Warren Buffett
Warren Edward Buffett (1930eko abuztuaren 30a, Omaha, Nebraska) estatubatuar inbertsore, enpresari eta filantropo edo gizazalea da, Berkshire Hathaway konpainiaren akziodun nagusia ere bada. Munduko inbertsore arraskastatsuentzat jo izan ohi da. 52 mila milioi dolar inguruko dirutza pertsonala du, 2008ko otsailaren 11an Forbes ekonomia aldizkariak munduko pertsonarik aberatsenaren postuan jarri zuen, halere urte hartako irailaren 17an Bill Gatesek postu hori bereganatu zuen. 2010ean Forbes aldizkariaren arabera Buffett sailkapen horretako hirugarren postuan kokatzen zen, aurretik, lehenbiziko postuan Carlos Slimm, eta bigarren postuan Bill Gates zeudelarik.
Sarritan Omahako orakulua ezizenez ezaguna da. Buffett bere inbertsio balorearekiko duen atxikimenduarengatik ezaguna da, baita estura edo austeritate pertsonalaren inguruko bere filosofiarengatik ere, nahiz eta dirutza izugarri handiaren jabe izan. Bere urteko soldata 2006ean 100.000 dolar inguruko izan zen, kopuru hau beste konpainia batzuetako goi-zuzendarien soldatak baino askoz baxuagoa da. 1958an Omahan 31.500 dolarren truk erosi zuen etxe berberean bizi da, etxebizitza honen gaur egungo balioa 700.000 dolarretara igo delarik.
Buffett filantropo ezaguna izateagatik ere ezaguna bada. 2006an bere dirutza karitatea egiteko lagako zuela iragarri zuen; dirutza honetako %99a Bill eta Melinda Gates Fundaziora joan delarik. 2007an Time aldizkariko munduko 100 pertsona eragingarrienen sailkapenean ezarri zuen. Buffet Grinnell Collegeko Sindikoen Elkargoko kidea ere bada.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Warren Buffett |
- Berkshire Hathaway konpainiaren webgunea (Ingelesez)