Ferdinand von Richthofen
Itxura
(«Ferdinand Paul Wilhelm Richthofen» orritik birbideratua)
Ferdinand Paul Wilhelm Richthofen (Freiherr von Richthofen, Richthofengo baroia; Karlsruhe, 1833ko maiatzaren 5a - Berlin, 1905ko urriaren 6a) alemaniar geografo eta geologoa izan zen.
Dolomita Alpeetan eta Transilvanian jardun ondoren, Asia aldera joan zen 1860an, Alemaniako ekonomia-espedizio batean. Orduan, Zeilan, Japonia, Filipinak eta Java bisitatu zituen. 1863tik 1868ra, Kalifornian egon zen, eta, ondoren, Txina aldera joan zen. Han egin zituen lan aipagarrienak. Loess material geologikoa haizearen eraginez osatzen dela bereziki zehaztu zuen.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ferdinand von Richthofen |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.