Agurea eta itsasoa
Agurea eta itsasoa | |
---|---|
Datuak | |
Idazlea | Ernest Hemingway (1951) |
Argitaratze-data | 1952 |
Generoa | Eleberria |
Jatorrizko izenburua | The Old Man and the Sea |
Hizkuntza | ingelesa |
Argitaletxea | Charles Scribner's Sons (en) |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
OCLC | 232125095 |
Euskaraz | |
Izenburua | Agurea ta Itxasoa / Agurea eta Itsasoa |
Itzultzailea | Anjel Goenaga / Joxemari Iturralde |
Argitaratze-data | 1963 / 1990 |
Agurea eta itsasoa (ingelesez The Old Man and the Sea) Ernest Hemingway idazle estatubatuarrak idatzitako eleberria da. Kuban idatzi zuen 1951n eta 1952an argitaratu zen. Ernest Hemingwayren azken fikziozko lana izan zen, baita entzutetsua ere. Liburuak 1953an Pulitzer Saria jaso zuen.
Argudioa erraza da: Kubako arrantzale zahar batek (Santiago) borroka luzea edukiko du oso arrain handi batekin. XX mendeko fikziozko liburu garrantzitsuenetarikotzat hartzen da.
Liburua askotan zinemaratu da. Filmik ezagunena John Sturgesek 1958an zuzendutakoa izenburu berdineko filma da, Spencer Tracy antzezlea Santiagoren papera jokatzen.
Euskarazko bertsioak
1960ko abuztuaren 21ean, Ernest Hemingway-k Agurea eta itsasoa eleberria euskaratzeko baimena eman zion Jose Artetxeri. Liburuaren hitzaurrean kontatzen du Artetxek idazle estatubatuarrarekin izandako enkontrua, nola egon zen hura zezenketetatik itzuli zain eta nola gerturatu zitzaion Donostiako Maria Cristina hotelean. Asmoa azaldu zionean, euskaraz zelako, adierazi ziola eskubideengatik ezer kobratuko. 1963an argitaratu zen Anjel Goenagak itzulitako eleberria.[1]
Euskaraz bi bertsio daude, beraz. Bata, aipatutako Anjel Goenagak itzulia eta Itxaropena argitaletxeak argitaratua 1963an, Kuliska Sorta bilduman. Bigarrenik, 1990ean Elkarrek bigarren itzulpena argitaratu zuen, Joxemari Iturraldek egindakoa.
Zinema
- The Old Man and the Sea (1958)
Erreferentziak
Kanpo estekak
- [1] Susa argitaletxearen webgunean.
Artikulu hau literaturari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |