Edukira joan

Neguko Olinpiar Jokoak

Wikipedia, Entziklopedia askea

Bost eraztunak, Olinpiar Jokoen ikurra.

Neguko Olinpiar Jokoak, Nazioarteko Olinpiar Batzordeak antolatu eta kudeatzen duen mundu mailako garrantzi handiko gertaera da. Ekitaldi honetan izotzezko eta elurreko kirol anitz praktikatzen dira. Eski nordikoa, izotz gaineko abiadura-patinajea eta patinaje artistikoa, izotz hockeya, bobsleigha, konbinatu nordikoa eta eski jauziak izan dira lehenengo ediziotik jardun duten kirolak. Beste kirol batzuk, hala nola, lugea, curlinga eta akrobaziazko eskia urteak pasa ahala sartuz joan dira Neguko Olinpiar Jokoetan.

Lehen Neguko Olinpiar Jokoak Chamonixen ospatu ziren 1924. urtean. Lehenago hockeya eta irristaketa artistikoak Udako Jokoen parte ziren, eta hortik aurrera Neguko Olinpiar Jokoen parte izatera pasa ziren. Jokoak lau urtean behin ospatzen hasi ziren, 1940ra arte. Urte horretan, Bigarren Mundu Gerraren ondorioz bertan behera gelditu ziren eta 1948an berriro ospatu ziren Saint-Moritzen. Lau urtean behin ospatzen jarraitu ziren, Udako Olinpiar Jokoekin batera, Albertvilleko Neguko Olinpiar Jokoak arte. Urte horretatik aurrea NOBk erabaki zuen Neguko eta Udako Olinpiar Jokoak bi urteko tartearekin ospatuko zirela. Horrela, Lillehammerren ospatu ziren jokoetatik aurrera, Neguko eta Udako Jokoak bi urteko ezberdintasunarekin ospatzen dira. Jokatutako azken jokoak 2022ko Pekingo Jokoak izan ziren.

Viktor Gustaf Balck, Joko Nordikoen sortzailea. Neguko Olinpiar Jokoen aurrekariak izan ziren.
Viktor Gustaf Balck, Joko Nordikoen sortzailea. Neguko Olinpiar Jokoen aurrekariak izan ziren.

Lehen edizioak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Negu kirolez osaturiko lehen multi-kirol ekitaldia Joko nordikoak izan ziren, 1901ean Suedian ospatu zirenak lehen aldiz. Viktor Gustaf Balck jeneralak antolatu zituen Joko Nordikoak. Bigarren edizioa 1903an ospatu zuen eta hirugarrena 1905an, eta hortik aurrera lau urtero ospatzen hasi ziren 1926raino. Balck Nazioarteko Olinpiar Batzordearen kidea izan zen hasieratik eta Olinpiar Jokoen sortzailearen, Pierre de Coubertin baroiaren, laguna ere bazen. Balck negu-kirolak Olinpiar Jokoen programan sartzen saiatu zen, batez ere irristaketa artistikoa.[1] 1908ko Londreseko Olinpiar Jokoetan lau irristaketa proba ospatu ziren.[2] Ulrich Salchow (munduko 10 txapelduna aldiz) eta Madge Syers izan ziren garaileak.[3]

Hiru urte beranduago Eugenio Brunetta D’Usseaux konde italiarrak NOBri proposatu zion neguko kirolei aste bat eskaintzea 1912ko Estokolmoko Olinpiar Jokoen programan baina antolatzaileek bi arrazoi emanez bota zuten atzera: Joko Nordikoen integritatea babestea eta neguko kirolak udako kirol batzuekin batera antolatzeko zailtasuna.[4][5] Eugenio Brunettaren ideiak indarra hartu zuen berriro ere Berlingo 1916ko Olinpiar Jokoen prestaketan. Hainbat proba (abiadura patinajea, patinaje artistikoa, izotz hockeya eta eski nordia) barnebilduko zituen neguko aste bat programatzera iritsi ziren, baina Lehen Mundu Gerra zela eta jokoak bertan behera geratu zirenez, ez zen burutu.[4]

Gerraren osteko lehen Jokoetan, Anberesen 1920ean jokatutakoak, patinaje artistikoa programa olinpiarrean berriz sartu zen, oraingoan izotz hockeyarekin batera.[4] 1921eko NOBren kongresuan Pariseko 1924ko jokoen antolatzaileek “Neguko Kirolen Aste Internazionala” ospatzea erabaki zen, NOBk babestuta. Aste hau, azkenean hamaika egunez ospatu zena, Chamonixen egin zen eta arrakasta handia izan zuen. 16 herrialdetako 200 kirolari baino gehiago 16 probatan lehiatu ziren.[6] Soilik 15 emakumek parte hartu zuten, irristaketa artistiko lehiaketan guztiak.[4] Finlandiako eta Norvegiako ordezkariek menderatu zituzten proba guztiak.[7] 1925ean NOBk Neguko Olinpiar Joko batzuk sortzea erabaki zuen,[4] Chamonixen ospatutako astea lehen ediziotzat hartuz.[4][8]

Sonja Henie, ordura arteko txapeldun olinpiar gazteena bihurtu zen 1928an patinaje artistikoan irabazi zuenean.
Sonja Henie, ordura arteko txapeldun olinpiar gazteena bihurtu zen 1928an patinaje artistikoan irabazi zuenean.

Saint Moritz aukeratu zuen NOBk 1928ko Neguko Olinpiar Jokoei ostatu emateko.[5] Baldintza meteorologiko aldakorrek Jokoen garapena baldintzatu zuten. Irekitze zeremonia bisuts gogor baten azpian ospatu zen,[5] eta 10.000 metrotako abiadura patinaje proba bertan behera geratu behar izan zen eta irabazlerik gabe indargabe geratu zen.[9] Era berean, eski nordikoko 50 kilometrotako proba 25 gradutako tenperaturarekin ospatu zen.[9] Dena den, eguraldia ez zen nabarmentzeko gauza bakarra izan: Sonja Henie norvegiar irristalaria txapeldun olinpiar gazteena bilakatu zen irristaketa artistikoko proban urrea 15 urterekin eskuratu ostean. Goiztiartasun errekor hau ez zen 74 urtez gaindituko.[10]

1932ko Jokoak lehen aldiz Europatik kanpo ospatu ziren, Lake Placiden zehazki. Aurreko edizioan baino atleta gutxiagok parte hartu zuten, bidai luze eta garestia eta garaiko krisi ekonomikoa zela eta. Joko hauetan berriz ere baldintza meteorologikoek zeresan handia eman zuten, urtarril erdialdera arte ez baitzuen elur nahikorik egin proba guztiak egin ahal izateko.[4] Sonja Heniek bere titulu olinpiarra defendatu zuen.[11] Eddie Eaganek, zeinak 1920ko Jokoetan urrea lortu zuen boxeoan, bobsleigh proban urrea irabazi zuen. Era honetan, udako zein neguko kirol olinpiarretan urrea lortzen zuen lehen pertsona bihurtu zen, eta momentuz bakarra da.[11]

Garmisch-Partenkirchen hiri bavariarra izan zen 1936ko Jokoen antolatzailea, otsailaren 6 eta 16 artean ospatu zirelarik.[12] 1936a izan zen Uda eta Neguko Jokoak herrialde berean ospatu ziren azken urtea. Eski alpetarraren debut urtea izan zen.[13] Suitzar eta austriar eskiatzaileek ez zuten parte hartu, NOBk eski irakasleei parte hartzeko jarritako debekuaren aurkako protesta gisa.[13]

Bigarren mundu gerra

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hasiera batean Sapporo hiri japoniarra izan zen aukeratua 1940ko edizioa ospatzeko baina Bigarren Txina-Japonia Gerraren hasierak NOB Jokoak Saint Moritzera lekualdatzera behartu zuen. Hiru hilabete ondoren, NOBren eta Batzorde antolatzailearen artean sorturiko liskarren ondorioz aurreko edizioa ospatu zen Garmisch-Partenkircheni eman zitzaizkion Jokoak berriz. Baina azkenean, Bigarren Mundu Gerraren hasiera eta Poloniaren inbasioagatik 1939ko azaroan Udako zein Neguko Olinpiar Jokoak bertan behera gelditu ziren.[14] 1944ean Cortina d’Ampezzon, Italian, ospatu behar ziren Jokoak, bertan behera gelditu ziren baita ere gerrak jarraitzen zuelako.[15]

1948tik 1960ra

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

NOBk Saint Moritz aukeratu zuen 1948ko Jokoen ospakizunetarako, gerran zehar Suitzak izandako neutraltasunaren eraginez hiria ez baitzen kaltetua izan. Gainera, erabili ziren instalazio gehienak jadanik 1928ko Jokoentzat eraikiak zeuden.[5] 28 herrialdetako kirolariak lehiatu ziren Suitzan, nahiz eta Alemaniako zein Japoniako kirolariak ez ziren gonbidatuak izan.[16] Lehen aldiz Anbereseko 1920ko Olinpiar Jokoetan erabili zen bandera olinpiarra lapurtu zuten joko hauetan zehar. Kirol mailan ordura arteko Jokorik lehiatuenak izan ziren, 10 herrialdeek urrezko domina bat lortu baitzuten.[5]

1952ko Olinpiar Jokoetako slalom proba
1952ko Olinpiar Jokoetako slalom proba

Norvegiako Oslo hiria izan zen aukeratua 1952ko edizioa antolatzeko. Su olinpiarra Sondre Nordheim eskiaren aitzindariaren jaioterrian piztu zuten.[17] Zuziaren txandak 94 pertsonek egin zituzten, guztiek eskien gainean.[17][5] Bandya, herrialde eskandinaviarretan oso herrikoia zen hockeyaren antzeko kirol bat, erakusketa kirol bezala txertatu zen.[5]

Gerraren ondorioz 1944ko Olinpiar Jokoak ezin antolatu ostean, Cortina d’Ampezzo, Italia, izan zen aukeratua 1956ko Olinpiar Jokoak antolatzeko. Inaugurazio zeremonian azken errelebularia, Guido Caroli, erori egin zen, eta zuzia itzaltzear egon zen.[18] Telebistaz eman ziren lehen Neguko Olinpiar Jokoak izan ziren.[18] Nahiz eta telebistako eskubideen salmenta Erromako 1960ko Udako Olinpiar Jokoetaraino ez zen eman,[19] edizio hau eskala handiko kiroletako emankizunen fidagarritasuna aztertzeko erabili zen.[19] Joko hauetan eman zen Sobietar Batasunaren debuta Neguko Olinpiar Jokoetan. Talde sobietarra domina-zerrendaren liderra izan zen.[18]

NOBk 1960ko Neguko Olinpiar Jokoak antolatzeko Amerikako Estatu Batuetako Squaw Valley hiria aukeratu zuen. Azpiegitura eskasia zela eta, hiriak itxuraldaketa handi bat jasan zuen errepideak, hotelak, jatetxeak eta zubiak eraiki zirelako. Era berean, kirol instalazioak ere eraiki ziren: izotz jauregia, abiadurazko izotz patinaje pista eta jauzien tranpolina.[20] Irekiera eta itxiera ekitaldiak Walt Disneyk produzitu zituen.[20] Joko hauetan kirolariek hiri olinpiko bat izan zuten lehenak izan ziren, baita emaitzak kontrolatzeko ordenagailuak erabili ziren lehenak ere (IBMri esker).[20] Lehen eta momentuz azken aldiz bobsleigh proba ez zen ospatu, batzorde antolatzaileak proba honetarako instalazioak eraikitzea garestia zela pentsatu zutelako. Emakumeek debuta egin zuten abiadurazko patinaje probetan.[20]

1964tik 1980ra

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Innsbruck hiri tiroldarrak 1964ko Olinpiar Jokoak hartu zituen. Eski estazio tradizional bat zen arren, elur eskasia gertatu zen eman ziren baldintza klimatiko beroengatik. Horregatik, austriar armada mobilizatu behar izan zuten elurra beste toki batzuetatik ekartzeko.[20] Lidia Skoblikova patinatzaile sobietarrak historia egin zuen proba guztietan urrezko domina lortuz. Bere kirol bizitzan zehar sei urrezko domina olinpiar lortu zituen guztira, Neguko Olinpiar Jokoetan urrezko domina gehien lortu dituen kirolaria delarik.[20] Lehen aldiz ospatu zen luge lehiaketa, nahiz eta kirolak publizitate ezkorra izan zuen Jokoen aurretiko lasterketa batean kirolari bat hil zela eta.[20][21]

Sapporoko eski jauzietarako instalazioa. Bertan ospatu ziren 1972an Neguko Olinpiar Jokoak.
Sapporoko eski jauzietarako instalazioa. Bertan ospatu ziren 1972an Neguko Olinpiar Jokoak.

Grenobleko 1968ko Jokoak izan ziren lehenak mundu osoan kolorez transmititu zirenak.[22] Jean-Claude Killy frantsesa alpetar eskiko diziplina guztietan urrezko domina lortzen zuen bigarren eskiatzailea bihurtu zen.[23] Batzorde antolatzaileak telebistako eskubideak 2 milioi dolarrengatik saldu zituen, Innsbruckeko Jokoetan jasotako 936,667 dolarretatik gehikuntza nabarmena suposatuz.[5] Probak egoitza ezberdinetan egin ziren, eta haien arteko distantzia handia zela eta hiru hiri olinpiko desberdin eraiki behar izan ziren.[5]

1972an Neguko Olinpiar Jokoak lehen aldiz Asian ospatu ziren. Japoniako Sapporo hiria izan zen hautatua. Kirolarien profesionalismoak liskar desberdinak eragin zituen NOBren eta batzorde olinpiar nazionalen artean. Jokoak hasi baino hiru aste lehenago Avery Brundage NOBko lehendakariak Mammoth Mountainen egin zen proba batean parte hartu zuten eskiatzaile guztiak lehiaketatik kanpo uzteko mehatxua egin zuen, Estatu Batuetako froga horretan jaso zuten sari ekonomikoak haien amateur kirolari izaerarekin talka egiten zuelakoan.[5] Azkenean, eskiatzaile bakarrari galarazi zitzaion parte-hartzea, Karl Schranz austriarrari, diru gehien jaso zuena izan baitzen.[24] Kanadak ez zuen izotz hockey talderik bidali 1972ko eta 1976ko Olinpiar Jokoetara, liga profesionaletako jokalariak lerrokatzeko debekuagatik.[25]

Hasiera batean 1976ko Olinpiar Jokoak Amerikako Estatu Batuetako Denver hiriari eman zizkioten, baina 1972an Coloradoko hautesleek Jokoen ospakizunarekin haien desadostasuna azaldu zuten erreferendum baten bitartez.[24] 1973an Innsbruck, zeinak instalazioak eraikiak mantentzen zituen 1964ko Jokoetatik, aukeratu zuten Denver ordezteko.[26] Kasu honetan ere bi su olinpiar piztu ziren, hiriak Olinpiar Joko batzuk ospatzen zituen bigarren aldia zelako.[26] Lehen aldiz, boblseigh eta lugearentzako pista konbinatua erabili zen, Iglsen kokatua zegoena.[27] Sobietar Batasunak laugarren urrezko domina lortu zuen jarraian izotz hockeyean.[26]

1980ko Olinpiar Jokoak jadanik 1932an antolatu ziren Lake Placidera itzuli ziren. Boikotaren mehatxua joko guztietan zehar presente egon zen, Moskuko Jokoei egin ahal zitzaien boikot posiblearen gaineko eztabaida pil-pilean egon baitzen.[28] Eric Heiden patinatzaile estatubatuarra jokoetako garaile handia izan zen, bost probetan urrea lortu baitzuen.[20] Hanni Wenzelek alpetar eskiko eslalom eta erraldoi probak irabazi zituen, bere herrialde Liechtenstein txapeldun olinpiarra zuen herrialderik txikiena bihurtuz.[29] Amerikako Estatu Batuek Sobietar Batasuna irabazi zuten izotz hockeyean ezusteko handia emanez, “Elur gaineko miraria” deituriko partidan. Urrea lortu zuen AEBtako taldeak bukaeran.[30]

1984tik 1998ra

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Calgaryko Obalo Olinpikoa. Bertan ospatu ziren 1988ko patinaje frogak
Calgaryko Obalo Olinpikoa. Bertan ospatu ziren 1988ko patinaje frogak

Sapporo eta Goteborg ziruditen 1984ko Olinpiar Jokoak ospatzeko gogokoenak, horregatik ezuste bat izan zen Sarajevoren aukeraketa.[31] Jokoak oso ondo antolatuak izan ziren eta ezerk ez zuen laster herrialdea hondatuko zuen gerra iragartzen.[32] Jugoslaviak Neguko Olinpiar Jokoetako lehen medaila lortu zuen Jure Franko eskiatzailea eslalom erraldoiaren proban bigarren geldituta.[32] Jokoetako beste momentu esanguratsu bat Jayne Torvill eta Christopher Dean britainiarrek irristaketa artistikoko frogan epaile guztien aldetik kalifikazio perfektuak lortu zituztenean eman zen, Ravelen Boleroaren musikarekin dantzatu ostean.[32] Txina jokoetara itzuli zen, boikotagatik 1980koetan parte hartu ez zuelako. Akordio batera iritsi ziren atletek bandera berezi batekin eta ereserki nazional desberdin batekin desfila zezaten.[33]

1988an, Calgary hiri kanadarra izan zen egoitza. Lehen aldiz 16 eguneko iraupena izan zuten Joko batzuk ospatu ziren.[34] Bai jauzietan zein abiadurazko patinajean proba berriak sartu ziren, eta curlinga, abiadurazko patinajea pista laburrean eta akrobaziazko eskia erakusketa kirol gisa estreinatu ziren.

Lehen aldiz Olinpiar Joko batzuetan, abiadurazko irristaketa estalitako estadio batean ospatu zen, Obalo olinpiarrean. Holandar irristalari Yvonne van Gennipek hiru urrezko domina irabazi eta munduko bi errekor hautsi zituen, faboritoak ziren Ekialdeko Alemaniako irristalariak gaindituz.[35] Gizonezkoetan, Matti Nykänen jauzilari finlandiarrak ere hiru urre lortu zituen, jokatu ziren jauzien hiru probak irabaziz.[34] Alberto Tomba eskiatzaileak Olinpiar Jokoetan debuta egin zuen, urrezko dominak lortuz eslalomean eta eslalom erraldoian.[36] Christa Rothenburger alemaniarrak 10.000 metroko irristaketa frogan urrea lortu zuen. Zazpi hilabete beranduago, Seuleko Jokoetan zilarra lortu zuen pistako txirrindularitza. Lehen eta momentuz kirolari bakarra da urte bereko Jokoetan bi domina lortzen dituena.[34]

1994ko Lillehammerreko Neguko Olinpiar Jokoak izan ziren lehenak Udakoen urte berean ez ospatzen.
1994ko Lillehammerreko Neguko Olinpiar Jokoak izan ziren lehenak Udakoen urte berean ez ospatzen.

1992ko Olinpiar Jokoak Udakoen urte berean ospatzen ziren azkenak izan ziren.[37] Albertville hirian antolatu ziren, Frantziako Savoia eskualdean.[37] Berlingo harresiaren erorketaren osteko lehen jokoak izan ziren.[5] Alemaniak nazio bakar bat bezala parte hartu zuen 1964tik lehen aldiz, eta Kroazia eta Eslovenia Jugoslaviako errepublika zaharrek haien debuta egin zuten.[5] Sobietar Batasuna osatzen zuten errepublika gehienek “Talde Batua” izenpean parte hartu zuten, jadanik independenteki aurkeztu ziren hiru errepublika baltikoak izan ezik, Bigarren Mundu Gerratik lehen aldiz.[5] Toni Nieminen finlandiarra, 16 urterekin, Olinpiar Joko batzuetan urrezko domina lortzen zuen gizonezko kirolari gazteena bihurtu zen.[5] Zeelanda Berriko eskiatzaile Annelise Cobergerrek Hego Hemisferioko herrialde baten lehen domina eskuratu zuen, eslalomeko proban bigarren geratuta.[5]

1986an, NOBk Udako eta Neguko Olinpiar jokoak urte ezberdinetan ospatzea erabaki zuen 1994tik aurrera. Horregatik, Lillehammerreko Jokoak lehenak izan ziren Udako Olinpiar Jokoen urte berean ez ospatzen.[38] 1993an Txekoslovakia disolbatu ostean, Txekiar Errepublikak eta Eslovakiak haien debuta egin zuten Lillehammerren.[39][40] Emakumezkoen patinaje artistiko frogak ikusmin handia sortu zuen, urtarrilaren 6ean Nancy Kerrigan estatubatuarra lesionatu baitzen, haren herrikide eta arerio zen Tonya Hardingen senar ohiak erasotu ostean. Bi patinatzaileak lehiatu baziren ere, urrea Oksana Baiulen ukrainiarrak irabazi zuen. Lehen aldia izan zen Ukrainak Neguko Olinpiar Jokoetan urrezko domina bat eskuratzen zuena.[41][42]

Naganon 1998an ospatu ziren Olinpiar Jokoak lehenak izan ziren 2000 kirolari baino gehiagoren parte hartzea izaten.[43] Lehen aldiz, izotz hockeyaren jokalari profesionalak txapelketan parte har zezaten baimendu zen. Kanada eta Estatu Batuetako taldeak ziren itxuraz irabazle suertatuko zirenak, NHLko jokalari asko baitzeuden haien taldeetan.[43] Baina azkenean urrea Txekiar Errepublikarentzat izan zen.[43] Emakumezkoen izotz hockeyak debut olinpiarra egin zuen baita ere, Estatu Batuen garaipenarekin.[20] Bjørn Dæhlie eskiatzaile norvegiarrak hiru urrezko domina irabazi zituen eski nordikoaren probetan, eta aurreko Jokoetan irabazitako dominak gehituta, historian Neguko Olinpiar Jokoetan domina gehien irabazi dituen kirolaria da (12 domina, haietako 8 urrezkoak).[43] Hermann Maier eskiatzaile australiarrak erorketa gogor bat sufritu zuen jaitsiera proban, baina errekuperatzea lortu zuen eta beste bi probatan urrezko domina lortu zuen.[43]

2002tik 2010era

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Su olinpikoa, 2002ko Neguko Olinpiar Jokoen irekiera ekitaldian, Salt Lake Cityn.

2002ko Neguko Olinpiar Jokoak Salt Lake Cityn, Estatu Batuetan, antolatu ziren eta 77 nazio eta 2339 kirolariek hartu zuten parte 7 kiroletako 78 probetan.[44] 2011ko irailaren 11ko atentatuen osteko lehen Olinpiar Jokoak izan ziren, eta segurtasun maila igotzeaz gain, irekiera ekitaldian hainbat omenaldi egin ziren.

Georg Hackl alemaniarrak zilarrezko domina bat irabazi zuen bakarkako lugean, eta banakako proba berdinean bost aldiz jarraian olinpiar domina bat eskuratzen zuen lehen kirolaria bihurtu zen.[44] Kanadak aurrekaririk gabeko marka lortu zuen baita ere, gizonezkoen eta emakumezkoen izotz hockeyaren urrezko dominak irabaziz.[44] Kanada eta Errusiaren artean polemika bat piztu zen, bikotekako patinaje artistikoaren puntuazioa zela eta. Yelena Berezhnaya eta Anton Sikharulidze bikote errusiarrak Jamie Salé eta David Pelletier kanadarren aurka lehiatu ziren urrezko domina lortzeko. Bazirudien kanadarrek egindako saioak urrea lortuko zuela, bikote errusiarrak akats larri bat egin baitzuen, baina hasiera batean errusiarrek urrea irabazi zuten. Epaileen puntuazioak Gerra Hotzaren inguruko bandoetan lerratu ziren, komunista izandako herrialdeak errusiar bikotearen alde eginez eta mendebaldeko nazioak bikote kanadarraren alde. Salbuespen bakarra Marie-Reine Le Gougne epaile frantsesa izan zen, zeinak urrea errusiarrei eman zien. Ikerketa bat abiatu zen, eta agerian utzi zuen urrea errusiar bikoteari emateko presioak jasan zituela. Honen ordainetan, errusiar epaileak izotz-dantza lehiaketan frantsesen parte hartzea altuago puntuatuko zuten.[45] NOBk bi bikoteei urrezko domina ematea erabaki zuen, Jokoetan beranduago ospatu zen bigarren domina emate ekitaldi batean.[46] Steven Bradbury australiarrak hego hemisferioko herrialde baten lehen urrezko domina lortu zuen, 1.000 metroko pista motzeko abiadurazko patinaje froga irabazi zuenean.[47]

Italiako Turin hiriak 2006ko Neguko Olinpiar Jokoak antolatu zituen. Italiak Neguko Olinpiar Jokoak ostatu hartu zituen bigarren aldia izan zen. Hego Koreako atletek hamar domina lortu zituzten, horietatik 6 urrezkoak, pista motzeko abiadurazko patinaje probetan. Sun-Yu Jinek hiru urrezko domina lortu zituen eta bere taldekide Hyun-Soo Ahnek hiru urrezko domina eta brontzezko bat.[48] Emakumezkoen [[eski nordiko]ko taldekako proba batean, Kanadako Sara Rennerrek bere makiletako bat hautsi zuen eta, bere arazoa ikusi zuenean, norvegiar entrenatzaile Bjørnar Håkensmoenek makil bat uztea erabaki zuen. Horrela, talde kanadarrak zilarrezko domina irabazi ahal izan zuen norvegiarren kontura, azkenean laugarren gelditu zirelarik.[48][49] Alemaniako Claudia Pechstein bederatzi domina irabazi zituen lehen abiadurazko patinatzailea bihurtu zen.[48] Duff Gibson kanadarra urrezko domina lortzen zuen kirolari zaharrena bihurtu zen, 39 urterekin skeletoneko proba irabazi ostean. Alemania izan zen domina gehien lortu zituen herrialdea.[48]

Marit Bjorgen izan zen 2010ko jokoetan domina gehien lortu zituen kirolaria
Marit Bjorgen izan zen 2010ko Jokoetan domina gehien lortu zituen kirolaria

2003an, NOBk 2010eko Neguko Olinpiar Jokoak Vancouverri eman zizkion, Kanadan ospatzen ziren bigarrenak. 2,5 milioi biztanlerekin, Neguko Olinpiar Jokoak antolatu dituen hiririk handiena bihurtu zen.[50] 82 herrialdetako 2.500 atleta baino gehiagok parte hartu zuten 86 probetan.[51] Nodar Kumaritashvili georgiar luge kirolaria irekiera egunean egin ziren entrenamenduetan hil egin zen eta pistaren diseinua aldatu zen segurtasun arrazoiengatik.[52] Norvegiako iraupen eskiko eskiatzaile Marit Bjørgenek bost domina irabazi zituen emakumezkoen sei probetan, hiru urre eta zilar eta brontze bana.[51] Vancouverreko Jokoak errusiar kirolarien emaitza txarrengatik nabarmendu ziren. 1956tik lehen aldiz, errusiar ordezkariak ez ziren domina gehien irabazitako lehen bost herrialdeen artean egon. Domina kopuruan seigarren eta urrezko domina kopuruan hamaikagarren gelditu ziren. Dmitry Medvedev presidenteak kirol ordezkari nagusien berehalako dimisioa eskatu zuen Jokoen ondoren.[53] Errusiak Vancouverren izandako errendimendu eskasa aipatzen da dopina erabiltzeko programa bat martxan jartzearen arrazoi gisa, 2014ko Jokoetan polemika eragin zuena.[54] Asiako herrialdeen arrakasta handia ere nabarmena izan zen. 1992ko Jokoetan Asiako herrialdeek hamabost domina irabazi zituzten, horietako hiru urreak. Vancouverren aldiz, 31 domina, horietako hamaika urrezkoak. Asiako herrialdeen gorakada hau Hego Korea, Japonia eta Txinako herrialdeetan Neguko Olinpiar Jokoen eta kirol programen ondorio da.[55][56]

2014tik aurrera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sotxin, Errusian, antolatu ziren 2014ko Neguko Olinpiar Jokoak. Errusiak Neguko Olinpiar Jokoak antolatu zituen lehen aldia izan zen.[57] 88 herrialdetako 2800 kirolari baino gehiagok parte hartu zuten 98 probetan. Olinpiar hiria eta Olinpiar Estadioa Itsaso Beltzeko kostaldean zeuden eta mendiko proba guztiak 50 kilometrotara dagoen Krasnaya Polyana eskualdean egin ziren.[57]

2014ko jokoetan eski artistikoko bi proba berri gehitu ziren: Slopestyle eta Halfpipe
2014ko Jokoetan eski artistikoko bi proba berri gehitu ziren: Slopestyle eta Halfpipe

Aurreko Jokoetan izandako emaitza kaskarren ostean, eta eliteko kirolean 600 milioiko inbertsioa egin ostean, hasiera batean Errusia izan zen domina taulan garaile, 33 domina (13 urre) irabaziz.[58] Hala eta guztiz ere, Grigory Rodchenkovek, dopinaren aurkako Errusiako laborategi nazionaleko buru ohiak, Jokoetarako hainbat kirolarien dopinean parte hartu zuela azaldu zuen. Richard McLarenek gidatutako Munduko Dopingaren Aurkako Agentzia egindako ikerketa batek ondorioztatu zuen estatuak bultzatutako dopin programa bat martxan egon zela Errusian "gutxienez 2011tik 2015era bitarte" Udako eta Neguko Olinpiar Joko “gehiengo zabalen” inguruan.[59] 2017ko abenduaren 23an, NOBren Diziplina Batzordeak 43 kirolari errusiar deskalifikatu eta 13 domina kendu zizkien, Errusia domina taulako lehen postutik kenduz. Norvegia izan zen azkenean domina gehien lortu zituen herrialdea.[60][61][62]

Elurretan, Ole Einar Bjørndalen Norvegiako biatletak bi urre irabazi zituen, bere karrerako hamahirugarrenak. Horrela, bere herrialde kide Bjørn Dæhlie gainditu eta Neguko Jokoetan domina gehien irabazi dituen kirolaria da. Marit Bjørgen eskiatzaile norvegiarrak ere beste hiru urre irabazi zituen: hamar dominarekin, Neguko Olinpiar Jokoetan domina gehien irabazi dituen emakumeetako bat da, Raisa Smetanina eta Stefania Belmondorekin batera. Ayumu Hirano snowborderra Neguko Olinpiar Jokoetako domina irabazle gazteena bihurtu zen, halfpipeko proban zilarra irabazi zuenean 15 urterekin. Izotzean, Holanda abiadurazko patinaje frogetako garaile nagusia izan zen, 23 domina lortuz.[57]

2011ko uztailaren 6an, NOBk Hego Koreako Pyeongchang hiria hautatu zuen, 2018ko Neguko Olinpiar Jokoak antolatzeko.[63][64] 2017ko abenduaren 5ean, NOBk iragarri zuen Errusiak parte hartzea debekatuta zuela estatuak bultzatutako dopin eskandalua dela-eta.[65]

2022ko Neguko Olinpiar Jokoak Beijingen ospatuko dira. Beijing Udako eta Neguko Olinpiar Jokoak antolatzen dituen lehen hiria izango da.[66] 2026ko Neguko Olinpiar Jokoak Milan eta Cortina d'Ampezzon ospatuko dira.

Juan Antonio Samaranchen aurpegia, betaurreko ilunekin
Juan Antonio Samaranch, NOBko lehendakari ohia, 2002ko Neguko Olinpiar Jokoetarako eskandaluan inplikatua egon zen.

Olinpiar Jokoak ospatuko diren hiria hautatzeko prozesuak miatze zorrotz bat pasatu zuen Salt Lake City 2002. urteko Olinpiar Jokoak ospatzeko aukeratu ondoren.[67] Jokoak ostatu hartuko zituen hiria ezagutarazi eta handik gutxira, antolatzaileek eroskeria sistema konplexu bat martxan jarri zutela jakin zen, NOBko partaideen aldeko botoa lortzeko.[67] Opariak eta beste finantza laguntzak eman zizkieten Salt Lake Cityren apustua ebaluatu eta bozkatuko zutenei. Opariak hauek familiakoentzako tratamendu medikoa, batzordeko kide baten semearentzako unibertsitate beka bat eta Utahko lurren akordio bat barne hartu zituzten. Juan Antonio Samaranch NOBko presidenteak 2000 dolarretan baloratutako bi fusil jaso zituen baita ere. Samaranchek oparia ondoriorik gabekoa izateagatik defendatu zuen, izan ere, lehendakari gisa, ez zuen boto eskubiderik.[68] Ondorengo ikerketek 1988tik aurrerako Joko guztietan (bai Udako zein Negukoetan) praktika ezegokiak azaleratu zituzten.[68] Adibidez, 1998ko Neguko Olinpiar Jokoetako Naganoren hautagaitzaren aldeko Japoniako Batzorde Antolatzaileak NOBko kideei egindako opariak "astronomiko" gisa definitu zituen ikerketa batzordeak.[69] Nahiz eta hertsiki ez zen ilegaltasunik izan, NOB beldur zen babesle korporatiboek prozesuaren zintzotasunean fedea galduko zutela eta marka olinpiarra zikinduko litzatekeela, babesleak galtzeko punturaino.[70] Ikerketaren ondorioz NOBko 10 kide kanporatuak eta beste 10 zigortuak izan ziren. NOBko kideentzako baldintza eta adin muga berriak ezarri ziren, eta 15 atleta olinpiar ohi batzordera gehitu ziren. Etorkizuneko eskaintzei arau zorrotzagoak ezarri zitzaizkien, NOBko kideek jaso ahal zituzten oparien balioak mugatuz.[71][72][73]

Ostatu hiriaren ondarea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

NOBren arabera, ostalariaren erantzukizuna da "… Jokoen alor guztientzako funtzio eta zerbitzuak antolatzea, hala nola kirol plangintza, aretoak, finantzak, teknologia, ostatua, catering, komunikabideen zerbitzuak, etab." Olinpiar Jokoak ostatu hartzearen kostua dela eta, hiri gehienek ez dituzte inbertsioaren irabaziak eskuratzen.[74] Esate baterako, 1998ko Naganoko Neguko Olinpiar Jokoek 12.500 milioi dolarreko kostua izan zuten. Alderatuz, 2006ko Turineko Jokoetan 3.600 milioi dolar gastatu ziren. Antolatzaileek adierazi zuten Tokyo eta Nagano arteko abiadura handiko trena eraikitzea izan zela kostu altuaren erantzule. Antolatzaile batzordeak espero zuen Olinpiar Jokoen esposizioak eta Tokyotik Naganorako sarbidea bizkortzeak hurrengo urteetan bertako ekonomiaren gorakada ekarriko zuela. Naganoko ekonomiak Olinpiar Jokoen osteko bi urteetan gorakada izan zuen, baina epe luzeko ondorioak ez ziren gauzatu aurreikusitako moduan.[75] Zor handiaren aukera, erabilerarik gabeko kirol-guneekin eta tokiko komunitatearen gain erortzen diren azpiegituren mantentze kostuekin batera, ostalari izan nahi duten hiriak uxatzen ditu.[76]

Kezka hauek arintzeko, NOBk hainbat ekimen jarri ditu martxan. Lehenik eta behin, ostatu hiriaren aurrekontuaren zati bat finantzatzea adostu du.[77] Bigarren, NOBk Olinpiar Joko batzuk hartu ditzaketen herrialdeak mugatzen ditu, soilik haien ekonomia kaltetu gabe Joko batzuk antolatzeko errekurtso eta azpiegiturak dituztenetara mugatuz aukera posibleak. Honek garapen bidean dauden herrialdeen zati handi bat ezabatzen du.[77] Azkenik, Jokoak antolatu nahi dituzten hiriek “oinordetza plan” bat aurkeztu behar dute haien proposamenarekin batera. Honek bai hiri posibleak zein NOB epe luzeko ikuspegiarekin planifikatzera behartzen ditu, ekonomia zein ingurumenean izango duen eraginaren arabera.[78]

Eritropoietina molekula, dopin kasuetan erabilia
Eritropoietina molekula, dopin kasuetan erabilia

1967an NOB droga test protokoloak martxan jartzen hasi zen. 1968ko Neguko Olinpiar Jokoetan kirolariei ausaz frogak egiten hasi ziren.[79] Neguko Jokoetan positiboa eman zuen lehen atleta Alois Schloder hockey jokalaria izan zen 1972an[80], Mendebaldeko Alemaniakoa, baina bere taldeak lehiatzen jarraitzeko baimena izan zuen.[81] 1970eko hamarkadan lehiaketatik kanpoko frogak ugaritu egin ziren, atletek errendimenduaren hobekuntzarako drogak erabiltzeko asmoa kentzen zuela ikusi baitzen.[82] Froga prozeduren estandarizazio falta izan zen garai hauetako frogen arazoa, hauen sinesgarritasuna ahuldu baitzuen. 80ko hamarkadaren amaierara arte ez ziren nazioarteko kirol federazioak drogak aztertzeko protokoloak estandarizatzeko ahalegina koordinatzen hasi.[82] NOBk esteroideen aurkako borrokaren aitzindaritza hartu zuen 1999ko azaroan, Munduko Dopinaren Aurkako Agentzia (WADA) independentea ezarri zuenean.[79][83]

Turineko 2006ko Neguko Olinpiar Jokoak azaleratzen ari zen tendentzia berriagatik nabarmendu ziren: odol-dopatzeak, odol-transfusioak eta hormona sintetikoak, hala nola, eritropoietina (EPO); oxigeno-fluxua hobetzeko eta, horrela, nekea murrizteko erabiltzen hasiak ziren.[84] Italiako poliziak Austriako eski nordikoko taldearen egoitza miatu zuen, eta odol-dopatze laginak eta ekipamenduak konfiskatu zituzten.[85] Ekimen hau Olinpiar Jokoen aurretiko beste baten jarraipena izan zen, non eski nordikoko 12 eskiatzaile bertan behera utzi zituzten, hemoglobina maila oso altuengatik, odola-dopatze froga bezala hartzen dena.[84]

2014ko Sotxiko Jokoetan Errusiaren dopin eskandaluaren eraginez, Nazioarteko Olinpiar Batzordeak Joko horietan lehiatutako 46 kirolarien aurkako prozedura abiatu zuen. McLaren informean oinarriturik, NOBren Diziplina Batzordeak 43 kirolari errusiar deskalifikatu eta 13 domina kendu zizkien. Gainera, 2018ko Jokoetan Errusiak, herrialde bezala, ezin izan zuen parte hartu.[86][87][88][89]

Neguko Olinpiar Jokoak, Udakoak bezala, Gerra Hotzaren fronte ideologikoa izan ziren Sobietar Batasunak 1956ko Neguko Jokoetan lehen aldiz parte hartu zuenetik. Laster konturatu ziren Gerra Hotzean parte hartzen zuten herrialdeak Olinpiar Jokoak propaganda tresna indartsua zirela.[90] Horrela, kirolari irabazleak omenduak eta sarituak izaten ziren euren herrialdeetan. Irina Rodninak, urrezko hiru dominen irabazleak, Leninen Ordena kondekorazioa jaso zuen, 1976ean Innsbrucken irabazi ostean.[90] Sobietar Batasunean, domina lortzeagatik 4000 eta 8000 dolar inguruko saria jasotzen zen[90] eta Amerikako Estatu Batuetan, urreagatik 25000 dolar, 15000 zilarragatik eta 10000 brontzeagatik.[91]

NOBrentzat gai arantzatsu bat Ekialdeko zein Mendebaldeko Alemaniaren aitortza izan zen. Bigarren Mundu Gerran izandako rolagatik, Alemaniak ezin izan zuen 1948ko Neguko Olinpiar Jokoetan lehiatu.[16] 1950ean NOBk Mendebaldeko Alemaniako Olinpiar Batzordea onartu zuen, eta Ekialdeko eta Mendebaldeko Alemania gonbidatu zituen 1952ko Neguko Jokoetan talde bateratu gisa lehiatzeko.[92] Ekialdeko Alemaniak gonbidapena ukatu zuen eta Mendebaldeko Alemaniatik banatuta nazioarteko legitimitatea bilatu zuen. 1955. urtean, Sobietar Batasunak Alemaniako Errepublika Demokratikoa onartu zuen estatu subirano gisa. Horrela, Ekialdeko Alemania Olinpiar Jokoetako parte-hartzaile independentea bihurtzeko aldarriak indarra hartu zuen. NOBk behin-behinean Ekialdeko Alemaniako Olinpiar Batzordea onartzea adostu zuen, Ekialdeko eta Mendebaldeko alemaniarrek talde berean lehiatzeko baldintzarekin.[92] Egoera okertu zen Berlinen 1962an harresia eraiki zenean, eta mendebaldeko nazioek Ekialdeko Alemaniako kirolariei bisak galarazten hasi zirenean. Talde bateratuaren ideiak 1968ko Grenoble Jokoak arte iraun zuen. Orduan NOBk bi herrialdeetako taldeak ofizialki banatu zituen eta Ekialdeko Alemaniako kirolariei bisa ukatzen zieten herrialdeei Neguko Olinpiar Jokoak ostatu ez hartzeko mehatxua egin zien.[92]

Udako Olinpiar Jokoek hainbat boikot jasan dituzten bitartean, Neguko Jokoek soilik olinpiar batzorde nazional baten boikota jasan dute bakarrik. Taiwanen kasua izan zen, zeinak 1980ko Lake Placideko Jokoetan ez lehiatzea erabaki zuen. Boikotaren arrazoia NOBk 1952tik lehen aldiz Txinaren parte-hartzea baimentzea izan zen. Txinak “Txinako Herri Errepublika”ren izenpean lehiatuko zuen, Txinako ereserki eta banderarekin. Ordura arte, Taiwanek erabiltzen zituen izen zein ikur horiek.[93] NOBk Taiwanek izen hori ez erabiltzea erabaki zuen,[94] Taipei Txinatarra izena ezarriz eta beste bandera eta ereserki bat erabiltzera behartuz.[92] Taiwanek ez zuen NOBren erabakia onartu eta bere kirolariak Txinako Herri Errepublika izenarekin agertu ziren olinpiar hirira. Haien identifikazio txartelak ez zituzten onartu eta protesta gisa, ordezkaritzak jJkoak uztea erabaki zuen hasiera ekitaldiaren aurretik.[93] 1984ko jokoetan itzuli zein Taiwan, Taipei Txinatarra izena erabiliz.[95]

2007ko Karta Olinpikoan "elurretan edo izotzetan praktikatzen diren horiek" definitzen dira neguko kirol gisa.[96] 1992tik hainbat kirol gehitu dira programa olinpikora, haien artean snowboarda, eski akrobatikoa edota pista laburreko abiadurazko izotz patinajea. Kirol hauen gehikuntzak Neguko Olinpiar Jokoekiko interesa Europa eta Ipar Amerikatik kanpoko hainbat herrialdeetara zabaldu du. Norvegia edo Alemania bezalako botere europarrak neguko olinpiar kirol klasikoetan gailentzen badira ere, Hego Korea, Australia edo Kanada bezalako herrialdeak kirol berri hauetan arrakasta izaten ari dira.[97]

Gaur egungo kirolak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Kirola Urteak Proba kopurua Gaur egungo frogak
Abiadurazko irristaketa izotzean 1924tik aurrera 14
  • 500 metro (E/G), 1000 metro (E/G)
  • 1500 metro (E/G), 5000 metro (E/G)
  • Talde jazarpena (E/G), masa irteera (E/G)
  • 3.000 metro (E)
  • 10.000 metro (G)
Biatloia 1960tik aurrera 10
  • Esprinta (E/G)
  • Banakakoa (E/G)
  • Banakako Jazarpena (E/G)
  • Erreleboak (E/G)
  • Masa irteera (E/G)
Bobsleigh 1924–1956
1964tik aurrera
3 Binaka (E/G) eta launaka (G)
Curlinga 1924ean eta 1998tik aurrera 3 Gizonen eta emakumen probak, proba mistoa
Eski akrobatikoa 1992tik aurrera 10 Moguls (E/G), aerials (E/G), skicross (E/G), halfpipe (E/G) eta slopestyle (E/G)
Eski alpino 1936tik aurrera 10
  • Jaitsiera (E/G)
  • Eslalom erraldoia (E/G)
  • Eslalom oso handia (E/G)
  • Eslalom (E/G)
  • Alpetar konbinatua (E/G)
Eski jauziak 1924tik aurrera 4
  • Tranpolin normala banaka (E/G)
  • Tranpolin luzea (G)
  • Tranpolin luzea taldeka
Eski nordikoa 1924tik aurrera 12
  • Esprinta (E/G)
  • Talde esprinta (E/G)
  • Jazarpena (E/G)
  • Erreleboak (E/G)
  • 15 km eta 50 km (G)
  • 10 km eta 30 km (E)
Izotz hockeya 1920tik aurrera[Oharra 1] 2 Gizonen eta emakumeen probak
Konbinatu nordikoa 1924tik aurrera 3
  • 10 km eta tranpolin normala (G)
  • 10 km eta tranpolin luzea (G)
  • Taldeka (G)
Luge 1964tik aurrera 4 Banakakoa (E/G), binakakoa (G) eta erreleboak
Izotz gaineko patinaje artistikoa 1924tik aurrera [Oharra 2] 5 Banakakoa (E/G), binakakoa, dantza eta taldekoa
Pista laburreko abiadurazko

izotz irristaketa

1992tik aurrera 8
  • 500 metro (E/G)
  • 1000 metro (E/G)
  • 1500 metro (E/G)
  • Erreleboak (E/G)
Skeleton 1928, 1948, 2002tik aurrera 2 Gizonen eta emakumen probak
Snowboard 1998tik aurrera 8
  • Eslalom paralelo (E/G)
  • Snowboard cross (E/G)
  • Halfpipe (E/G)
  • Slopestyle (E/G)
  1. Ambereseko 1920ko Olinpiar jokoetan izotz hockey txapelketa bat antolatu zen.
  2. 1908ko Londreseko Joko Olinpikoetan eta 1920ko Amberesekoetan izotz irristaketa artistikoaren frogak ospatu ziren.

Neguko olinpiar kirol izandakoak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Skijoringa 1932ko Neguko Olinpiar Jokoetan erakusketa kirola izan zen.

Erakusketa kirolak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Domina gehien dituzten 10 herrialdeak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nazioarteko Olinpiar Batzordearen emaitza ofizialen arabera.      Estatu ohia

Postua Estatua Jokoak Urrea Zilarra Brontzea Guztira
1  Norvegia 23 132 125 111 368
2  AEB 23 105 110 90 305
3  Alemania 12 92 86 60 238
4  Austria 23 64 81 87 232
5  Kanada 23 73 64 62 199
6  Sobietar Batasuna 9 78 57 59 194
7  Finlandia 23 43 63 61 167
8  Suedia 23 57 46 55 158
9  Suitza 23 55 46 52 153
10  Herbehereak 21 45 44 41 130

Neguko Olinpiar Jokoen zerrenda

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Jokoak Urtea Hiria Nork irekia Datak Herrialdeak Parte hartzaileak Kirolak Diziplinak Probak Herrialde irabazlea Eref
Guztira Gizonak Emakumeak
I 1924  Chamonix (Frantzia) Gaston Vidal Urtarrilak 25 – Otsailak 5 16 258 247 11 6 9 16  Norvegia [1]
II 1928  Saint-Moritz (Suitza) Edmund Schulthess Otsailak 11-19 25 464 438 26 4 8 14  Norvegia [2]
III 1932  Lake Placid (AEB) Franklin Delano Roosevelt Otsailak 4-15 17 252 231 21 4 7 14  AEB [3]
IV 1936  Garmisch-Partenkirchen (Alemania) Adolf Hitler Otsailak 6-16 28 646 566 80 4 8 17  Norvegia [4]
1940 Sapporon, Japonian ospatzekoak; Bigarren Mundu Gerra zela eta bertan behera utziak
1944 Cortina d'Ampezzo, Italian ospatzekoak; Bigarren Mundu Gerra zela eta bertan behera utziak
V 1948  Saint-Moritz (Suitza) Enrico Celio Urtarrilak 30 – Otsailak 8 28 669 592 77 4 9 22  Norvegia
 Suedia
[5]
VI 1952  Oslo (Norvegia) Ragnhild printzesa Otsailak 14–25 30 694 585 109 4 8 22  Norvegia [6]
VII 1956  Cortina d'Ampezzo (Italia) Giovanni Gronchi Urtarrilak 26 – Otsailak 5 32 821 687 134 4 8 24  Sobietar Batasuna [7]
VIII 1960  Squaw Valley (AEB) Richard Nixon Otsailak 18-28 30 665 521 144 4 8 27  Sobietar Batasuna [8]
IX 1964  Innsbruck (Austria) Adolf Schärf Urtarrilak 29 – Otsailak 9 36 1091 892 199 6 10 34  Sobietar Batasuna [9]
X 1968  Grenoble (Frantzia) Charles de Gaulle Otsailak 6–18 37 1158 947 211 6 10 35  Norvegia [10]
XI 1972  Sapporo (Japonia) Hirohito Otsailak 3–13 35 1006 801 205 6 10 35  Sobietar Batasuna [11]
XII 1976  Innsbruck (Austria) Rudolf Kirchschläger Otsailak 4–15 37 1123 892 231 6 10 37  Sobietar Batasuna [12]
XIII 1980  Lake Placid (AEB) Walter Mondale Otsailak 13–24 37 1072 840 232 6 10 38  Sobietar Batasuna [13]
XIV 1984  Sarajevo (Jugoslavia) Mika Špiljak Otsailak 8–19 49 1272 998 274 6 10 39  Alemaniako Errepublika Demokratikoa [14]
XV 1988  Calgary (Kanada) Jeanne Sauvé Otsailak 13–28 57 1423 1122 301 6 10 46  Sobietar Batasuna [15]
XVI 1992  Albertville (Frantzia) François Mitterrand Otsailak 8–23 64 1801 1313 488 6 12 57  Alemania [16]
XVII 1994  Lillehammer (Norvegia) Harald V.a Norvegiakoa Otsailak 12–27 67 1737 1215 522 6 12 61  Errusia [17]
XVIII 1998  Nagano (Japonia) Akihito Otsailak 7–22 72 2176 1389 787 7 14 68  Alemania [18]
XIX 2002  Salt Lake City (AEB) George W. Bush Otsailak 8–24 78 2399 1513 886 7 15 78  Norvegia [19]
XX 2006  Turin (Italia) Carlo Azeglio Ciampi Otsailak 10–26 80 2508 1548 960 7 15 84  Alemania [20]
XXI 2010  Vancouver (Kanada) Michaëlle Jean Otsailak 12–28 82 2566 1522 1044 7 15 86  Kanada [21]
XXII 2014  Sochi (Errusia) Vladimir Putin Otsailak 7-23 88 2873 1714 1159 7 15 98  Norvegia [22]
XXIII 2018  Pyeongchang (Hego Korea) Moon Jae-in Otsailak 9–25 92 2922 1680 1242 7 15 102  Norvegia [23]
XXIV 2022  Beijing (Txina) Xi Jinping Otsailak 4–20 91 2861 TBA TBA 7 15 109 [24]
XXV 2026 Italia Milan eta Cortina d'Ampezzo (Italia) Otsailak 6–22 Etorkizuneko gertakaria Etorkizuneko gertakaria Etorkizuneko gertakaria Etorkizuneko gertakaria [25]
XXVI 2030 Frantzia Frantziar Alpeak (Frantzia) Otsailak 8–24 Etorkizuneko gertakaria Etorkizuneko gertakaria Etorkizuneko gertakaria Etorkizuneko gertakaria [26]
XXVII 2034 Ameriketako Estatu Batuak Salt Lake City (AEB) Otsailak 3–19 Etorkizuneko gertakaria Etorkizuneko gertakaria Etorkizuneko gertakaria Etorkizuneko gertakaria [27]

Udako Olinpiar Jokoetan ez bezala, bertan behera utzitako 1940ko Neguko Olinpiar Jokoak eta 1944ko Neguko Olinpiar Jokoak “ez” dira kontuan hartzen Neguko Jokoen zenbaki erromatarren numeraziorako.

Neguko Olinpiar Jokoak ospatu diren lekuen mapa. Jokoak behin bakarrik hartu dituzten herrialdeak berdez daude margotuak, eta bi edo gehiagotan hartu dituztenak urdinez

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Edgeworth, Ron. «The Nordic Games and The Origins of the Olympic Winter Games» search.la84.org (Noiz kontsultatua: 2018-02-09).[Betiko hautsitako esteka]
  2. CNNSI.com - 2002 Winter Olympics - Sport Explainers - Figure Skating History - Monday February 04, 2002 10:28 AM. 2011-06-04 (Noiz kontsultatua: 2018-02-09).
  3. CNN/SI - Nagano Olympics - 1908 Results. 2011-06-04 (Noiz kontsultatua: 2018-02-09).
  4. a b c d e f g This Day in History 1924: First Winter Olympics. 2009-03-05 (Noiz kontsultatua: 2018-02-09).
  5. a b c d e f g h i j k l m n o Encyclopedia of the modern Olympic movement. Greenwood Press 2004 ISBN 0313322783. PMC 52418065..
  6. (Ingelesez) «Olympic Games | Winter Summer Past and Future Olympics» International Olympic Committee 2018-02-07 (Noiz kontsultatua: 2018-02-09).
  7. (Ingelesez) «1924 Chamonix Winter Games | Olympics at Sports-Reference.com» Olympics at Sports-Reference.com (Noiz kontsultatua: 2018-02-09).
  8. (Ingelesez) «First Winter Olympics - Chamonix 1924 Winter Olympic Games» International Olympic Committee 2017-02-23 (Noiz kontsultatua: 2018-02-09).
  9. a b (Ingelesez) «1928 Sankt Moritz Winter Games | Olympics at Sports-Reference.com» Olympics at Sports-Reference.com (Noiz kontsultatua: 2018-02-09).
  10. (Ingelesez) «St. Moritz 1928 Winter Olympics - results & video highlights» International Olympic Committee 2017-02-02 (Noiz kontsultatua: 2018-02-09).
  11. a b (Ingelesez) «Lake Placid 1932 Winter Olympics - results & video highlights» International Olympic Committee 2017-01-31 (Noiz kontsultatua: 2018-02-09).
  12. 1967-, Seligmann, Matthew S.,. (2004). Daily life in Hitler's Germany. Thomas Dunne Books ISBN 0312328117. PMC 56081737..
  13. a b c (Ingelesez) «Garmisch-Partenkirchen 1936 Winter Olympics - results & video highlights» International Olympic Committee 2017-02-02 (Noiz kontsultatua: 2018-02-09).
  14. Wayback Machine. 2009-03-18 (Noiz kontsultatua: 2018-02-09).
  15. (Ingelesez) «Cortina d'Ampezzo 1956 Olympic Winter Games» Encyclopedia Britannica (Noiz kontsultatua: 2018-02-09).
  16. a b c (Ingelesez) «St. Moritz 1948 Winter Olympics - results & video highlights» International Olympic Committee 2017-11-10 (Noiz kontsultatua: 2018-02-09).
  17. a b (Ingelesez) «Oslo 1952 Winter Olympics - results & video highlights» International Olympic Committee 2017-10-23 (Noiz kontsultatua: 2018-02-09).
  18. a b c (Ingelesez) «Cortina d'Ampezzo 1956 Winter Olympics - results & video highlights» International Olympic Committee 2017-10-23 (Noiz kontsultatua: 2018-02-09).
  19. a b Allen., Guttmann,. (1986). Sport spectators. Columbia University Press ISBN 0231064012. PMC 814018699..
  20. a b c d e f g h i C., Judd, Ron. (2009). The Winter Olympics : an insider's guide to the legends, the lore, and the game : Vancouver edition. (1st ed. argitaraldia) Mountaineers Books ISBN 1594850631. PMC 216940385..
  21. a b (Ingelesez) «Innsbruck 1964 Winter Olympics - results & video highlights» International Olympic Committee 2017-10-23 (Noiz kontsultatua: 2018-02-09).
  22. (Frantsesez) Ina.fr, Institut National de l’Audiovisuel –. (1970-01-01). «Discours d'ouverture des jeux olympiques d'hiver par le général de Gaulle» Ina.fr (Noiz kontsultatua: 2018-02-09).
  23. (Ingelesez) «Grenoble 1968 Olympic Games» International Olympic Committee 2017-10-23 (Noiz kontsultatua: 2018-02-09).
  24. a b 1930-, Fry, John,. (2006). The story of modern skiing. University Press of New England ISBN 9781584654896. PMC 68192401..
  25. (Ingelesez) IIHF. «Story #17» www.iihf.com (Noiz kontsultatua: 2018-02-09).
  26. a b c (Ingelesez) «Innsbruck 1976 Winter Olympics - results & video highlights» International Olympic Committee 2017-01-31 (Noiz kontsultatua: 2018-02-09).
  27. Wayback Machine. 2009-03-18 (Noiz kontsultatua: 2018-02-09).
  28. Allen., Guttmann,. (2002). The Olympics, a history of the modern games. (2nd ed. argitaraldia) University of Illinois Press ISBN 0252027256. PMC 47176993..
  29. (Ingelesez) «1980 Olympics - Winter Olympic Games | Lake Placid 1980» International Olympic Committee 2017-02-22 (Noiz kontsultatua: 2018-02-09).
  30. «Gale - Enter Product Login» ic.galegroup.com (Noiz kontsultatua: 2018-02-09).
  31. CNNSI.com - The Cold Wars - A Decade of Change. 2011-06-04 (Noiz kontsultatua: 2018-02-10).
  32. a b c (Ingelesez) «Sarajevo 1984 Winter Olympics - results & video highlights» International Olympic Committee 2017-01-31 (Noiz kontsultatua: 2018-02-10).
  33. 2008 Beijing Summer Olympics | Chinese Taipei, Olympic Tradition | NBC Olympics. 2009-11-03 (Noiz kontsultatua: 2018-02-10).
  34. a b c (Ingelesez) «Calgary 1988 Winter Olympics - results & video highlights» International Olympic Committee 2017-01-31 (Noiz kontsultatua: 2018-02-10).
  35. Yvonne van Gennip - The official website of the Beijing 2008 Olympic Games. 2009-04-28 (Noiz kontsultatua: 2018-02-10).
  36. (Ingelesez) «Alberto TOMBA - Olympic Alpine Skiing | Italy» International Olympic Committee 2017-10-18 (Noiz kontsultatua: 2018-02-10).
  37. a b (Ingelesez) «Albertville 1992 Winter Olympics - results & video highlights» International Olympic Committee 2017-10-18 (Noiz kontsultatua: 2018-02-10).
  38. (Ingelesez) «Lillehammer 1994» International Olympic Committee 2017-11-07 (Noiz kontsultatua: 2018-02-10).
  39. NOC - The official website of the BEIJING 2008 Olympic Games. 2009-05-25 (Noiz kontsultatua: 2018-02-10).
  40. (Ingelesez) Araton, Harvey. (1994-02-27). «WINTER OLYMPICS; In Politics And on Ice, Neighbors Are Apart» The New York Times ISSN 0362-4331. (Noiz kontsultatua: 2018-02-10).
  41. «Washingtonpost.com: The Tonya Harding-Nancy Kerrigan Saga» www.washingtonpost.com (Noiz kontsultatua: 2018-02-10).
  42. (Ingelesez) Barshay, Jill J.. (1994-03-03). «FIGURE SKATING; It's Stocks and Bouquets as Baiul Returns to Ukraine» The New York Times ISSN 0362-4331. (Noiz kontsultatua: 2018-02-10).
  43. a b c d e (Ingelesez) «Nagano 1998 Winter Olympics - results & video highlights» International Olympic Committee 2017-11-08 (Noiz kontsultatua: 2018-02-10).
  44. a b c (Ingelesez) «Salt Lake City 2002 Winter Games Olympics - results & video highlights» International Olympic Committee 2017-11-23 (Noiz kontsultatua: 2018-02-12).
  45. (Ingelesez) Roberts, Selena. (2002-02-17). «OLYMPICS: THE PIVOTAL MEETING; French Judge's Early Tears Indicated Controversy to Come» The New York Times ISSN 0362-4331. (Noiz kontsultatua: 2018-02-12).
  46. (Ingelesez) Bose, Mihir. (2002-02-17). Winter Olympics: Skating scandal that left IOC on thin ice. ISSN 0307-1235. (Noiz kontsultatua: 2018-02-12).
  47. (Ingelesez) Australia win first ever gold. 2002-02-17 (Noiz kontsultatua: 2018-02-12).
  48. a b c d (Ingelesez) «Turin 2006 Winter Olympics - results & video highlights» International Olympic Committee 2017-01-31 (Noiz kontsultatua: 2018-02-12).
  49. Canadians hail Norwegian coach's sportsmanship - Aftenposten - News in English - Aftenposten.no. 2009-01-17 (Noiz kontsultatua: 2018-02-12).
  50. Canadian Statistics -- Population by selected ethnic origins, by census metropolitan areas (2001 Census). 2006-05-19 (Noiz kontsultatua: 2018-02-12).
  51. a b (Ingelesez) «Vancouver 2010 Winter Olympics - results & video highlights» International Olympic Committee 2017-09-08 (Noiz kontsultatua: 2018-02-12).
  52. (Ingelesez) Longman, Jeré. (2010-02-13). «Blame for Olympic Luge Crash Is Assigned Quickly, but Not to Fast Track» The New York Times ISSN 0362-4331. (Noiz kontsultatua: 2018-02-12).
  53. «Russia's Games flop spurs call for resignations» ESPN.com 2010-03-01 (Noiz kontsultatua: 2018-02-12).
  54. Biathlete Gregorin confirmed as athlete who failed Vancouver 2010 doping retest. 1509011220 (Noiz kontsultatua: 2018-02-12).
  55. «Sports | Surprising success bodes well for South Korea» seattletimes.nwsource.com (Noiz kontsultatua: 2018-02-12).
  56. «Winter Olympics: Who will win the most medals?» Christian Science Monitor 2010-02-12 ISSN 0882-7729. (Noiz kontsultatua: 2018-02-12).
  57. a b c (Ingelesez) «Sochi Olympics - 2014 Winter Games in Russia results & videos» International Olympic Committee 2018-01-25 (Noiz kontsultatua: 2018-02-12).
  58. (Ingelesez) «Sochi 2014: Russia top medal table as Olympics come to an end» BBC Sport 2014-02-23 (Noiz kontsultatua: 2018-02-12).
  59. (Ingelesez) «Russia state-sponsored doping across majority of Olympic sports, claims report» BBC Sport 2016-07-18 (Noiz kontsultatua: 2018-02-12).
  60. (Ingelesez) «List of Russia Olympic medals stripped; new Sochi medal standings» OlympicTalk 2017-11-27 (Noiz kontsultatua: 2018-02-12).
  61. «Russia toppled from Sochi 2014 medals first place but final count unkn» Reuters Mon Nov 27 21:44:14 UTC 2017 (Noiz kontsultatua: 2018-02-12).
  62. (Ingelesez) «IOC sanctions six Russian athletes and closes one case as part of Oswald Commission findings» International Olympic Committee 2018-02-04 (Noiz kontsultatua: 2018-02-12).
  63. (Ingelesez) «Pyeongchang Beats Munich, Annecy for 2018 Winter Olympics» Bloomberg.com 2011-07-06 (Noiz kontsultatua: 2018-02-12).
  64. (Ingelesez) «Olympics | Olympic Games, Medals, Results, News | IOC» International Olympic Committee 2018-02-12 (Noiz kontsultatua: 2018-02-12).
  65. (Ingelesez) «IOC suspends Russian NOC and creates a path for clean individual athletes to compete in PyeongChang 2018 under the Olympic Flag» International Olympic Committee 2018-01-24 (Noiz kontsultatua: 2018-02-12).
  66. (Ingelesez) «Beijing 2022 Winter Games Olympics - results & video highlights» International Olympic Committee 2018-02-12 (Noiz kontsultatua: 2018-02-12).
  67. a b «BBC News | Sport | Olympics corruption probe ordered» news.bbc.co.uk (Noiz kontsultatua: 2018-03-01).
  68. a b Ellis., Cashmore,. (2005). Making sense of sports. (4th ed. argitaraldia) Routledge ISBN 0415348536. PMC 56592094..
  69. Ellis., Cashmore,. (2000). Sports culture : an A-Z guide. Routledge ISBN 0415181690. PMC 41548336..
  70. 1958-, Payne, Michael,. (2006). Olympic turnaround : how the Olympic Games stepped back from the brink of extinction to become the world's best known brand. Praeger Publishers ISBN 0275990303. PMC 232301615..
  71. Globalization and sport : playing the world. SAGE 2001 ISBN 0761959688. PMC 45488444..
  72. (Ingelesez) Abrahamson, Alan. (2003-12-06). «Judge Drops Olympic Bid Case» Los Angeles Times ISSN 0458-3035. (Noiz kontsultatua: 2018-03-01).
  73. Samaranch reflects on bid scandal with regret - 2002 Winter Olympics coverage. 2002-02-26 (Noiz kontsultatua: 2018-03-01).
  74. (Ingelesez) «Olympic Caveats: Host Cities Risk Debt, Scandal» NPR.org (Noiz kontsultatua: 2018-03-01).
  75. Which Olympics host cities win big, stumble? - Beijing Games- msnbc.com. 2008-08-21 (Noiz kontsultatua: 2018-03-01).
  76. The money pit that is hosting Olympic Games - Olympics - Yahoo! Sports. 2010-12-04 (Noiz kontsultatua: 2018-03-01).
  77. a b Holger., Preuss,. (2004). The economics of staging the Olympics : a comparison of the games, 1972-2008. E. Elgar ISBN 1843768933. PMC 56192282..
  78. (Ingelesez) Rogge, Jacques. (2010-02-12). Jacques Rogge: Vancouver's Winter Olympic legacy can last for 60 years. ISSN 0307-1235. (Noiz kontsultatua: 2018-03-01).
  79. a b Anabolic steroids in sport and exercise. (2nd ed. argitaraldia) Human Kinetics 2000 ISBN 0880117869. PMC 41885904..
  80. (Ingelesez) (PDF) The Official Report of XIth Winter Olympic Games, Sapporo 1972. .
  81. «Sport, Drugs, and the Cold War: The Conundrum of Olympic Doping Policy, 1970-1979» Olympika: The International Journal of Olympic Studies 2007-01-01 (Noiz kontsultatua: 2018-03-01).
  82. a b Drugs in sport. (3rd ed. argitaraldia) Routledge 2003 ISBN 0415279372. PMC 52689297..
  83. (Ingelesez) «Who We Are» World Anti-Doping Agency (Noiz kontsultatua: 2018-03-01).
  84. a b (Ingelesez) Macur, Juliet. (2006-02-19). «Looking for Doping Evidence, Italian Police Raid Austrians» The New York Times ISSN 0362-4331. (Noiz kontsultatua: 2018-03-01).
  85. «IOC to hold first hearings on doping during 2006 Winter Olympics - USATODAY.com» www.usatoday.com (Noiz kontsultatua: 2018-03-01).
  86. (Ingelesez) Ruiz, Rebecca R.; Schwirtz, Michael. (2016-05-12). «Russian Insider Says State-Run Doping Fueled Olympic Gold» The New York Times ISSN 0362-4331. (Noiz kontsultatua: 2018-03-01).
  87. (Ingelesez) Ruiz, Rebecca R.. (2016-12-23). «I.O.C. Starts Proceedings Against 28 Russian Athletes Over Sochi Doping» The New York Times ISSN 0362-4331. (Noiz kontsultatua: 2018-03-01).
  88. (Ingelesez) Gibson, Owen. (2016-06-01). «New doping report will influence decision on Russia’s place at Olympics» the Guardian (Noiz kontsultatua: 2018-03-01).
  89. (Ingelesez) Gibson, Owen. (2016-06-17). «Russian athletics: IAAF upholds ban before Rio Olympics» the Guardian (Noiz kontsultatua: 2018-03-01).
  90. a b c 1942-, Ḥazan, Barukh,. (1982). Olympic sports and propaganda games : Moscow 1980. Transaction Books ISBN 087855436X. PMC 7464723..
  91. USOC | Content | Athlete Support Progams. 2008-10-14 (Noiz kontsultatua: 2018-03-03).
  92. a b c d R., Hill, Christopher. (1992). Olympic politics. Manchester University Press ISBN 0719035422. PMC 24952768..
  93. a b Historical dictionary of the modern Olympic movement. Greenwood Press 1996 ISBN 0313284776. PMC 32665209..
  94. «BBC News | Winter Olympics 98 | History of the winter olympics» news.bbc.co.uk (Noiz kontsultatua: 2018-03-03).
  95. Susan., Brownell,. (2008). Beijing's games : what the Olympics mean to China. Rowman & Littlefield ISBN 9780742556409. PMC 173243758..
  96. Wayback Machine. 2009-06-04 (Noiz kontsultatua: 2018-03-03).
  97. «USA, Canada ride new sports to top of Winter Olympics medal count» Christian Science Monitor 2010-02-25 ISSN 0882-7729. (Noiz kontsultatua: 2018-03-03).
  98. (Ingelesez) «Biathlon Equipment and History - Olympic Sport History» International Olympic Committee 2018-02-04 (Noiz kontsultatua: 2018-03-03).
  99. (Ingelesez) «Figure Skating at the 1908 London Summer Games | Olympics at Sports-Reference.com» Olympics at Sports-Reference.com (Noiz kontsultatua: 2018-03-03).
  100. a b c d O’Donnell, Sarah. (2009-01-18). «Some sports fizzle, some sizzle at Winter Olympics» Canada.com (Noiz kontsultatua: 2018-03-03).
  101. (Ingelesez) Janofsky, Michael. (1991-12-18). «ALBERTVILLE PROFILE: SPEED SKIING; Hitting the Slopes In the Fast Lane» The New York Times ISSN 0362-4331. (Noiz kontsultatua: 2018-03-03).

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]