Edukira joan

Oihane Hernandez

Wikipedia, Entziklopedia askea
Inprimatzeko bertsioa dagoeneko ez dago onartuta, eta baliteke errepresentazio erroreak izatea. Egunera itzazu zure nabigatzaileko laster-markak, eta horren ordez erabil ezazu nabigatzaileko inprimatze funtzio lehenetsia.
Oihane Hernandez
Bizitza
JaiotzaSopela2000ko maiatzaren 4a (24 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
euskara
Jarduerak
Jarduerakfutbolaria
Ibilbidea
Taldeak Urteak J G
Athletic Club Femenino B2015 / 20199210
Athletic Club2018 / 2023ko ekaina1093
futbol femeninoko Espainiako selekzioa2022ko urria /
Real Madrid Femeninoa2023ko iraila /
 
Posizio edo espezialitateaatzelaria
Altuera1,65±0,001 metro

IMDB: nm14403869 Twitter: oihane_08 Instagram: oihanee_11 UEFA: 250101500 Edit the value on Wikidata

Oihane Hernandez Zurbano (Sopela, Bizkaia, 2000ko maiatzaren 4a) bizkaitar futbolaria da, atzelari postuan aritu da. Historia egin du, 23 urterekin, Munduko lehen emakume futbolari txapeldunal izan baita.[1] Sopelarrak 2023ko Australia eta Zeelanda Berriko Munduko Txapelketa irabazi zuen Espainiako selekzioarekin, finalean Ingalaterra mendean hartuta 1-0 ko emaitzarekin.[2][3]

2019an hasi zen Lehen mailan Athletic taldean. 2023an Real Madridekin fitxatu zuen. Maila guztietan jokatu du Espainiako selekzioarekin (17 urtez azpiko, 19 urtez azpiko eta lehen mailako absolutuan).

2024ko Udako Olinpiar Jokoetan parte hartuko du.[4]

Futbolari ibilbidea

Athletic Club

2015ean Betiko Neskak izeneko taldetik Athletic futbol taldeko beheko mailetara pasatu zen,[5] guztira 92 partida eta 10 gol.[6] Lehen taldea 2018an sustatu zen. 2019ko urtarrilaren 5ean Athleticen lehen taldearekin egin zuen debuta.[7]

2020an kontratua berritu zuen hurrengo hiru denboraldietarako.[8] Emakumezkoen Lehen Mailako 33 partida jokatu zituen 2020-2021 denboraldian, eta guztira 2.571 minutu metatu zituen jokoan.[9] 34 partidetatik 30ean zelairatu zen eta aulkitik, hau da, joko erdian, hiru aldiz zelairatu zen. Hernández ekainaren 27an agertu zen ligan azken aldiz Athletic Club taldearekin, Deportivo de La Coruñaren aurka. Partida horretan, 79 minutu jokatu zituen, eta 3-0 irabazi. Guztira, defentsak gol bat markatu zuen denboraldi horretan, eta bi pase eman zituen. Gainera, jokalariak bost txartel hori jaso zituen. Kanpainaren lehen gola maiatzaren 9an iritsi zen, 2-1 irabazi zuen Real Sociedaden aurka. 2022-2023 denboraldian, Athletic Club taldearekin egin zuen azkenean, Hernándezek 17 partida jokatu zituen Emakumezkoen Lehen Mailan eta pase bat lortu zuen. Guztira 103 partida eta 3 gol egin ditu.

Real Madrid

2023ko ekainaren 30ean amaitu zitzaion Athletic taldearekin zuen kontratua eta doan joan zitekeen beste talde batera, loturarik ez baitzuen.[10] 2023ko uztailaren 3an, Real Madril CF taldeak iragarri zuen Ohiana Hernandez defentsa fitxatu zuela.[11]

Selekzioa

Espainiako selekzioarekin jokatzeko deia egin zioten. 2016-2017 urteko 17 urtez azpiko selekziaorekin 2. postua , txapeldunordeak izan ziren UEFAko Emakumezkoen Europako Txapelketan. UEFA 2018ko 19 urtez beherakoen Emakumezkoen Europako Txapelketan parte hartu zuen. 2022ko urriaren 7an egin zuen debuta Espainiako selekzio absolutuarekin, Suediaren aurkako lagunarteko partida batean.[12] 2023ko Munduko Koparako ere deitu zuten.[13]

Munduko Txapeldunak 2023

2023ko Emakumezkoen Munduko Futbol Txapelketan Espainiako selekzioaren partaide izan zen Australian eta Zeelanda Berrian. Espainiako emakume futbolariek bere historian lehen aldiz Munduko Txapeldunak izatea lortu zuten finalean Ingalaterrari irabazita. Jokalari hauexek izan ziren munduko txapeldunak: finalean jokatu zuten Cata Coll, Ona Batlle, Irene Paredes, Laia Codina (73. min, Ivana Andrés), Olga Carmona; Teresa Abelleira, Aitana Bonmati; Jenni Hermoso, Alba Redondo (60. min, Oihane Hernandez), Mariona Caldentey (90. min, Alexia Putellas) eta Salma Paralluelo; baita Rocío Gálvez, María Pérez Rabaza, Esther González, Athenea del Castillo, Eva Navarro, Enith Salón, Irene Guerrero, Misa Rodriguez eta Claudia Zornoza ere.[14][2][3]

Munduko kopetako partaidetzak

Titulua Herrialdea Emaitza
2023ko Munduko Kopa

Australia|Australia  Zeelanda Berria Zeelanda berria

Txapeldunak 1-0

Taldeak

Taldea Herrialdea Urtea
Athletic Club Euskal Herria 2018-2023
Real Madrid CF Espainia 2023-...

Palmaresa

Nazioarteko tituluak

Titulua Taldea Herrialdea Urtea
Europako UEFA 19 urtez azpikoa Txapelketa Espainiako 20 urtez azpiko selekzioa Suitza Suitza 2018
Munduko Kopa Espainiako selekzio absolutua Australia Australia

Zeelanda Berria Zeelanda Berria

2023

Estatistikak

Taldea Maila Denboraldia Liga Kopa Guztira
JP G JP G JP G
Athletic Club B
Euskal Herria
2.a 2015/16 24 3 1 0 25 3
2016/17 16 3 4 0 20 3
2017/18 24 3 4 1 28 4
2018/19 16 0 3 0 19 0
Athletic
Euskal Herria
1.a 5 1 0 0 5 1
2019/20 17 0 3 0 20 0
1.a 2020/21 33 1 0 0 33 1
1.a 2021/22 23 0 1 0 24 0
1.a 2022-23 25 1 2 0 17 1
Real Madrid CF
Espainia
1.a 2023-2024

Aintzatespenak

2023ko abuztuan Oihane Hernandezi, Munduko futbol txapelduna izan den lehen bizkaitarrari, omenaldia egin zioten bere herrian, Sopelan. Ekitaldi horretan parte hartu zuten: Udal Korporazioko kideak eta aurretik egon den futbol taldeko partaideak (Ugeraga, Betiko neskak, Athetic). Athleticeko Naroa Uriarte, Sara Ortega (futbolaria) eta Bibiane Schulze taldekide ohiez gain, Jose Angel Iribar Athleticeko mitoa egon zen Hernández omentzeko.[15]

Erreferentziak

  1. (Gaztelaniaz) Martín, Verónica Gómez,Iván. (2023-08-20). «Oihane Hernández hace historia: es la primera bizkaina campeona del mundo de fútbol» cadena SER (Noiz kontsultatua: 2023-09-05).
  2. a b «Irene Paredes eta Oihane Hernandez, munduko txapeldunak Espainiako selekzioarekin» EITB 2023-08-20 (Noiz kontsultatua: 2023-08-20).
  3. a b (Gaztelaniaz) Asenjo, Isaac. (2023-08-20). «Una España Mundial para la eternidad» El Correo (Noiz kontsultatua: 2023-09-05).
  4. «Olinpiar Jokoetan 43 euskal herritarrek parte hartuko dute» Berria 2024-07-24 (Noiz kontsultatua: 2024-07-24).
  5. (Gaztelaniaz) Gómez, Verónica. (2023-08-16). «"Apuntaba maneras, era muy potente a nivel físico": así fueron los inicios de Oihane Hernández como futbolista del Betiko» cadena SER (Noiz kontsultatua: 2023-09-05).
  6. «El Athletic blinda a su joven promesa Oihane Hernández» Diario AS 2020-04-15.
  7. Athletic. Oihane Hernandez. (Noiz kontsultatua: 2020ko martxoaren 17a).
  8. (Gaztelaniaz) Jiménez, Mayca. (2020-04-15). «El Athletic blinda a su joven promesa Oihane Hernández» Diario AS (Noiz kontsultatua: 2023-09-05).
  9. «OIHANE: Oihane Hernández Zurbano (Defensa) / Jugadora Fútbol Femenino» www.txapeldunak.com.
  10. (Gaztelaniaz) «El Real Madrid ata a Oihane Hernández» MARCA 2023-04-17 (Noiz kontsultatua: 2023-09-05).
  11. «El primer fichaje del Real Madrid es Oihane Hernández» Relevo 2023-07-03.
  12. «Oihane Hernández - Athletic Club defender» ESPN.
  13. «OFICIAL | Estos son los dorsales que lucirán las internacionales para el Mundial de Australia y Nueva Zelanda | www.rfef.es» Web oficial de la Real Federación Española de Fútbol..
  14. (Gaztelaniaz) Romero, Fernando. (2023-08-20). «Ante el partido de sus vidas: las 23 jugadoras de La Roja» El Correo (Noiz kontsultatua: 2023-08-28).
  15. (Gaztelaniaz) González, Laura. (2023-08-24). ««El gesto desafortunado de Rubiales no debería de manchar el resultado»» El Correo (Noiz kontsultatua: 2023-09-11).

Kanpo estekak