Edukira joan

Saxoniako Hauteslerria

Wikipedia, Entziklopedia askea
Saxoniako hauteslerria» orritik birbideratua)
Saxoniako Hauteslerria
Kurfürstentum Sachsen
1356 – 1806
Monarkia feudala
Saxoniako hauteslerriko bandera

Saxoniako hauteslerriko armarria

     Saxoniako hauteslerria Germaniako Erromatar Inperio Santuan, 1648ko Westfaliako bakearen ondoan
Geografia
HiriburuaWittenberg (1356–1547)

Meissen (1423–64)

Dresden (1464–1806)
Historia
Sorrera, Urrezko Buldaren bidez1356ko urtarrilak 10
Erresuma bilakatu zen1806ko abenduak 20
Aurrekoa
Saxonia-Wittenbergeko dukerria
Ondorengoa
Saxoniako Erresuma

Saxoniako Hauteslerria (alemanez: Kurfürstentum Sachsen, Kursachsen), 13561806 bitartean, Germaniako Erromatar Inperio Santuko estatua izan zen.

1296an Saxoniako Dukerria desegin zen, Lauenburg eta Wittenbergeko etxeak betiko bereizi zirelarik. 1356an Karlos IV.a enperadoreak hautesle izateko eskubidea eman zion Wittenbergeko etxeari.

1422an ondorengorik gabe geratu zen Wittenbergeko etxea eta Frederiko I.a Wettingoaren eskuetara igaro zen dukerria. Saxonia izena Wettin etxearen lurraldeetara igaro zen (Leipzig-Osterland, Lusazia, Turingia). 1485ean, bi lerrotan banatu zen Wettin etxea: Albertarrak (ekialdeko lurrak) eta Ernestoarrak (mendebaldeko lurrak).

XVI. mendean Albertarrek eskuratu zuten hautesle titulua eta, Erreforma protestantearekin bat egin ondoren, lurrak kendu zizkieten Ernestotarrei Turingian eta Wittenbergen. Leipzig egin zuten hiriburu. Joan Jurgi I.a Saxonia-Eisenachekoak gidatu zituen alemaniar protestanteak Hogeita Hamar Urteko Gerran (1618-1648).

Ordutik aurrera, ordea, Brandenburg-Prusiako etxea hasi zen Alemanian nagusitzen, eta Polonian jarri zituen begiak Saxoniako etxeak. 1697an Poloniako errege egin zuten Frederiko Augusto I.a, eta etxe haren esku egon zen erreinua 1768 arte. 1806an konkistan hartu zuen Saxonia Napoleonek; Jenako guduaren ostean, Frederiko Augusto III.ak bakea sinatu zuen Napoleonekin eta honek, ordainetan, Saxoniako errege izendatu zuen.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]