan bere igeriketa kideek entrenatzen eta ikasten zuten bitartean Yolandak bere denbora Vascosobresen eta entrenamenduen artean banatzen zuen. Bederatzi urtez aritu zen enpresa horretan lanean. Igerilai bezala ibili ondoren, entrenatzaile bezala ere aritu zen 10 urtez Igarondoko klubean eta igeriketa epaile gisa txapelketa askotan parte hartu zuen. Gaur egun jubilatuta dago.

Igerilari ibilbidea

Berazubiko igerilekua pribatua zen, Yolanda langile klaseko familia bateko alaba zenez, garestiegia zen amiliarentzat. Igerilekua ireki eta bigarren urtera lortu zuen bonua erostea baina igeriketa klaseak ezin izan zituen ordaindu. Horregatik, harmailetan eseri eta Ignacio Egea igeriketa irakasleak ikasleei ematen zizkien azalpenak entzuten zituen eta gero bere kasan praktikan jartzen zituen entzundakoak. Egeak igerian ikusi zuen eta taldean sartzeko aukera eman zion.[2]

Lorpenak

Lehiatzen hasi zenean, Infantil mailan Espainako txapelketan 5.a gelditu zen. 1970ean gazte mailan Torrenten (Valentzia) jokatu zen Espainako Txapelketan garailea izan zen 100 metro bizkar proban. Hortik aurrera txapelketa askotan parte hartu zuen: Gipuzkoakoak, Euskadikoak (orduan Vasco-Navarro deitzen zen), Espainiakoak, Kantauriko Jokoak, Euskal selekzioarekin beste komunitateekin aurka... 21 urte arte igeri egiten jarraitu zuen, ibilbide horretan ehundik gora kopa eta domina lortu zituen.

Erreferentziak

  1. ««Espainia osoan zehar bidaiatzeko aukera izan nuen igeriketari esker» -» Tolosaldeko ataria (Noiz kontsultatua: 2021-02-11).
  2. (Gaztelaniaz) «Yolanda, eternamente...» El Diario Vasco 2020-10-28 (Noiz kontsultatua: 2021-03-03).

Kanpo estekak