Edukira joan

Lynn Margulis

Wikipedia, Entziklopedia askea
Lynn Margulis

Bizitza
JaiotzaChicago1938ko martxoaren 5a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
HeriotzaAmherst2011ko azaroaren 22a (73 urte)
Familia
Ezkontidea(k)Carl Sagan  (1957ko ekainaren 16a -  1965)
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaWisconsingo Unibertsitatea Madisonen
Massachusettsko Unibertsitatea Amhersten
Kaliforniako Unibertsitatea Berkeleyn
Harvard Unibertsitatea
University of Chicago Laboratory Schools (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakevolutionary biologist (en) Itzuli, unibertsitateko irakaslea, botanikaria, zoologoa, ekologoa, mikrobiologoa, biologoa eta hizlaria
Enplegatzailea(k)Massachusettsko Unibertsitatea Amhersten
Bostongo Unibertsitatea
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
InfluentziakIvan Wallin (en) Itzuli
KidetzaAmeriketako Estatu Batuetako Zientzien Akademia Nazionala
Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
geo.umass.edu…

Lynn Margulis (Chicago, AEB, 1938ko martxoaren 5a - 2011ko azaroaren 22a) biologo estatubatuarra izan zen. Chicagoko unibertsitatean lizentziatu zen, Wisconsineko unibertsitatean masterra egin zuen eta medikuntza ikasi zuen, Kaliforniako Berkeley unibertsitatean.Gainera, bertan doktoregoa eskuratu zuen genetikaren alorrean, 1965. urtean.

Geroago Bostongo unibertsitatean lan egin zuen, biologia irakasle gisa. Beste hainbat erakunde eta unibertsitatetako kidea ere izan zen, eta hainbat ekintza burutu zituen: besteak beste, Sherman Fairchildeko ohorezko kidea izan da (1976-1977); NASAren programa batean parte hartu zuen (1982), Ozeanografia Institutuko irakasle gonbidatu gisa aritu zen (1980), etab.

Estatu Batuetako zientzietako akademia nazionaleko kidea izan zen1983tik eta 2007an, geozientzia saileko irakaslea izan zen Massachusettseko unibertsitatean.

Bere ikerketen arabera, zelula eukariotoak ez datoz zelula prokariotoen eboluzio darwiniarretik, hainbat zelula prokariotoren (bakterioak eta arkeobakteioak) arteko endosinbiosi bidez sortzen baitira. Honetaz aparte, sinbioegenesiaren teoria ere babestu zuen.

Lynn Margulis 1938ko martxoaren 5ean jaio zen Chicagon,Amerikako Estatu Batuetan. Bigarren Hezkuntza, Hyde Parkeko Institutu Publikoan burutu zuen eta ondoren bere gurasoek, Chicagoko Unibertsitatearen Laborategi Eskolara eraman zuten. Aldiz, Lynn, eskolatik ihes egin zuen bere lehenengo institutura, izatez, Lynnek pentsatzen zuen hori zela bere lekua.

16 urterekin, Chicagoko Unibertsitatearen ikasle aurreratuen programa batean onartua izan zen  eta bertan 20 urte zituelarik Biologian lizentziatu egin zen. Hala ere, karrera egiten zuen bitartean Mexikon egon zen, sendalariek erabiltzen zituzten landareak aztertzen.  Berak zioen bezala, Unibertsitatetik, titulo batekin, eszeptizismo kritiko batekin eta senarrarekin, Carl Sagan astrofisikoa, atera zen. Honekin, bi seme-alaba eduki zituen baina geroago banatu egin ziren.

Hala ere, 1958 an Wisconsineko Unibertsitatean master bat burutu zuen, genetika orokorra eta biztanleriaren genetikari buruzkoa. Gainera irakasle laguntzaile gisa aritu zen. Bertan, biología zelularra eta genetikoa ikasi zuen, James Franklin Crowren eskutik.

1967 an Thomas N. Margulis kristalografoarekin ezkondu egin zen. Alabaina, beste bi seme-alaba eduki ondoren  bereizi egin ziren.

1977an tapete mikrobianoak ikasten hasi zen mexikoko laguna baten. Tapeteak, ekosistema mikrobianoak dira eta konsideratzen dira euren ezaugarriak bizitzaren hasieran zeudenen oso antzekoak direla.  Normalean ingurune jakin batzuetan hazten diren laminak dira, hainbat mikrooganismo geruzaz osatuta daudenak, orokorrean bakteria eta archaeak . Geroago, ikasketa hauek munduko beste leku batzuetara hedatuko zituen, hala nola, Espainiara, Ebroren Deltara.

Margullisek, mikrobioei buruz ahaztutako eta baztertutako lan asko ikertu zituen, hauen eboluzioa aztertzeko garaian. Izan ere, biologiaren aurrekariak asko baloratu zituen, baita bere  irakasleak ere.

E.B. Wilsonen obra ezagutu zuenean: The Cell in Development and Heredity, bere teoría endosimbiotika garatzen saiatu zen, baita eboluzioaren ondorioak ere.

Biologiara eta eboluzionismora egindako ekarpenak anitzak dira: zelula eukariotikoen jatorria, izaki bizidunen 5 erreinuko sailkapenean parte hartu zuen eta gainera,Gaia Lovelockoaren hipotesia babestu zuen. Honetaz aparte, organismo bakterianoei buruzko lan dezente burutu zituen, baita sinbiosiari dagozkion hainbat ikerketa eta lan argitaratu zituen.  Era berean, biologia arloko liburuak ere publikatu zituen, bakarka kasu batzuetan beste bestetan beste persona batekin, hala nola bere semearekin, Dorian Saganekin. Aipatzekoak dira: Origin of Eukaryotic Cells, Microcosmos: Four Billion Years of Evolution from Our Microbial Ancestors eta Gaia. A way of knowing.

Lynn Margulis 2011ko azaroaren 22an hil egin zen.

Egindako ikerketak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Teoria endosinbiotikoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Teoria sinbiotikoa edota teoria endosinbiotiko seriatua Lynn Margulisen ekarpen garrantzitsuena kontsideratzen da.

Teoria honek zelula prokariotoak zelula eukariotika bihurtzeko pausua azaltzen du, bakterioen gehitze sinbiogenetikoen bitartez. Teoria hau formulatzeko beste zientifiko batzuen teorian oinarritu zen; Schimper, Merezhkovsky eta Portierren teorietan. Teoria hau XIX mendearen bukaerakoak eta XX mendearen hasierakoak dira eta begetalen fotosintesia egiteko gaitasuna zianobakterioekin erlazionatzen zuten. Gainera, kloroplastoen eta eukarionteen jatorri sinbiotikoa ere proposatzen zuten.

Teoria sinbiotikoa 1967an, Journal of Theoretical Biology aldizkarian argitaratu zen. Bertan, Margulisek dio zelula eukariotikoen organulu batzuk zelula prokarioto primitiboetatik datozela lehenengoekin endosinbiosian egon direnak.

Lynn Margulisek ondoz ondoko sinbiosiak deskribatzen du zelula eukariotikoen agerpena arte:

Lehenengo sinbiosia gertatu zen igeriketa bakteria (espiroketa motako) sufrea erabiltzen zuen  eta beroa energia iturri gisa erabiltzen duen beste bakteria batekin batzean. Horrela, lehenengo zelula eukariotikoa sortuko zen, bi zelulen ezaugarriak izango zituena.

Ondoren, bigarren sinbiosia eman zen, sortutako zelula eukariotoarekin eta bakteria aerobio batekin, arnasketa zelularra egiteko gai zena,  hartzidura egitea baino askoz eraginkorragoa zena; era honetan, zelula eukariota materia organikotik abiatuta energia gehiago lortzeko gaitasuna izango zuen.

Azkenik, hirugarren sinbiosian organismo aerobio hauek eta zianobakterioak elkartzean eman zen,  honek zelulari energia materia inorganikotik lortzeko ahalmena eman zien, fotosintesiaren bidez. Horrela, kloroplastodun eta mitokondriodun zelula eukariotak sortu ziren, geroago landarei bihurtuko liratekeenak.

Hasiera batean, teoria sinbiotikoa oso erasotua izan zen, gehien bat, hautespen naturalaren aldeko  defendatzaileengatik.

Sinbiogenesiaren teoria

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Margullisek esaten zuen mutazio kopuru handiak ez zirela espeziazio iturrio, baizik eta pobretze eta desagertze iturria. Teoria honen arabera benetako motore ebolutiboa, bakteriak dira eta ez geneak. Izan ere, bakteriak dira biodibertsiatea eta konplexutasun biologikoa sortzen dutenak. Hortaz, metazooak zelula aoutoorganizatuen komunitateak dira, potentzial ebolutibo handia dutenak. Era honetan, sinbiogenesiaren teoriak dio aldaketa ebolutiboak ematen direla bi espezie edo gehiago batzen direnan organismo berri bat sortzeko, zelula eukariototik abiatuta metazooak lortutako karaktere handienetara iritsi arte.

Argitaratutako lanak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jatorrizko lanak[1]

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Symbiosis as a source of evolutionary innovation: speciation and morphogenesis (1991)
  • Early life (1992)
  • Garden of microbial delights: a practical guide to the subvisible world (1995)
  • Mystery dance: on the evolution of human sexuality (1996)
  • Slanted truths: essays on Gaia, symbiosis, and evolution (1997)
  • Symbiotic planet: a new look at evolution (1998)
  • The spirit in the gene: Humanity's proud illusion and the laws of Nature (1999)
  • Diversity of life: the illustrated guide to the five kingdoms (1999)
  • Acquiring Genomes: A Theory of the Origins of Species, Perseus Books Group (2002, Dorian Saganekin)[2]
  • The Ice Chronicles: The Quest to Understand Global Climate Change. University of New Hampshire.(2003)[2]

Euskaratutako lanak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Mikrokosmosa (2002, Gaiak); Dorion Sagan-ekin elkarlanean
  • Genomak eskuratuz (2013, Gaiak); Dorion Sagan-ekin elkarlanean

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • https://jmhernandez.wordpress.com/2008/07/02/entendiendo-la-evolucion-margullis-y-la-simbiogenesis/ Artikulu honetan,sinbiogenesiari buruzko informazioa hartu da 2018/05/11 egunean
  • http://www.juntadeandalucia.es/averroes/centros-tic/29009260/helvia/sitio/upload/Vida_y_obra_de_L_Margulis.pdfDokumentu honetan biografia eta teoria indosinbiotikoaren informazioa erabili da
    1. (Gaztelaniaz) buscabiografias. «Biografía de Lynn Margulis» www.buscabiografias.com (Noiz kontsultatua: 2018-05-11).
    2. a b (Gaztelaniaz) «Lynn Margulis. Artículo de la Enciclopedia.» enciclopedia.us.es (Noiz kontsultatua: 2018-05-11).

    Ikus, gainera

    [aldatu | aldatu iturburu kodea]
    Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Lynn Margulis Aldatu lotura Wikidatan

    Kanpo estekak

    [aldatu | aldatu iturburu kodea]