Zita Luccakoa
Zita Luccakoa | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Monsagrati (en) eta Succisa (en) , 1218 |
Herrialdea | Luccako Errepublika |
Heriotza | Lucca, 1278ko apirilaren 27a (59/60 urte) |
Hobiratze lekua | Basilica of San Frediano (en) |
Jarduerak | |
Jarduerak | etxeko langilea |
Santutegia | |
Apirilaren 27 | |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | Erromatar Eliza Katolikoa |
Santa Zita edo Zita Luccakoa (Monsagrati, Luccako Errepublika, 1218 – Lucca, Luccako Errepublika, 1278ko apirilaren 27a) etxeko langile italiarra izan zen. Erromatar Eliza Katolikoak kanonizatuta, Lucca hiriko zaindaritzat hartzen da.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Monsagrati herrian jaio zen (egungo Luccako probintzian)[1] familia pobre batean. Hamabi urte zituela Lucca hiriko Fatinelli familiaren etxean zerbitzatzera sartu zen. Laster lortu zuen familiaren estimua etxeko lanetan egindako arduragatik, baita pobreen estimua eskuzabaltasun eta karitateagatik.
Fatinellitarren etxean hil zen 1272ko apirilaren 27an. Zitarekiko estimua hain zen handia non San Frediano basilikan lurperatu zuten, Lucca hirian. Zitaren gorputz usteldugabeak basilikan horretan dago, eta erromerien objektu da.
Luccan izan zuen garrantzia hain zen handia, non hiriari berari Santa Zita deitzen zitzaion batzuetan. Dantek, Jainkotiar komedian, Luccako magistratu zahar bati erreferentzia eginez, «Zita doneko zaharretatik bat» deitu zion[2].
Kanonizazioa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Inozentzio XII.ak kanonizatu zuen 1696an. Etxeko langileen zaindari izendatu zuen Pio XII.ak, eta gaur egun okinen zaindaria ere bada. Santa Zita eguna apirilaren 27an ospatzen da[1].
2022an, Ameriketako Estatu Batuetako Eliza Episkopalianoaren egutegi liturgikoan ere sartu zen ofizialki[3].
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b (Ingelesez) Jones, Terry. «Zita» Patron Saints Index jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2007/03/06).
- ↑ Alighieri, Dante. (1985). Jainko antzerkia. Bilbo: Igarri, 79 or..
- ↑ (Ingelesez) «Authorize Lesser Feasts and Fasts 2022» Virtual Binder jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2022-09-13) (Noiz kontsultatua: 2024-05-30).