Martxoaren 11
Itxura
Martxoaren 11 gregoriotar egutegiaren urteko hirurogeita hamargarren eguna da, 71.a bisurteetan. 295 egun falta dira urtea amaitzeko.
Daturen bat falta bada, urtearen lotura jarraitu han sartzeko.
Gertaerak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskal Herria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 2008 – Euskal Herriko kostak jasandako enbatak kalte ugari eragin zituen, bereziki Bermeon, Zarautzen eta Donostian.
Mundua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1888 – Ipar Amerikan elur-bisuts handia hasi zen.
- 1987 – Enpresa-batzordeak Enrique Antolín atxiki ondoren, Reinosako istiluak piztu ziren.
- 2004 – Madrilen ordura arte Europan izan zen atentaturik larrienaren ondorioz 191 hildako eta 1000tik gora zauritu izan ziren.
- 2009 – Adingabeko gazte batek 17 pertsona hil zituen Alemaniako eskola eta honen inguruetan gertatutako hainbat tiroketatan.
- 2011 – Japoniako Sendai hiritik gertu egondako 8,8 graduko lurrikaran gutxienez 28.000 pertsona hil ziren. Lurrikarak Japoniako kostan tsunamia eragin zuen. Hauen ondorioz Fukushimako istripu nuklearra gertatu zen.
- 2014 –
- Espainian Ahal Dugu alderdi politikoa sortu zen.
- Krimeak bere independentzia aldarrikatu zuen.
Arte eta kultura
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskal Herria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Mundua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1851 – Rigoletto, Giuseppe Verdiren musika eta Francesco Maria Piaveren libretoa duen opera estreinatu zen Veneziako La Fenice antzokian.
- 1867 – Don Carlos (eusk: 'On Karlos'; italieraz: Don Carlo), Giuseppe Verdiren musika eta Joseph Méry eta Camille du Locleren libretoa duen opera estreinatu zen Parisko Opera antzokian.
- 1964 – Becket filma estreinatu zen, Peter Glenvillek zuzendu eta Richard Burton eta Peter O'Toole aktoreek antzeztu zutelarik.
- 1976 – Robin and Marian filma estreinatu zen, Richard Lesterek zuzendu eta Sean Connery, Audrey Hepburn, Robert Shaw, Richard Harris, Nicol Williamson eta Ronnie Barker aktoreek antzeztu zutelarik. Filma honetako eszena ugari Urbasa, Artaxoa eta Iruñeko Nafarroako errege-erreginen jauregian filmatu ziren.
- 1982 – Conan the Barbarian filma estreinatu zen, John Miliusek zuzendu eta Arnold Schwarzenegger aktoreak antzeztu zutelarik.
- 2011 – Friday, Rebecca Blacken abestia biral bilakatu zen Interneten.
Zientzia eta teknologia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskal Herria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Mundua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kirolak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskal Herria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Mundua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1893ko Home Nations Txapelketa: Gales izan zen lehenengo aldiz txapelduna, partida guztiak irabaziz gainera.
Jaiotzak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskal Herria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1774 – Pierre-Firmin Bédat, lapurtar militarra (h. 1851).
- 1803 – Francisco Javier Girón, nafar militarra (h. 1869).
- 1900 – Antonio Arrillaga, gipuzkoar futbolaria (h. 1963).
- 1908 – Joani Lertxundi Elizalde, lapurtar fraide beneditarra eta euskal idazlea (h. 1995).
- 1911 – Constantino Martínez Uriarte, arabar apaiz domingarra (h. 1991).
- 1927 – Miren Begoña Ereñaga, bizkaitar erraketista (h. 2015).
- 1942 – Gregorio Monreal, nafar politikaria eta legelaria, Euskal Herriko Unibertsitateko errektore ohia.
- 1944 – Jean-Jacques Lasserre, Bidaxuneko alkatea eta Pirinio Atlantikoetako Kontseilu Orokorreko lehendakaria.
- 1950 –
- Juan Arana Cañedo-Argüelles, nafar zientziaren filosofoa, Sevillako Unibertsitatean katedraduna.
- Katia Labèque, lapurtar piano-jotzailea.
- 1953 – Fernando López Castillo, arabar zinema ekoizle eta dokumentalgilea.
- 1956 – José Luis Larrea, gipuzkoar politikari eta ekonomialaria.
- 1966 – Begoña Gartzia Arandigoien, nafar medikua (h. 1990).
- 1976 – Juan José Fuertes, nafar igerilaria, Paralinpiar Jokoetan zazpi domina lortu zituena.
- 1982 – Tinixara Guanche, bizkaitar politikaria, Santa Cruz Tenerifekoan.
- 1983 – Yeray Lamariano, gipuzkoar eskubaloi jokalaria.
- 2002 - Ander Madariaga, bizkaitar futbolaria.
Mundua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1544 – Torquato Tasso, italiar poeta (h. 1595).
- 1745 – Bodawpaya, Birmaniako erregea (h. 1819).
- 1754 – Juan Meléndez Valdés, espainiar idazlea (h. 1817).
- 1804 – Émile Signol, frantziar margolaria (h. 1892).
- 1811 –
- Urbain Le Verrier, frantziar astronomoa (h. 1877).
- Florent Mols, belgikar margolaria (h. 1896).
- 1818 – Marius Petipa, frantziar dantzari eta koreografoa (h. 1910).
- 1822 –
- Joseph Bertrand, frantziar matematikari eta ekonomialaria (h. 1900).
- Maria Firmina dos Reis, brasildar idazlea (h. 1917).
- 1838 – Ōkuma Shigenobu, Japoniako lehen ministroa (h. 1922).
- 1841 – Benedetto Menni, italiar apaiza (h. 1914).
- 1853 – Angelina Vidal, portugaldar kazetaria, itzultzailea, irakaslea, olisipografoa eta idazlea (h. 1917).
- 1858 –
- Brita Bjørgum, norvegiar idazle, irakasle eta feminista (h. 1906).
- Thomas J. Clarke, irlandar iraultzailea, ziurrenik 1916ko Pazko matxinadaren arduradun nagusia (h. 1916).
- 1876 – Kenneth Hayes Miller, estatubatuar margolaria, grabatzailea eta irakaslea (h. 1952).
- 1877 – Maurice Halbwachs, durkheimdar eskolako frantziar soziologoa (h. 1945).
- 1886 – Edward Rydz-Śmigły, poloniar mariskala (h. 1941).
- 1887 – Raoul Walsh, estatubatuar zinema-zuzendari eta aktorea (h. 1980).
- 1889 –
- Paulino Gómez Sáiz, PSOEko espainiar politikaria (h. 1977).
- Paul Jaray, ingeniari aeronautikoa eta automobilen diseinatzailea, aerodinamika automobilgintzan aplikatzen aitzindaria (h. 1974).
- 1890 – Vannevar Bush, estatubatuar ingeniaria (h. 1974).
- 1894 – Otto Grotewohl, Ekialdeko Alemaniako lehendabiziko lehen ministroa (h. 1964).
- 1899 – Frederiko IX.a Danimarkakoa, Danimarkako erregea (h. 1972).
- 1901 – Paul Baize, frantziar pediatra eta astronomo zaletua (h. 1995).
- 1904 – Albrecht von Hagen, alemaniar legelaria eta erresistentziako kidea, Hitler hiltzeko atentatu eta huts egin zuena (h. 1944).
- 1910 - Áureo Rebolé Eguaras, nafar eskultorea (h. 1994).
- 1911 – Alba de Céspedes, italiar idazlea (h. 1997).
- 1912 – Walter Guevara, Boliviako presidentea (h. 1996).
- 1914 – Álvaro del Portillo, espaniar apezpikua eta Opus Deiko prelatua (h. 1994).
- 1915 – Karl Krolow, alemaniar idazlea (h. 1999).
- 1916 – Harold Wilson, Erresuma Batuko lehen ministroa (h. 1995).
- 1920 –
- Nicolaas Bloembergen, herbeherear-estatubatuar fisikaria, 1981eko Fisikako Nobel Saria (h. 2017).
- Dennis Joseph Enright, ingeles poeta, eleberrigile eta kritikaria (h. 2002).
- 1921 –
- Astor Piazzolla, argentinar musikagile eta bandoneoi-jotzailea (h. 1992).
- Gilberte Serfaty, aljeriar ekintzaile komunista, irakasle eta itzultzailea (h. 2011).
- 1922 –
- Cornelius Castoriadis, frantziar filosofoa eta psikoanalista (h. 1997).
- Abdul Razak Hussein, Malaysiako lehen ministroa (h. 1976).
- José Luis López Vázquez, espainiar aktorea (h. 2009).
- 1923 – Agatha Barbara, Maltako 3. presidentea (h. 2002).
- 1924 – Franco Basaglia, italiar psikiatra (h. 1980).
- 1926 – Ralph Abernathy, estatubatuar apaiz baptista eta eskubide zibilen aldeko buruzagia (h. 1990).
- 1927 – Josep Maria Subirachs, kataluniar eskultore eta margolaria (h. 2014).
- 1931 –
- Janosch, alemaniar idazle eta ilustratzailea.
- Rupert Murdoch, australiar enpresa-gizona.
- 1936 – Harald zur Hausen, alemaniar birologoa, 2008ko Medikuntzako Nobel Saria (h. 2023).
- 1937 – Carlos Larrañaga, kataluniar aktorea (h. 2012).
- 1939 – Flaco Jiménez, estatubatuar kantari, musikagile eta soinu-jotzailea, tex-mex musikaren interprete ezaguna.
- 1940 – Alberto Cortez, panpatar abeslari, kantautore eta idazlea (h. 2019).
- 1942 – Suzanne Cory, australiar biokimikaria, immunitate-sistemaren oinarri genetikoa eta minbizia ikertu dituena.
- 1943 – Raymond Delisle, frantziar txirrindularia (h. 2013).
- 1947 –
- Ednodio Quintero, venezuelar idazlea.
- Anna Stewart, australiar feminista, sindikalista eta ekintzailea (h. 1983).
- 1948 – Dominique Sanda, frantziar aktore eta modeloa.
- 1952 – Douglas Adams, ingeles idazlea, umoregilea eta dramagilea (h. 2001).
- 1955 – Nina Hagen, alemaniar abeslari eta aktorea.
- 1957 – Qasem Soleimani, irandar militarra (h. 2020).
- 1961 – Mohamed bin Zayed Al Nahyan, Arabiar Emirerri Batuetako presidentea eta Abu Dhabiko emirra.
- 1962 –
- Mohamed Abdullahi Mohamed, Somaliako presidentea.
- Mary Gauthier, folk eta alternative country generoetako egile abeslari estatubatuarra.
- 1963 –
- Fernando Guillén Cuervo, kataluniar aktorea.
- Alex Kingston, ingeles aktorea.
- 1966 – Stéphane Demol, belgikar futbolari eta entrenatzailea (h. 2023).
- 1967 – Reka Zsofia Lazăr-Szabo, errumaniar floretista ohia.
- 1971 – Johnny Knoxville, estatubatuar aktore, komediante, ekoizle, gidoigile eta telebista aurkezlea.
- 1973 – Sylvia Day, japoniar-estatubatuar idazlea.
- 1977 – Eudy Simelane, hegoafrikar futbolari eta LGBT ekintzailea (h. 2008).
- 1978 – Didier Drogba, bolikostar futbolaria.
- 1981 – Romina Ressia, argentinar artista eta argazkilaria.
- 1982 – Patrícia Araújo, brasildar modelo eta aktore pornografikoa (h. 2019).
- 1984 – Amelia Tiganus, emakumeen salerosketatik ateratako aktibista feminista.
- 1987 –
- Cortez, brasildar futbolaria.
- Marco Mezquida, espainiar jazz piaojotzaile berritzailea.
- 1988 – Canserbero, venezuelar raperoa, abeslaria, konpositorea eta aktibista soziala (h. 2015).
- 1992 - Juana Dolores, katalanezko idazlea eta aktorea.
- 1993 – Jodie Comer, britainiar aktorea.
- 1994 – Handré Pollard, hegoafrikar errugbilaria.
- 1999 – Farah Boufadene, aljeriar gimnasta.
Heriotzak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskal Herria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1626 – Frantzisko Fernando Isidro Austriakoa, Filipe IV.aren sasiko semea, Eibarren (j. 1626).
- 1852 – Bartolome Gibelalde, gipuzkoar militarra (j. 1788).
- 1899 – Jazinta Arruti, gipuzkoar bertsolaria (j. 1827).
- 1920 – Francisco Gaskue, gipuzkoar ingeniaria eta musikologoa (j. 1848).
- 1929 – Eusebio López, nafar inprimatzailea (j. 1846).
- 1946 – Beatrix Borboi-Parmakoa, italiar noblea (j. 1879).
- 1978 – Ricardo Arrue, euskal margolaria, Caracasen (j. 1889).
- 1980 – Édouard Ainciart, lapurtar errugbilaria (j. 1908).
- 1992 –
- Rafael Ruiz Balerdi, euskal margolaria (j. 1934).
- Joaquín Satrustegi, gipuzkoar abokatu eta politikaria (j. 1909).
- 1993 – Simón Berasaluze Aginagalde, gipuzkoar beira-egilea (j. 1912).
- 2006 – Juani Mendiola, euskal antzezlea (j. 1924).
- 2008 –
- Jose Ormaetxea, bizkaitar enpresaburu eta irakaslea (j. 1919).
- Iñaki Pérez Beotegi, Wilson, arabar ETAkidea eta politikaria, Luis Carrero Blanco hil zuen Ogro operazioan parte hartu zuena (j. 1948).
- 2011 – Patxi Zapiain, gipuzkoar ekintzaile kulturala (j. 1935).
- 2014 – Maria Arriaga, bizkaitar erraketista (j. 1922).
- 2018 – Paula Lamarain, gipuzkoar erraketista (j. 1924).
Mundua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 222 – Heliogabalo, erromatar enperadorea.
- 222 – Julia Soemias, erromatar enperatriza (j. 180).
- 859 – Eulogio Kordobakoa, San Eulogio, mozarabiar apaiza (j. c. 800).
- 1214 – Hawise Aumalekoa, Aumaleko kondesa eta Essex-ko kondesa ezkontidea.
- 1514 –
- Donato Bramante, Pizkundeko italiar arkitektoa (j. 1444).
- Karlota Albretekoa, Albret familiako noble frantses aberatsa, Joanes III.a Nafarroakoaren arreba (j. 1480).
- 1722 – John Toland, irlandar filosofoa (j. 1670).
- 1787 – Elimelech Lizhenskekoa, irakasle judua, hasidismoren aitzindaria (j. 1717).
- 1812 – Philip James Loutherbourg, frantziar-britaniar margolaria (h. 1740).
- 1820 – Benjamin West, estatubatuar margolaria (j. 1738).
- 1847 – Johnny Appleseed, folklore estatubatuarraren heroia (j. 1774).
- 1857 – Manuel José Quintana, espainiar idazle eta politikaria, XIX. mendeko literatura espainiarraren garrantzitsuenetakoa (j. 1772).
- 1876 – Lydia Mackenzie Falconer Miller, eskoziar idazlea (j. 1812).
- 1883 – Alexander Gortxakov, errusiar politikaria (j. 1798).
- 1907 – Jean Casimir-Perier, Frantziako presidentea (j. 1847).
- 1908 – Edmundo de Amicis, italiar idazlea, eleberrigilea eta bidaia liburuen egilea (j. 1846).
- 1915 – Rolf Boldrewood, australiar idazlea (j. 1826).
- 1924 –
- Ivan Evstratiev Gexov, Bulgariako lehen ministroa (j. 1849)
- Helge von Koch, suediar matematikaria, Koch elur-maluta irudi fraktalagatik ezaguna (j. 1870).
- 1931 – F.W. Murnau, alemaniar zinema zuzendaria (j. 1888).
- 1943 – Maria Josefa Portugalgoa, Portugalgo infanta (j. 1857).
- 1949
- – Ida F. Butler, estatubatuar erizaina (j. 1868).
- – Henri Giraud, frantziar jenerala (j. 1879).
- 1950 – Heinrich Mann, alemaniar idazlea (j. 1871).
- 1955 – Alexander Fleming, eskoziar zientzialaria, penizilinaren aurkitzailea eta 1945eko Medikuntzako Nobel Saria (j. 1881).
- 1957 – Richard Evelyn Byrd, estatubatuar esploratzailea eta hegazkin pilotua (j. 1888).
- 1967 – Walter Shewhart, estatubatuar ingeniaria, kalitate-kontrol estatistikoaren aitzindaria (j. 1891).
- 1969 – John Wyndham, ingeles zientzia fikziozko idazlea (j. 1903).
- 1970 – Erle Stanley Gardner, estatubatuar eleberrigilea (j. 1889).
- 1972 – Fredric Brown, estatubatuar eleberrigilea (j. 1906).
- 1980 – Jose Luis Gallego, espainiar kazetaria, poeta eta militante komunista (j. 1913).
- 1983 – Teresina Boronat, kataluniar dantzari, koreografo eta dantza klasikoko irakaslea (j. 1904).
- 1985 – Tom Adams, Barbadosko lehen ministroa (j. 1931).
- 1990 – Alfonso Sánchez Portela, espainiar argazkilaria (j. 1902).
- 1992 – Richard Brooks, estatubatuar film gidoigile, zuzendari eta ekoizlea (j. 1912).
- 1997 – Lars Ahlin, suediar idazlea (j. 1915).
- 2001 – Eugenio, kataluniar umoregilea (j. 1941).
- 2002 – James Tobin, estatubatuar ekonomista, 1981eko Ekonomiako Nobel Saria (j. 1918).
- 2006 – Slobodan Milošević, Serbiako presidentea eta Jugoslaviakoa (j. 1941).
- 2010 – Matilde Elena López, salvadortar idazlea, poeta, saiokeragilea eta dramagilea (j. 1919).
- 2013 – Erica Andrews, mexikar edertasun-lehiaketetako modelo, drag queen, aktore, enpresaburu eta aktibista (j. 1969).
- 2016 –
- Iolanda Balaş, errumaniar atleta, historiako altuera-jauzilari onenetakoa (j. 1936).
- Keith Emerson, ingeles teklatu jotzaile, abesti egile eta zinema soinu-banda konpositorea, Emerson, Lake & Palmer taldearen sortzaileetakoa (j. 1944).
- 2017 –
- Kitty Courbois, herbeheretar aktorea (j. 1937).
- Ángel Parra, txiletar kantautore eta musikaria (j. 1943).
- 2018 – Jean Damascène Bimenyimana, ruandar apezpiku katolikoa (j. 1953).
- 2020 – Irina Kiritxenko, sobietar pistako txirrindularia (j. 1937).
- 2022 –
- Rupiah Banda, Zambiako 4. presidentea (j. 1937).
- Andrei Kolesnikov, errusiar jenerala, Ukrainako inbasioan (j. 1977).
- Timmy Thomas, estatubatuar R&B abeslaria, teklatu-jotzailea, musikagilea eta disko-ekoizlea (j. 1944).
- 2023 – Ignacio López Tarso, mexikar aktorea (j. 1925).
- 2024 – Lisa Larson, suediar zeramikari eta diseinatzailea (j. 1931).
Jaiak eta urteurrenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Sehaska egutegiko izendegia: Hartz/Hartzea/Gartzea eta Ganeko (Bilboko mendirik garaiena).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Urteko hilak | ||
---|---|---|
Urtarrila • Otsaila • Martxoa • Apirila • Maiatza • Ekaina • Uztaila • Abuztua • Iraila • Urria • Azaroa • Abendua |