Edukira joan

Wacoko setioa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Wacoko setioa
Irudia
Map
Motagatazka
setio
religious persecution (en) Itzuli
Denbora-tarte1993ko otsailaren 28a - 1993ko apirilaren 19a
KokalekuMount Carmel Center (en) Itzuli
HerrialdeaAmeriketako Estatu Batuak
Pertsona hilak86

Wacoko setioa 1993ko otsailaren 28tik apirilaren 19ra AEBetako Texas estatuko Waco hiritik hurbil dagoen Mount Carmel Center kokalekuan jazotako setio bat izan zen.

AEBetako FBI eta ATFeko agenteek eta Texas eta Alabamako Goardia Nazionaleko soldaduek 59 egunez bertan gotortuak zeuden Davidiar sektako kideak setiatu zituzten, aurrez, otsailaren 28an ATFeko agente batzuk jabetzan ustez zeuden arma batzuk atzemateko asmoz burututako serakadan tiroketa jazo eta ATFeko 4 agente eta 5 davidiar hil ziren. Apirilaren 19an azken erasoa jazo zenerako, kokaleku osoa sutan kiskali zen, bertan zeuden 72-86 inguru gizon, emakume eta haurrak hil zirelarik, sektako burua zen David Koresh barne.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]