Uztailaren 30
Itxura
Uztailaren 30a gregoriotar egutegiaren urteko berrehun eta hamaikagarren eguna da, 212.a bisurteetan. 154 egun falta dira urtea amaitzeko.
Daturen bat falta bada, urtearen lotura jarraitu han sartzeko.
Gertaerak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskal Herria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1522 – Kasedako bost nafar tortura zigorrera kondenatu zituzten gaztelarrek. Nafarroako Erresuma berreskuratzeko ahaleginaren porrotarekin, errepresio bortitza aplikatu zuten lurraldean. Nafarroako errege-erreginak heretikotzat zituztenez, euren defentsan altxatako oro ere heretikoa zela ebatzi zuten.
- 1975 – Poliziak Josu Mujika Aiestaran ETAko kidea hil zuen Madrilen.
- 2006 – Istiluak Algortako jaietan, bi koadrillen arteko liskarrean, kalte material handiak izan ziren Algortako metro geltokian.
- 2009 – 2 goardia zibil hil ziren ETAk Calviàn patruila auto bati lapa-bonba jartzean.
Mundua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- K. a. 49 – Ponpeio eta Julio Zesarren armadak borrokatu zuten Ilerdako batailan.
- 1749 –Ijitoen Sarekada Handia Espainian, Fernando VI.a erregeak aginduta. Erresumako ijito guztiak atxilotu eta lan esparruetan preso izan zituzten. 1765ean askatu zituzten azkenak.
- 1811 – Erregezaleek Miguel Hidalgo, Mexikoko Independentismoaren buruzagia, eta beste kide batzuk fusilatu zituzten Chihuahuan. José María Morelosek ordezkatu zuen iraultzaren buruan.
- 1980 – Vanuatuk independentzia lortu zuen.
- 2010 – Bero-bolada historikoak Errusia osoan zehar piztutako suteek milaka hektarea erre zituzten eta 30 pertsona hil ziren.
- 2011 – Espainiako gobernuko Zapatero presidenteak hauteskunde orokorrak urte hartako azaroaren 20an izango zirela aurre iragarri zuen.
Arte eta kultura
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskal Herria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Mundua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1972 – Deliverance ("Askapena") filma estreinatu zen, John Boormanek zuzendu eta Jon Voight, Burt Reynolds, Ned Beatty eta Ronny Cox aktoreek antzeztu zutelarik.
- 1981 – Escape to Victory ("Ihesa Ala Garaipena") filma estreinatu zen, John Hustonek zuzendu eta Sylvester Stallone, Michael Caine, Max von Sydow eta Daniel Massey aktoreek eta Pelé, Bobby Moore eta Mike Summerbee futbolariek ere antzeztu zutelarik.
Zientzia eta teknologia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskal Herria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Mundua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 2003 – Azken Volkswagen kakalardoa egin zen Mexikon.
- 2020 – NASAk Mars 2020 espazio-zunda arrakastaz jaurti zuen. Helburu nagusia, 2021etik aurrera Perseverance ibilgailua eta Ingenuity helikopteroaren bidez Marten estralurtar bizitza baden arakatzea.
Kirolak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskal Herria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Mundua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1930 – Uruguaiko futbol selekzioak lehen aldiz ospatu zen Futboleko Munduko Kopa irabazi zuen Montevideon, Argentinari 4-2 irabazi ondoren.
Jaiotzak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskal Herria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1726 – Joseph Ignacio del Campo, bizkaitar enpresaburua (h. 1782).
- 1748 – Santiago Alargunsoro, nafar zezenketaria.
- 1826 – Achille Zo, lapurtar margolaria (h. 1901).
- 1873 – Ignacio Belaustegi, gipuzkoar idazlea (h. 1952).
- 1897 – Karmelo Balda, gipuzkoar palaria, Euskal Pilotaren Nazioarteko Federakuntzaren sortzaile eta lehendakaria (h. 1969).
- 1906 – Ramon Murua, gipuzkoar idazlea (h. 1983).
- 1911 – Faustino Pérez García, nafar klaretar fraidea (h. 1936).
- 1922 – Micaela Portilla, XX. mendeko Euskal Herriko antropologo eta historialarien artean garrantzitsuenetakoa (h. 2005).
- 1935 – Iñaki Irigoien, bizkaitar dantzari, irakasle, ikertzaile eta dantza bultzatzailea.
- 1947 – Iñaki Aierra, nafar antzerki- eta zinema-antzezlea.
- 1949 – Juan María Alonso-Allende, bizkaitar kirolari ohia, belaren Star klasean aditua.
- 1953 – Iñaki Aurrekoetxea Aurre, bizkaitar arkitektoa.
- 1955 – Elena Irureta, euskal aktorea.
- 1956 – Iñaki Murua, gipuzkoar bertsolari eta gai-jartzailea.
- 1960 – Carlos Pouso, bizkaitar futbolari ohi eta entrenatzailea.
- 1964 – Inaxio Errandonea, nafar pilotari ohia.
- 1965 – Richard Tardits, amerikar futboleko eta errugbiko lapurtar jokalari ohia, NFLan aritu zen lehendabiziko euskal herritarra.
- 1969 – Iñaki Aiarzaguena, bizkaitar txirrindulari ohia.
- 1971 – Kristina Rodriguez Mendikute, gipuzkoar politikaria.
- 1975 – Unai Agirre, gipuzkoar bertsolaria.
- 1980 –
- Ricardo Uriz, nafar saskibaloi jokalaria.
- Leire Zabala, bizkaitar futbolaria.
- 1984 – Simon Marchand, lapurtar surflaria.
- 1990 – Itsaso Larramendi, bizkaitar arkitektoa.
- 1994 – Esty Quesada, bizkaitar youtuber eta aktorea.
- 1996 –
- Martin Bidaur, euskal idazlea, Tolosa Okzitanian.
- Beatriz García, bizkaitar fisikari, fisikari kuantiko eta zientzialari konputazional kuantikoa.
Mundua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1511 – Giorgio Vasari, italiar margolari eta arkitektoa (h. 1574).
- 1549 – Fernando I.a Medici, Toskanako Duke Handia (h. 1609).
- 1569 – Karlos I.a Liechtensteingoa, Liechtensteingo printzea (h. 1627).
- 1601 – Ana Eleonor Hesse-Darmstadtekoa, Luis V.a Hesse-Darmstadtekoa eta Magdalena Brandenburgokoaren alaba (h. 1659).
- 1641 – Regnier de Graaf, holandar sendagilea (h. 1673).
- 1751 – Maria Anna Mozart, austriar musikaria (h. 1829).
- 1818 –
- Emily Brontë, britainiar idazlea (h. 1848).
- Jan Heemskerk, Herbehereetako lehen ministroa (h. 1897).
- 1857 – Thorstein Veblen, estatubatuar ekonomialaria eta soziologoa (h. 1929).
- 1862 – Nikolai Iudenitx, Errusiar Inperioko Armadako jenerala (h. 1933).
- 1863 – Henry Ford, estatubatuar industrialaria, Ford Motor Companyren fundatzailea (h. 1947).
- 1881 – Smedley Butler, AEBko armadako militarra 33 urtez eta ondoren ekintzaile bakezalea (h. 1940).
- 1898 –
- Friedl Dicker-Brandeis, Auschwitzen eraildako judu emakume artista eta hezitzailea (h. 1944).
- Henry Moore, britainiar eskultorea, XX. mendeko eskultore nagusietako bat (h. 1986).
- 1899 – Gerald Moore, britainiar piano-jotzailea (h. 1987).
- 1904 – Salvador Novo, mexikar idazlea (h. 1974).
- 1906 – Mario Quintana, brasildar poeta (h. 1994).
- 1909 – C. Northcote Parkinson, britainiar itsas historialaria, erakunde burokratikoetatik duen satiragatik ezaguna (h. 1993).
- 1914 – Michael Morris (Killaningo 3. baroia), irlandar kazetari, egile eta kirol buruzagia, Nazioarteko Olinpiar Batzordeko 6. lehendakaria (h. 1999).
- 1920 – Marie Tharp, estatubatuar geologoa eta itsas kartografoa, itsas ondoaren lehen mapa zientifikoaren sortzailea (h. 2006).
- 1924 – William H. Gass, estatubatuar idazle, kritikari eta filosofia irakaslea (h. 2017).
- 1926 –
- David Berglas, britainiar azti, mentalista eta mnemonista (h. 2023).
- Nina Kulagina, ustez ahalmen paranormal oso bereziak zituen errusiar etxekoandrea (h. 1990).
- 1931 – Dominique Lapierre, frantziar idazlea (h. 2022).
- 1933 – Paul de Senneville, frantziar ekoizle eta musikagilea (h. 2023).
- 1934 – Gonzalo Suárez, espainiar zinema-zuzendaria eta idazlea.
- 1936 – Pilare Borboikoa, Espainiako infanta (h. 2020).
- 1938 – Viatxeslav Ivanov, errusiar arraunlaria (h. 2024).
- 1939 –
- Peter Bogdanovich, estatubatuar zinema zuzendaria eta zinemari buruzko liburuen idazlea (h. 2022).
- Eleanor Smeal, estatubatuar feminista.
- 1940 – Clive Sinclair, britainiar elektronika-ingeniari, asmatzaile eta enpresaburua, ZX Spectrum ordenagailuaren sortzailea (h. 2021).
- 1941 –
- Paul Anka, kanadar abeslari, abesti egile eta aktorea.
- Rosa Maria Sardà, kataluniar umorista, aktore eta telebistako aurkezlea (h. 2020).
- 1943 – Giovanni Goria, Italiako lehen ministroa (h. 1994).
- 1945 – Patrick Modiano, frantziar idazlea, 2014ko Literaturako Nobel Saria.
- 1947 –
- Françoise Barré Sinoussi, frantziar zientzialaria, birologian aditua, 2008ko Medikuntzako Nobel Saria.
- Arnold Schwarzenegger, austriar-estatubatuar fisiokulturista, aktore eta politikaria.
- 1948 – Jean Reno, frantziar zinema, telebista eta antzerkiko aktorea.
- 1950 – Gabrielle Salvatores, italiar zinema zuzendaria.
- 1957 – Nery Pumpido, argentinar futbol atezaina.
- 1958 –
- Kate Bush, ingeles abeslari, musikari eta musika-ekoizlea.
- David V. Herlihy, estatubatuar egile eta historialaria.
- Daley Thompson, britainiar atleta ohia, inoizko dekatletarik hoberenetakoa.
- 1959 –
- Petra Felke, alemaniar atleta ohia, xabalina-jaurtiketan aditua.
- Abdullah Pahangekoa, Pahangeko sultan eta Malaysiako erregea.
- 1961 – Laurence Fishburne, estatubatuar aktorea.
- 1962 – Alton Brown, estatubatuar chef-a.
- 1963 –
- Lisa Kudrow, estatubatuar aktore, umoregile, idazle eta produktorea.
- Antoni Martí, Andorrako lehen ministroa (h. 2023).
- Chris Mullin, NBAko estatubatuar saskibaloi jokalari ohia.
- 1964 –
- Jürgen Klinsmann, alemaniar futbolari ohia.
- Xulio Vixil, asturierako idazlea eta asturierako irakaslea.
- 1968 – Terry Crews, estatubatuar aktore eta NFLko jokalari ohia.
- 1969 – Simon Baker, australiar aktorea.
- 1970 –
- Dean Edwards, estatubatuar aktore eta abeslaria.
- Christopher Nolan, ingeles-estatubatuar zinema zuzendari, ekoizle eta gidoigilea.
- 1971 –
- Claude Dambury, Guyana Frantsesako futbolari ohia.
- Rie Kimura, japoniar futbolari ohia.
- 1974 –
- Nami Otake, japoniar futbolari ohia.
- Hilary Swank, estatubatuar aktorea.
- 1975 – Cherie Priest, estatubatuar idazlea.
- 1977 –
- Gia Darling, estatubatuar emakumezko aktore pornografiko transexuala.
- Jaime Pressly, estatubatuar aktorea.
- 1980 –
- Eva Díaz Riobello, asturiar idazle eta kazetaria.
- Justin Rose, ingeles golfaria.
- 1981 –
- Nicky Hayden, motoziklismoko estatubatuar pilotua (h. 2017).
- Hope Solo, estatubatuar futbol atezain ohia.
- 1982 –
- Marta Calamonte, espainiar gimnasta ohia, entrentzailea eta fisioterapeuta.
- Yvonne Strahovski, australiar aktorea.
- 1984 – María León, espainiar aktorea.
- 1985 – Mia Isabella, estatubatuar emakumezko aktore pornografiko transexual ohia.
- 1989 – Aleix Espargaró, kataluniar motoziklismoko pilotua.
- 1991 – Carolina Yuste, espainiar aktorea.
- 1992 – Fabiano Caruana, italo-estatubatuar xakelaria.
- 1993 – Yoko Tanaka, japoniar futbolaria.
- 1995 – Evelyn Labanda, ekuadortar kazetaria.
- 1999 –
- Joey King, estatubatuar aktorea.
- Tom Pidcock, britainiar ziklo-kros, mountain bike eta errepide txirrindularia.
- Riko Ueki, japoniar futbolaria.
Heriotzak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskal Herria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1523 – Joanes Antxieta, gipuzkoar konpositorea (j. 1462).
- 1876 – Maurice Delay, euskal kirurgialari eta politikaria, Baionako alkatea (j. 1876).
- 1883 – Cayo Vea-Murguía, espainiar politikari progresista, Bizkaiko gobernadore zibila, Donostian (j. 1827).
- 1923 – Victor Txabarri Anduiza, bizkaitar enpresaburu eta politikaria (j. 1888).
- 1931 – Christophe-Louis Légasse, lapurtar apaiza, Périgueuxen (j. 1859).
- 1936 – Jose Horn, filipinetan jaiotako euskal herritar politikari jeltzale eta abokatua eta Bilboko alkatea (j. 1880).
- 1936an, Izkon, bortxatu eta ondoren fusilatuak:
- Adela Campaña Ortiz, nafar etxekoandrea (j. 1886).
- Asunción Campaña Ortiz, nafar etxekoandrea (j. 1869).
- 1950 – Juan Zabaleta, euskal idazlea eta bertsolaria (j. 1894).
- 1967 – Valentín Uriona, euskal txirrindularia, lasterketan izandako eroriko baten ondorioz (j. 1940).
- 1982 – Patxi Ganborena, euskal herritar futbolari eta entrenatzailea (j. 1901).
- 1987 – Manuel Lekuona, gipuzkoar idazlea, apaiza eta euskaltzaina (j. 1894).
- 1989 – Amadeo Labarta, euskal herritar futbolari eta entrenatzailea (j. 1905).
- 2003 – Silbestre Elezkano, Txilibrin , bizkaitar dantzari, koplari, panderetari eta alboka-egilea, XX. mendeko albokari garrantzitsuenetariko bat (j. 1912).
- 2005 – Patxi Ondarra, Aita Ondarra, nafar fraide kaputxinoa eta euskaltzaina (j. 1925).
- 2013 – Felipa Domínguez Taguada, Gurutze Gorriko erizain eta miliziano komunista gipuzkoarra.
- 2024 – Jose Antonio Aduriz, gipuzkoar fraide eta hizkuntzalaria (j. 1949).
Mundua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 579 – Benedikto I.a, Aita santua.
- 1528 – Palma Zaharra, italiar margolaria (j. 1480).
- 1683 – Maria Teresa Austriakoa, Espainiako infanta eta Frantziako erregina ezkontidea (j. 1638).
- 1771 – Thomas Gray, ingeles olerkaria (j. 1716).
- 1811 – Miguel Hidalgo, mexikar iraultzaile eta apaiza, Mexikoko independentziako gerrari hasiera eman ziona (j. 1753).
- 1888 – María Josefa Mujía, boliviar poeta, eleberrigile eta itzultzailea (j. 1812).
- 1894 – Walter Pater, ingeles idazlea (j. 1839).
- 1898 – Otto von Bismarck, Alemaniaren bateratzea lortu zuen alemaniar politikaria (j. 1815).
- 1900 – Alfredo Saxonia-Coburg eta Gothakoa, Saxonia-Coburg eta Gothako dukea (j. 1844).
- 1912 – Meiji Enperadorea, japoniar enperadorea (j. 1852).
- 1913 – Pedro Planas Basagañas, Balergo destakamenduko espainiar soldadua (j. 1859).
- 1930 – Joan Gamper, suitzar kirolaria eta Futbol Club Barcelona taldearen sortzailea (j. 1877).
- 1947 – Joseph Cook, Australiako 6. lehen ministroa (j. 1860).
- 1962 – Luigi Carnera, italiar astronomoa (j. 1875).
- 1965 – Jun'ichirō Tanizaki, japoniar idazlea (j. 1886).
- 1970 – George Szell, hungariar-estatubatuar orkestra-zuzendari eta musikagilea (j. 1897).
- 1975 – Jimmy Hoffa, estatubatuar sindikalista (desagertua) (j. 1913).
- 1976 – Rudolf Bultmann, alemaniar teologo protestantea (j. 1884).
- 1978 – Umberto Nobile, italiar esploratzaile, hegazkin-gidari eta militarra (j. 1885).
- 1991 – María Antinea, jaendar aktore, vedette, dantzari, kupletista eta tonadilla-kantaria (j. 1915).
- 1992 – Joe Shuster, kanadar komikigilea, Supermanen sortzaileetako bat (j. 1914).
- 1996 –
- Claudette Colbert, frantziar-estatubatuar aktorea (j. 1903).
- Carlos Droguett, txiletar eleberrigilea (j. 1912).
- 1997 – Bảo Đại, Vietnamgo azken enperadorea (j. 1913).
- 2005 –
- Olga Albizu, Puerto Ricoko margolari expresionista (j. 1924).
- John Garang, sudandar politikari eta militarra, Hego Sudanen independentziaren alde borrokatu zena (j. 1945).
- 2006 – Murray Bookchin, estatubatuar historialaria, irakaslea, ikertzailea, ideologoa eta ekintzailea, ekoanarkismoaren fundatzailea eta mugimendu ekologistaren aitzindaria (j. 1921).
- 2007 –
- Michelangelo Antonioni, italiar zinema zuzendaria (j. 1912).
- Ingmar Bergman, suediar antzerki eta zinemako zuzendari, gidoigile eta ekoizle eta idazlea (j. 1918).
- 2010 – Qian Weichang, txinatar zientzialaria (j. 1912).
- 2011 – Pêr Denez, bretainiar hizkuntzalari, irakasle eta idazlea (j. 1921).
- 2012 – Maeve Binchy, irlandar eleberrigile, antzerkigile, ipuin idazle, zutabegile eta hizlaria (j. 1939).
- 2013 –
- Robert Bellah, estatubatuar soziologoa, Kaliforniako Unibertsitateko (Berkeley) irakaslea (j. 1927).
- Antoni Ramallets, kataluniar futbolaria, 1950eko hamarraldiko atezain onenetako bat (j. 1924).
- 2020 –
- Asun Matilla, Salamancan jaiotako bizkaitar euskaltzalea (j. 1961).
- Lee Teng-hui, Taiwango presidentea (j. 1923).
- 2023 – Paul Reubens, estatubatuar aktore eta umorista (j. 1952).
- 2024 – Bogumiła Wander, poloniar kazetaria (j. 1943).
Jaiak eta urteurrenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Sehaska egutegiko izendegia: Mikeldi eta Atxarte/Atxart.
- Pertsonen Salerosketaren Aurkako Nazioarteko Eguna
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Urteko hilak | ||
---|---|---|
Urtarrila • Otsaila • Martxoa • Apirila • Maiatza • Ekaina • Uztaila • Abuztua • Iraila • Urria • Azaroa • Abendua |