Edukira joan

Patxi Buldain

Wikipedia, Entziklopedia askea
Marklar2007 (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 19:26, 22 urtarrila 2024
(ezb.) ←Bertsio zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb.) | Bertsio berriagoa→ (ezb.)
Patxi Buldain
Bizitza
JaiotzaUharte, 1927
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
HeriotzaUharte2024ko urtarrilaren 21a (96/97 urte)
Hezkuntza
HeziketaGrande Chaumière Akademia
Hizkuntzakgaztelania
frantsesa
Jarduerak
Jarduerakeskultorea eta margolaria

Francisco Buldain Aldabe (Iruñea, 1927 - Uharte, 2024ko urtarrilaren 21a) Euskal Herriko margolaria zen. Artista plastikoa zen. Abenturaz betetako bizitza izan zuen, polizoi Ameriketara joana, erbesteratua, Parisen pinturaren abangoardia ezagututakoa, eta goi mailako margolari izana. Frankismoa bukatu eta gero Euskal Herrira itzuli eta Uharten kokatu zuen tailerra. 2024 urtearen hasmentan, etxean erorikoa izan eta handik bi astera hil zen.

Hark esaten du “ez dakit zergatik egin nintzen artista, beharbada beharrizanak bultzatuta. Umetan eskailerako hormetan egin nituen marrazkiak eta bizilagunak marrazki horiekin pozik egoten ziren”. 1948an Frantzian erbesteratu zen, gudarosteari uko egin ostean. Deigarri iruditu zitzaion nolakoa zen jendea; oso erromantikoa zen, ez zuen hitz egiten diruari buruz, eta guda ahaztu nahi zuen. Anarkisten artean egon zen eta haien gauza asko ikasi zituen; haren bizitza askeago izan zen harreman horiei esker.

Parisen bizi zen eta Manet, Cézanne, Matisseren jatorrizko lanak ikusi ahal zituen. Albert Camus eta Sartre ere ezagutu zituen. Ikasketa artistikoan hasi zen Grande Chaumière Academian (Paris), eta han bertan eskegi zituen margolanak lehen aldiz. Picassoren Academian bertan erakusketa batean ere parte hartu zuen. 1969an Iruñean lehen erakusketa egin zuen baina ez zuen margolan bakar bat saldu. Bigarrenean, berriz, margolan batzuk saldu zituen. 1972an Frankismoaren bukaera oso hurbil zegoen, eta odol-deliturik ez zuenez, Uhartera etorri zen bizitzera.[1]

1990eko hamarkadaren hasieran Patxi Buldainek bere lantegia Uharten jarri zuen, Arga ibaiaren ondoan. Lantegia baratze eta sagarrondoz inguratuta dago. Buldainek berak egin zuen eraikin hori eta “ Sagarrondoaren Monasterioa” izena jarri zion.

1955etik gaur egun arte, artistak bere sortzeko askatasun osoa eta bere esperimentaziorako grinak irudikatu ditu margolanetan, eskulturan, irarlanetan edo lan grafikoan. Buldainen lana bere irudimenean oinarritzen da. Azpimarratzen du “gauza bera aldi askotan egiteak nazkatu egiten nau”.

Epe honetan bere margolaritza etengabeko bilaketa izan da. “Ezin naiz geldirik geratu, ikertzen eta sortzen jarraitu beharra dago, pinturak berak forma berrietara narama” adierazi du artistak”. Horregatik, hainbat teknika eta material erabiltzen ditu:

  • Oihal gaineko olioa
  • Somierretan iltzatua
  • Ohiko teknika
  • Milaka puntu txikien bidezko teknika
  • Haitzurdina, xafla, burdina, olioa

Egilearen hainbat lan: La Parada, Mademoiselle de Huarte, Desnudo sentado, Femme de Ménage, Repos sur la Côte d´Azur, Sagrada Primavera, Ciencia Astronáutica, Perfil eta La Marcha.

Uharte Buldain Fundazioa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere lanak Paris, Granada eta Nafarroako museoetan daude ikusgai. Beste batzuk munduan barreiaturik daude, bilduma pribatuetan. Gainera, Uharte Buldain Fundazioa 2003ko sortu zen Uharteko Udalaren eta Buldainen familiaren erabakiaren bidez. Zoritxarrez, 2012an egitasmo hori bertan behera geratu zen eta ondotik bere lanek ez daude inon ikusgai.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]