Olinpiar Jokoetako parte-hartzaile independienteak
Olinpiar Jokoetako parte-hartzaile independienteak | |
---|---|
Datuak | |
Mota | delegazio olinpikoa |
Parte-hartzaile Independenteak Olinpiar Jokoetan euren herrialdeko ordezkari izan gabe lehiatu ziren kirolariez osatutako taldea da, herrialdea errekonozituta ez dagoelako edo zigortuta dagoelako.[1][2]
Kode Olinpikoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Edizioa | Izena | Kodea |
---|---|---|
Bartzelona 1992 | Parte-hartzaile olinpiko independenteak | IOP |
Sydney 2000 | Banakako Olinpiar Atletak | IOA |
Londres 2012 | Atleta Olinpiko Independenteak | IOA |
Rio de Janeiro 2016 | Atleta Olinpiko Independenteak | IOA |
Rio de Janeiro 2016 | Atleta Errefuxiatuen Talde Olinpikoa | ROT |
Pyeongchang 2018 | Errusiako Olinpiar Atletak | OAR |
Tokio 2020 | Errusiako Olinpiar Batzordea | ROC |
Pekin 2022 | Errusiako Olinpiar Batzordea | ROC |
Paris 2024 | Banakako Atleta Neutralak | AIN |
1992: Bartzelonako Udako Olinpiar Jokoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1992ko Bartzelonako Olinpiar Jokoak ospatu zirenean, Jugoslavia Nazio Batuen Erakundeak zigortuta zegoen Jugoslaviako Gerrengatik, eta hango atletek ezin zuten nazioarteko lehiaketetan parte hartu. Olinpiar Partaide Independenteen taldea Jugoslaviako Errepublika Federaleko eta gaur egun, Ipar Mazedonia den Mazedoniako Errepublikako kirolariek osatu zuten orduko hartan.[3]
Jokoak | Urrea | Zilarra | Brontzea |
---|---|---|---|
ESP Bartzelona 1992 | 0 | 1 | 2 |
Guztira | 0 | 1 | 2 |
2000: Sydneyko Udako Joko Olinpikoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2000ko Sydneyko Olinpiar Jokoetan, Ekialdeko Timorko lau kirolariak izendatu zituzten Banakako Olinpiar Atleta.[4][3]
Jokoak | Urrea | Zilarra | Brontzea |
---|---|---|---|
AUS Sídney 2000 | 0 | 0 | 0 |
Guztira | 0 | 0 | 0 |
2012: Londresko Udako Olinpiar Jokoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2011n, Holandarren Antilletako Batzorde Olinpikoa desegin zen, kolonia hori 2010ean desagertu zelako. Hala ere, Holandarren Antilla ohia zen Curaçaoko atletak eta Hego Sudango atleta bat Olinpiar Atleta Independente gisa lehiatu ziren. Holandarren Antilletako kirolariek Herbehereetako banderapean (Churandy Martina, adibidez) edo Arubako banderapean lehiatzeko aukera zuten.[5][3]
Jokoak | Urrea | Zilarra | Brontzea |
---|---|---|---|
GBR Londres 2012 | 0 | 0 | 0 |
Guztira | 0 | 0 | 0 |
2016: Rio de Janeiroko Olinpiar Jokoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Atleta Olinpiko Independenteak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bandera olinpikoaren babespean lehiatu ziren Kuwaiteko kirolariek osatu zuten taldea, Kuwaiteko Olinpiar Batzordea bertan behera utzi baitzuen Nazioarteko Olinpiar Batzordeak, gobernuaren interferentzia tarteko.[6] Guztira bederatzi kirolarik hartu zuten parte: bost tiroan, hiru igeriketan eta bat eskriman.[7]
Jokoak | Urrea | Zilarra | Brontzea |
---|---|---|---|
BRA Río de Janeiro 2016 | 1 | 0 | 1 |
Guztira | 1 | 0 | 1 |
Atleta Errefuxiatuen Talde Olinpikoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Talde hau Hego Sudango bost kirolarik (atletismoa), Kongoko Errepublika Demokratikoko bik (judoa), Siriako beste bik (igeriketa) eta Etiopiako beste batek (atletismoa) osatu zuten.[8]
Jokoak | Urrea | Zilarra | Brontzea |
---|---|---|---|
BRA Río de Janeiro 2016 | 0 | 0 | 0 |
TOTAL | 0 | 0 | 0 |
2018: Pyeongchangeko Neguko Olinpiar Jokoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2017ko abenduaren 5ean, Nazioarteko Olinpiar Batzordeak Errusiako Olinpiar Batzordea baliogabetu eta 2018ko Pyeongchangeko Neguko Olinpiar Jokoetatik kanpo utzi zuela iragarri zuen, 2014ko Sotziko Olinpiar Jokoetan izan zen dopin planifikatuaren ondorioz, Errusiako agintariek esku hartu baitzuten.[9] Baina sistema horretan parte hartu ez zuten eta Jokoak hasi aurretik dopinaren aurkako kontrol independenteak gainditu zituzten kirolari errusiarrei parte hartzeko aukera eman zitzaien. Errusiako Olinpiar Atletak izenarekin lehiatu ziren.[10]
Jokoak | Urrea | Zilarra | Brontzea |
---|---|---|---|
KOR Pyeongchang 2018 | 2 | 6 | 9 |
Guztira | 2 | 6 | 9 |
Jokoak | Urrea | Zilarra | Brontzea |
---|---|---|---|
Akrobaziazko eskia | 0 | 0 | 2 |
Iraupen-eskia | 0 | 3 | 5 |
Izotz Hockey | 1 | 0 | 0 |
Patinaje artistikoa | 1 | 2 | 0 |
Pista luzeko abiadura-patinaje | 0 | 0 | 1 |
Pista laburreko abiadura-patinajea | 0 | 0 | 1 |
Skeleton | 0 | 1 | 0 |
Guztira | 2 | 6 | 9 |
2020: Tokioko Udako Olinpiar Jokoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2019ko abenduaren 9an, Munduko Dopingaren Aurkako Agentziak (AMA) Errusia lau urterako olinpiar lehiaketetatik kanpo uztea erabaki zuen, Errusiako kirolean izandako dopin-eskandaluaren errepresalia gisa. Kirolaren Arbitraje Auzitegiak, Errusiak bere kasuaz AMAn egindako apelazioa berrikustean, ezarritako zigorra murriztea ebatzi zuen 2020ko abenduaren 17an. Errusiari kirol ekitaldietan parte hartzea galarazi ordez, epaiak Errusiari Olinpiar Jokoetan eta nazioarteko beste ekitaldi batzuetan parte hartzeko aukera eman zion, baina bi urteko epean taldeak ezin zuen Errusiako izena, bandera edo ereserkia erabili, eta «Atleta neutral» edo «Talde neutral» gisa aurkeztu beharko zen. 2021eko otsailaren 19an, Errusia Tokioko Olinpiar Jokoetan lehiatuko zela iragarri zen, Errusiako Olinpiar Batzordearen ingeles izenaren «ROC» akronimoarekin.[11]
2024: Parisko Udako Olinpiar Jokoak 2024
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2022ko otsailaren 24an Errusiak Ukraina inbaditu ondoren, kirolari errusiarrak eta bielorrusiarrak Nazioarteko Olinpiar Batzordetik eta nazioarteko hainbat federaziotatik kanpo utzi zituzten. Hala ere, 2023ko urtarrilean, Errusiako eta Bielorrusiako kirolariak talde neutral baten parte gisa onartzeko asmoa iragarri zuten.[12] Erabakia 2023ko abenduaren 8an berretsi zen, eta Errusiako Batzorde Olinpikoak etenda jarraitu zuen, bere kideen artean Ukrainako Batzorde Olinpiko Nazionalaren mendeko eskualdeko kirol-erakundeak sartzeko aldebakarreko erabakia hartu ondoren.[13] Atletak “AIN” (Athlètes Individuels Neutres) akronimoarekin lehiatu ziren, Banakako Atleta Neutralen ordezkaritzan (taldekako lehietan parte hartu gabe), baina banderak eta ereserki olinpikoak ez ziren delegazioarekin lotzen.
Cindy Ngambak errefuxiatu taldearentzako historiako lehen domina irabazi zuen, brontzezkoa boxeoan.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Ingelesez) Findling, John E.; Pelle, Kimberly D.. (2004-03-30). Encyclopedia of the Modern Olympic Movement. Bloomsbury Academic ISBN 978-0-313-32278-5. (Noiz kontsultatua: 2024-08-26).
- ↑ (Ingelesez) Espy, Richard. (2024-06-21). The Politics of the Olympic Games: With an Epilogue, 1976 - 1980. Univ of California Press ISBN 978-0-520-37834-6. (Noiz kontsultatua: 2024-08-26).
- ↑ a b c (Ingelesez) «Olympedia – Independent Olympic Athletes (IOA)» www.olympedia.org (Noiz kontsultatua: 2024-08-26).
- ↑ (Ingelesez) «INTERNATIONAL OLYMPIC COMMITTEE - OLYMPIC GAMES» web.archive.org 2009-04-27 (Noiz kontsultatua: 2024-08-26).
- ↑ (Ingelesez) «Independent Olympic Participants» www.topendsports.com (Noiz kontsultatua: 2024-08-26).
- ↑ (Ingelesez) «IOC suspends Kuwait's national Olympic committee» USA TODAY (Noiz kontsultatua: 2024-08-26).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Equipo del IOA en los Juegos Olímpicos Río 2016» web.archive.org 2016-08-06 (Noiz kontsultatua: 2024-08-26).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Estos 10 refugiados competirán en las Olimpiadas de 2016 en Río» ACNUR (Noiz kontsultatua: 2024-08-26).
- ↑ (Gaztelaniaz) «El Comité Olímpico expulsa a Rusia de los Juegos de PyeongChang 2018» ELMUNDO 2017-12-05 (Noiz kontsultatua: 2024-08-26).
- ↑ (Gaztelaniaz) «OLIMPISMO: El COI condena a Rusia pero no a los rusos» Marca.com 2017-12-05 (Noiz kontsultatua: 2024-08-26).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Rusia queda fuera de los próximos Juegos Olímpicos – DW – 09/12/2019» dw.com (Noiz kontsultatua: 2024-08-26).
- ↑ (Frantsesez) Le Comité international olympique fait un nouveau pas vers la réintégration des sportifs russes et biélorusses. 2023-01-25 (Noiz kontsultatua: 2024-09-01).
- ↑ (Frantsesez) Suspension avec effet immédiat du Comité olympique russe par la commission exécutive du CIO. .
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Olinpiar Jokoetako parte-hartzaile independienteak |