Edukira joan

Suabia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Suabia (eskualde historikoa)» orritik birbideratua)
Artikulu hau Alemaniako eskualde historikoari buruzkoa da; Bavariako eskualdeari buruzkoa beste hau da: «Suabia (Bavariako eskualdea)».
Suabia

Suabiaren kokapena egungo Alemaniaren mapan; gorria Baden-Württemberg estatuan dago, eta urdina Bavarian.
Geografia
Hiriburua
48°24′0″N 10°0′0″E
Administrazioa
Demografia
Erabilitako hizkuntzak
Bestelako informazioa

Suabia[1] (alemanez: Schwaben edo Schwabenland) Alemaniako hego-mendebaldeko eskualde historiko-kulturala da, Baden-Württemberg estatuaren ekialdea eta Bavariaren mendebaldea hartzen dituena.

1572ko mapa.

Antzina zeltak, sueboak, alamanak eta frankoak bizi izan ziren Suabian. IX. mendean dukerri bihurtu zen eta Erdi Aroko Alemaniako bost dukerri handietakoa izan zen. 1079tik 1268ra, Hohenstaufen etxearen mende izan zen, harik eta familia hura desagertu zenean dukerria barruti independenteetan bereizi zen arte.

Erdi Aroaren amaieran, Suabiako ligak sortu ziren, garrantzi handia izan zutenak; hiri handienek aitoren semeen eta dukeen aginpidea murrizteko ligak eratu zituzten, baina habsburgotarrek beste noble talde bat antolatu zuten, eta borrokak izan ziren bi ligen artean.

1389an ligak antolatzea debekatu bazen ere, 1488an Suabiako ligarik garrantzitsuena, Suabiako Liga Handia, eratu zen, salerosketa eta Suabiako barrutien arteko bakea sustatzeko; gudarostea, epaitegia eta konstituzio berezia zituen.[2]

Suabiako Liga Handia 1534an desegin zen katolikoen eta protestanteen arteko tirabiren ondorioz,[2] eta lurraldea bi alderditan banatua gelditu zen; alderdi protestantea, Württembergeko dukea buru zuena, eta katolikoa, Austriaren aliatua. Dukerria 1648ko Westfaliako bakearen ondoren desagertu zen.

1803an, Napoleondar Gerren ondoren, eskualdearen zati bat Bavariari eman zitzaion.

Alemania naziak Suabia Berria deitzen zuen Antartikako lurralde baten gaineko subiranotasuna aldarrikatu zuen.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Euskaltzaindia. 154. araua: Europako eskualde historiko-politiko nagusiak. euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2024-12-02).
  2. a b Swabia. britannica.com (Noiz kontsultatua: 2024-12-3).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]